Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguneroko informazioa ematen duten hedabide profesionalek edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak (AAGen) duen eragin negatiboa minimizatzeko 2025eko dirulaguntzak

Xedea

Xedea da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.

Denbora-muga

Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2025. urtean garatu beharko da, urte horretako abenduaren 14ra arte. 

Betekizunak

Eskatzaileek honako betekizun hauek bete behar dituzte:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak izatea, honako mota hauetakoak:
    • Prentsa idatzia
    • Hedabide natibo digitalak
    • Irratiak
    • Telebistak
  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea. (Gutxienez %15 ekoizpen propioko edukiak EAEn)
  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2024ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.

Lerro eta azpilerro bakoitzaren berariazko betekizunak

Lerroaren berariazko betekizunak

Dirulaguntza lerroa

Zuzkidura

Eremua

Audientzia

 

1. Lerroa

6.000.000 €

EAE

CIES ≥ 25.000

Irratiak euskara hutsean CIES ≥ 5.000

 

2. Lerroa

1.000.000 €

Tokiko edo eskualdeko

 2.1 Azpilerroa

CIES ≥ 4.000

700.000 €

 2.2 Azpilerroa

CIES < 4.000

300.000 €

Google Analytics

Ebaluazio-irizpideak

Ebaluazio irizpideak

Puntuak (gehienez)

Audientzia potentziala

55

Kazetaritzako titulu ofiziala duten pertsonen kopurua

5

Unibertsaltasuna sarbidean

5

Proiektuaren kalitatea

Adimen artifizial generatiboaren eragin negatiboa minimizatzea

15

Desinformazioaren aurkako borroka

5

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI pertsonen eskubideen arloko desinformazioaren aurkako borroka

5

Alfabetatze mediatikoa sustatzeko ekimenak eta/edo tresnak

5

Aurrekontua

5

Guztira

100

Oinarriak, deialdia eta eskaerak aurkezteko epea

Dirulaguntzak arautzen dituen oinarriak eta deialdiaren Agindua 2025/05/12ko EHHAn argitaratuko da eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da.