Komunikabideak 2026 - Toki eskualde (CIES txik. 4.000/GOOGLE)

Deskribapena


Xedea

Kazetaritza arduratsuaren alde egiteko, desinformazioren kontra borrokatzeko eta alfabetatze mediatikoko gaitasun aurreratuak indartzeko dirulaguntzen esleipena arautzea da.

Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2026. urtean garatu beharko da, eta urte horretako abenduaren 14rako amaituta egon beharko du (egun hori barne).

Deialdi honetako zenbateko osoa, 7.000.000 €, honela banatuko da:

  • 1. lerroa: EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen dute komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 6.000.000 €
  • 2. lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 1.000.000 €. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpilerrotan banatzen da:
    • 2.1 azpilerroa: Gutxienez 4.000 ikus-entzule dituzten komunikabideentzako laguntzak, CIESek  egindako 2025eko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. Zuzkidura: 700.000 €
    • 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2025eko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterketaren arabera, 4.000 pertsona baino gutxiagoko audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, edo Google Analyticsen 2025eko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako laguntzak. Zuzkidura: 300.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

2.2.azpilerroa / sublínea 2.2: 300.000 €

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Komunikabideak

Eskakizunak:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak

  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat albisteak eta eguneroko gaurkotasuneko gaiei buruzko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.

  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2025eko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.
  • Eskatzaileak dagokion berme erreala eratzeko konpromisoa hartzen du, baldin eta ordainketa aurreratuaren zenbatekoa 180.000 eurotik gorakoa bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Gizarte Hedabideen Zerbitzua

kabinete-hedabideak@euskadi.eus

Kodea

1250509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Onuradunek diruz lagundutako proiektua osorik gauzatu dela justifikatu beharko dute.

2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 14ra bitartean gauzatutako proiektuaren egiaztagiriak 2026ko abenduaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Plantillan gutxienez 5 langile eduki izanaren egiaztagiriak: Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (lehengo TC1) eta ordainketa-agiriak, proiektuari egozten zaizkion hilabete guztientzako.

- Gradu-, lizentziatura- edo diplomatura-titulu ofiziala duten pertsonak kontratatu izanaren egiaztagiriak: titulu ofiziala (komunikazioan, kazetaritzan, informazio-zientzietan eta/edo ikus-entzunezko komunikazioan), kontratua eta Gizarte Segurantzan altan egon direnaren egiaztagiria.

- Eusko Jaurlaritzaren marka oinarrien 13.f) artikuluko irizpideei jarraiki sartu izanaren justifikazioa. Prentsa idatziaren eta hedabide digitalen kasuan, argitalpenaren kreditu-ezaugarriak adierazten dituen orria aurkeztuko da; irratiaren kasuan audioa bidaliko da igorpen-ziurtagiriarekin batera eta telebistaren kasuan, aldiz, bideoa eta igorpen-ziurtagiria.

- Dirulaguntza > 30.000 € izatekotan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa. (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dauden ereduak erabili)

Emandako dirulaguntza ≥ 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

- Justifikazio-memoria ekonomikoa honako hauek jasoko dituena:

  • Likidatutako aurrekontua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Gastuen zerrenda sailkatua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

Hala badagokio, gastuen zerrenda sailkatuan jasotako kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak memorian adieraztea.

  • Langile gastuen kasuan, gastuen zerrenda sailkatuan langileak izen-abizenekin identifikatzeaz gain, nominak eta langileei egindako banku-transferentzia ordainagiriak aurkeztu. Nominak taldeka ordainduz gero, sortaren ordainketa eta erakunde ordaintzaileari bidalitako jasotzaileen zerrenda aurkeztu beharko da. Zerrenda horretan langileen izenak, bakoitzari ordaindutakoaren zenbateko eta karguaren data jasoko dira. Era berean, Gizarte Segurantzako kuoten kotizazioko langileen izen-zerrenda (RNT eredua), gastuak egozten diren hilabete guztientzako, langileak behar bezala eta modu irakurgarrian identifikatzen dituztenak.
  • Fakturak eta haien ordainketa egiaztatzen duten agiriak. (faktura guztiak 2026ko abenduaren 15a baino lehen ordainduta egon behar dira).
  • Erakunde onuradunak eskatu dituen 3 aurrekontuak (abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua)

Emandako dirulaguntza < 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

- Likidatutako aurrekontua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

- Gastuen zerrenda sailkatua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

Dirulaguntzaren organo-kudeatzaileak behar beste frogagiri egiaztatuko du eta hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio erakunde onuradunari. Gastuen egiaztagiriak bidali beharko dituzten entitateak hautatzeko, laginketa sistematikoko teknikei jarraituko zaie.

Beste tramite batzuk