Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko 2026ko laguntza-programaren (IKERTALENT programa) onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko prozesua

[IKERTALENT programarako erakunde laguntzaileak]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko 2026ko ekitaldirako aurreikusitako laguntza-programaren onuradunen destino-zentro izango diren zuzenbide pribatuko erakunde laguntzaileak hautatzeko prozedura zehaztea (Ikertalent programa) eta oinarri arautzaileak onartzea.

Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuko erakundeak hautatuko dira, ikertzaileei zuzendutako 8 prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako 8 prestakuntza-laguntzarako.

Lankidetzaren baldintzak:

1. Hautatutako erakundeak destino-zentro izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan prestatzeko 2026ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen onuradun diren doktoratu aurreko ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza espezializatuan lagunduko dute.

2. Hautatutako erakundeek proposatuko dute zer ikerketa-proiektu egingo dituzten laguntzen onuradunek, izan doktore-tesiak egiteko doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko, izan jarduera zientifiko-teknologikoetan espezializatutako prestakuntza teknikorako.
Erakunde eskatzaile bakoitzak ikerketa-proiektuetarako 10 proposamen aurkeztu ahal izango ditu gehienez, bi modalitateetan.

3. Proposatutako ikerketa-proiektuek lotura izan beharko dute Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarentzat estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren arlo hauetako batekin:

– Nekazaritza eta akuikultura ekologikoa.
– Proteina-iturri berria.
– Bioekonomia.
– Digitalizazioa eta teknologia berriak.
– Basoen kudeaketa.
– Arrantza-kudeaketa eta itsas ekosistemak.
– Nutrizioa eta elikadura osasungarria eta jasangarria.
– Animalien osasuna.
– Ingurumen-jasangarritasuna.
– Ekoizpen-sistema jasangarriak eta osasungarriak.
– Elikagaien teknologia.
– Gastronomia.
– Elikadurarekin lotutako ongizate emozionala.

4. Era berean, proposatutako ikerketa-proiektuek bat etorri beharko dute politika eta plan estrategikoek ezarritako helburu eta gidalerro hauekin:

GEPE - Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2030

ZTBP - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

5. Erakunde laguntzaileak arduratuko dira prestakuntzarako laguntzen programaren onuradunei dagozkien ordainsariak, laguntzak eta gastuak ordaintzeaz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak funtsak eman ondoren.

6. Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.

Erakunde laguntzailearen betebeharrak:

Hautatutako erakundeek betebehar hauek izango dituzte:

a) Doktoratu aurreko ikertzaileak edo teknologoak erakundean eta ikerketa eta prestakuntza-jarduera egiten dituzten zentro, laborategi edo bulegoetan integra daitezela sustatzea.

b) Langile onuradunei behar duten laguntza ematea, eta dagokien jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.

c) Programa behar bezala garatzen ari dela egiaztatzea, kontuan izanik onuradunari ezin zaiola eskatu laguntzaren ikerketa-helburua, zientzia- eta teknologia-helburua eta prestakuntza-helburua desitxuratzen duen beste ezein jarduera egitea.

d) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza emateko hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen jazoeraren bat gertatuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragotz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.

e) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen erabileraren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.

f) Prestakuntzarako laguntzaren onuradun diren doktoratu aurreko ikertzaileei lan-kontratua formalizatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak horren inguruan ezartzen duenari eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua (Doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen estatutua onartzen duena) garatzen duen araudiari jarraikiz, indarrean dagoen lan-legediaren arabera, eta agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako eskakizunekin.

g) Doktoratu aurreko ikertzaileei eta teknologoei emandako laguntzak ordaintzea, agindu honen I. eranskinean jasotako hitzarmen-ereduan xedatutakoa betez.

h) Doktoratu aurreko ikertzaile kontratatuekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari.

i) Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz, prestakuntza jasotzen ari diren langile teknologoekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa eta haren izenean.

j) Tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta langileen arteko desberdintasunarekiko errespetuaren printzipioak betetzea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea).

k) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari justifikatzea jasotako funtsak behar bezala kudeatu direla.

l) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

m) Agindu honen I. eranskineko hitzarmen-ereduan zehaztutako gainerako betebeharrak betetzea.

Nori dago zuzenduta


Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute prozeduran:

a) Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate pribatuek (aipatutako sarea, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).

b) Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, hauek:

1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate pribatuek (aipatutako sarea, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).

2. Nekazaritza, elikagaigintza edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek edo elkarteek, arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute. I+G+b arloan espezializatutako sail bat izan behar dute, aurkeztutako proiektua edo proiektuak gauzatuko direla bermatzeko.

3. Euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek. I+G+b arloan espezializatutako sail bat izan behar dute, aurkeztutako proiektua edo proiektuak gauzatuko direla bermatzeko.

Ezingo dira erakunde laguntzaile izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako egoeraren batean dauden erakundeak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marta Solaun

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: m-solaun@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029113

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk