Ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programarako deia (2027).
[IKERMUGIKORTASUNA_2027]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dedikazio esklusiboarekin ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikerketa-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.
Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo baita, edo, bestela, goi-mailako lotura eta trukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.
Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:
A.- A. modalitatea: ikertzaile seniorren mugikortasuna, langile iraunkorrei zuzendua.
B.- B. modalitatea: ikertzaile juniorren mugikortasuna, langile ez-iraunkorrei zuzendua.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Laguntzak finantzatzeko, 400.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta:
A. modalitatea: 300.000 euro
B. modalitatea: 100.000 euro
Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta eskaerok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.
Ordainketa-modua:
Erakunde onuradunari egingo zaio laguntzaren ordainketa.
- Lehenengo ordainketan, emandako laguntzaren % 80 ordainduko da, laguntza emateko ebazpena eman eta jakinarazi ondoren eta laguntza onartzeko ezarritako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egin ez bazaio.
- Bigarren igorpena 2028an egingo da, diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren eta 20. oinarrian aurreikusitako justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren. Dirulaguntzaren zenbatekoa laguntzaren likidazioaren arabera zehaztuko da, benetan egindako eta behar bezala justifikatutako gastuak kontuan hartuta, eta inola ere ez da izango emandako laguntzaren % 20 baino handiagoa.
Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenaren altaren agiria.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile akreditatuak, eragile-kategoria hauetakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren eta haren ondorengo aldaketen arabera:
i) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak.
ii) Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak (BERC).
iii) Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).
iv) Zentro teknologikoak.
v) Ikerketa Sanitarioko Zentroak (CIS).
b) Parte hartzen duten ikertzaileak bere egituran sartzea eta nortasun juridiko propioa izatea.
Betekizunak
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo erakundeak:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita izatea.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
f) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan zehaztutako moduan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean edo hala ezartzen duten beste lege batzuetan ezarritakoaren arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
h) LGTBI-fobia egin, bultzatu edo sustatu izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
i) Zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta segurtasun-betebeharrak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bai eta aplikazio telematikoan sartu ere:
Egonaldian garatu beharreko ikerketa-proiektuaren memoria, izapidetze-aplikazio elektronikoan eskuragarri egongo den eredu normalizatuaren arabera egina. Memoria bost orrialdekoa izango da gehienez. Luzapen hori gaindituz gero, dagokion zuzenketa-izapidea egingo da.
Ikertzaile doktoreen curriculum vitaea, 2020ko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arteko aldiari dagozkion merezimenduak soilik jasoko dituena, eredu normalizatuan (izapidetze-aplikazio elektronikoan eskuragarri) edo eremu zientifikoan onartutako erabilera baliokidean.
Ikertzaile doktoreen ikerketa-jardueraren kalitate-adierazle nagusien laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarretan parte hartzea, tesien eta patenteen zuzendaritza), 2020ko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitu bitarteko aldiari dagozkionak. Aplikazioak eskatzaileen eskura jarriko du dokumentu hau egiteko eredu normalizatu bat.
Ezin bada emandako zerbitzuen orria aurkeztu, erakunde eskatzaileak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, gutxienez datu hauek jasoko dituena: izen-abizenak, identifikazio-zenbakia, lanbide-kategoria, lan- edo zerbitzu-harremanaren hasiera-data, lanaldi mota, lotura mota eta administrazio-egoera.
Eskaera egiteko unean ikertzailea ez badago zerbitzu aktiboan, erakundeak bere administrazio-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du laguntzaren onuradun izanez gero, egonaldia hasi baino gutxienez 15 egun natural lehenago.
Dokumentuak, gutxienez, egin beharreko egonaldiaren data zehatzak eta xedea jaso beharko ditu.
Ikerketa-talde hartzaileko arduradunaren curriculum vitaea, 2020ko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitu arteko aldiari dagozkion merezimenduak soilik jasoko dituena, eredu normalizatuan (izapidetze-aplikazio elektronikoan eskuragarri) edo eremu zientifikoan onartutako erabilera-baliokidean.
Ikerketa-talde hartzaileko arduradunaren ikerketa-jardueraren kalitate-adierazle nagusien laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarretan parte hartzea, tesien eta patenteen zuzendaritza), 2020ko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitu bitarteko aldiari dagozkionak. Aplikazioak eskatzaileen eskura jarriko du dokumentu hau egiteko eredu normalizatu bat.
Dokumentuak egonaldiaren xedearen, aurreikusitako jardueren eta egonaldiaren data zehatzen deskribapena jaso beharko du.
Ikertzaile doktoreak eta/edo ikerketa-talde hartzaileko arduradunak ikerketa-jarduera aldi baterako eten dutela justifikatzen duten egiaztagiriak, 10.2 oinarrian jasotako kasuen arabera.
Aseguruaren estaldura zabaltzeko eskatuz gero, eskatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen harremana eta, hala badagokio, 25 urtetik beherako seme-alaben filiazioa egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo erakundeak:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita izatea.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
f) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan zehaztutako moduan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean edo hala ezartzen duten beste lege batzuetan ezarritakoaren arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
h) LGTBI-fobia egin, bultzatu edo sustatu izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
i) Zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta segurtasun-betebeharrak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.
Eskabideak inprimaki baten bidez bete beharko dira (II. eranskina). Inprimaki hori telematikoki eskuratu ahal izango da Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren egoitza elektronikoan, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0286312
Aplikaziora ziurtagiri elektronikoaren bidez sartuko da (helbide elektroniko honetan daude argitaratuta identifikazio elektronikorako onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/). Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, deialdiaren organo kudeatzailea den aldetik, nortasun-datuak egiazta ditzan administrazio eskudunean, bai bitarteko elektronikoen bidez, bai eskuragarri dauden beste bitarteko batzuen bidez.
Eskabide telematikoa osorik betetakoan eta 10. oinarrian adierazitako dokumentuak aplikazioaren bidez erantsitakoan, eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu beharko du, hau da, sinadura elektronikoaren bidez eskabide bati balioa emateko, erregistratu dela jasota geratu beharko da. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak dokumentuak aurkezteko erregistro elektronikoa/erregistroa lor dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukeraren bidez. Inprimaki ofizialak eskabidea identifikatzen duen zenbaki bat izango du.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
EHAAn deialdia argitarazten denetik harako sei hilabeteko epearen barruan.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Egindako egonaldiaren ziurtagiria, zentro hartzaileko ikertzaile arduradunak sinatutako idazki baten bidez, egonaldiaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.
-
Azken memoria, balantze zientifikoarekin, egindako lana deskribatzen duena, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren beste edozein emaitzaren erreferentzia barne hartuta. Dokumentuak erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du.
-
c) Emandako laguntzaren kargura egindako gastuaren ziurtagiria, eredu normalizatuaren arabera. Era berean, fakturak edo froga-balio baliokidea duten dokumentuak aurkeztu beharko dira, bai eta diruz lagundu daitezkeen gastu hauen ordainagiriak ere:
i) Ostatu-kontratua eta, hala badagokio, egindako ordainketen egiaztagiriak.
ii) Garraio publiko kolektiboan egindako joan-etorriei dagozkien txartelak, fakturak eta ordainagiriak.
iii) Bisatu-gastuei edo antzeko dokumentazio administratiboari dagozkien txartelak, fakturak eta ordainagiriak.
-
Erakunde onuradunak ikertzaileari egindako ordainketen egiaztagiria.
Laguntzen erakunde onuradunek jarduera burutu dutela justifikatu beharko dute hilabeteko epean, jarduera bukatzen denetik hasita, Zientzia Politikako Zuzendaritzan.
Izapide hori egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharko dira.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua