Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak (N lerroa)
[familia_kontziliazioa]
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzaren helburua bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzea da. Horretarako, seme-alaba adingabeak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baten ondorioz izandako diru-sarreren galera partzialki konpentsatu nahi da.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
Oro har, honako hauek lagunduko dira diruz:
- 3 urtetik beherakoak zaintzeko eszedentzia.
- 12 urtetik beherakoak zaintzeko lanaldia % 33 edo gehiago murriztea*. % 33 hori bi gurasoen murrizketak batuta lor daiteke.
*Adingabeak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, 18 urte bete arte eskatu ahal izango da murrizketagatiko laguntza.
A) Enplegu-aniztasuneko egoerak:
Diruz lagundu beharreko aldian indarrean dauden kontratu guztiak hartuko dira kontuan. Hasierako lanaldiaren arabera, dagokion laguntza kalkulatuko da.
Kontratu guztietan eszedentzia izanez gero, gehienez ere % 100eko eszedentzia lagunduko da diruz. Ez da inolaz ere portzentaje handiagorik ordainduko.
Eszedentziak kontraturen bati bakarrik eragiten dionean, lanaldi-murrizketatzat hartuko da (ikus hurrengo paragrafoa).
Lanaldi-murrizketagatiko laguntza eskatuz gero, murrizketa (k) aplikatu ondoren benetan lan egiten den ehunekoa kalkulatuko da, eta hasierako lanaldiaren gainean kalkulatuko da (murrizketaren aurretik).
- Hasierako kontratuen baturatik % 100 edo gehiagoko lanaldia ateratzen bada, lanaldi-murrizketak aplikatu ondoren lan egindako ehunekoak % 67 edo txikiagoa izan beharko du.
- Hasierako kontratuen batura % 100etik beherakoa bada, hasierako lanaldi horren % 33 murriztu beharko da gutxienez.
B) Jarduera anitzeko egoerak:
Besteren kontura lan egiteaz edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izateaz gain, aldi berean Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea baimentzen da.
Laguntzaren gehieneko mugak
Seme-alaba bakoitza zaintzeko gehienez ere egun bateko laguntza dago, eta egun horiek familia-unitateko gurasoen artean bana daitezke.
- Eszedentzia: 900 egun natural familia-unitate bakoitzeko, adingabe bakoitza zaintzeko.
- Murrizketa: 2.700 egun natural familia-unitate bakoitzeko, adingabe bakoitza zaintzeko.
- Biak konbinatuz gero, eszedentzia bi eguneko murrizketatzat hartuko da, eta murrizketaren gehieneko muga erabiliko da (2.700 egun).
Honako kasuistika hauetan muga horiek aldatu egiten dira:
- Erditze, adopzio, tutoretza edo adopzio edo harrera anizkoitzeko helburuko zaintza kasuetan, eszedentziak 160 egun luzatuko dira, eta murrizketak 320 egun (seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera).
- Zaintza eta jagoletza partekatuko kasuetan, egunak zati berdinetan banatuko dira gurasoen artean, bakoitzak eskatzen duena gorabehera: 450 egun eszedentzian eta 1.350 egun murrizketan.
- Guraso bakarreko familientzat, laguntza mugagabea izango da adingabearen 3 urtera arte eszedentzien kasuan, eta 12 urtera arte lanaldia murriztuz gero.
- Adingabeak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, laguntza mugagabea izango da adingabearen 3 urtera arte eszedentzien kasuan, eta 18 urtera arte lanaldia murriztuz gero.
Laguntzaren zenbatekoa
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako aldagai hauek hartzen dira kontuan:
- Familia-errenta estandarizatua (FE).
- Kontratu mota (lanaldia).
- Laguntza mota: eszedentziagatik edo lanaldi-murrizketagatik.
- Murrizketaren kasuan, murrizketaren ehunekoa.
- Espediente bakoitzean diruz lagunduko diren egunen kopurua.
Taula honetan lanaldi osoko ( % 100) eta urte osoko (365 egun) kontratu bati dagozkion zenbatekoak agertzen dira, FEE eta murrizketa-tartearen arabera.
Diruz lagun daitekeen egoera | Familia-errenta estandarizatua ≤ 20.000 € | Familia-errenta estandarizatua > 20.000 € |
Eszedentzia | 3.850 € | 3.236 € |
% 33tik % 39,9ra murriztea | 2.420 € | 2.000 € |
% 40tik % 44,9ra murriztea | 2.750 € | 2.354 € |
% 45eko edo gehiagoko murrizketa | 3.080 € | 2.590 € |
Esteka honetan zure kontratuaren arabera dagokion zenbatekoa eta laguntza-egunen kopurua kalkulatzeko simulagailu bat aurkituko duzu.
Zenbateko gehikuntzak
Laguntzaren zenbatekoak % 30 igoko dira (ez dira metatuko) honako kasu hauetan:
- Guraso bakarreko familiak.
- Familia ugariak.
- Mendetasun larria (II. gradua), mendetasun handia (III. maila) edo % 50eko desgaitasuna edo handiagoa duen kideren bat duten familia-unitateak.
- Genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktimaren bat duten familia-unitateak.
Aurrekontuko zuzkidura
25.300.000 (euro)
Eskatzeko epea
Laguntza-ildo horretan, beti ordaintzen dira igarotako eta egiaztatutako aldiak, inoiz ez etorkizunera begirako egunak. Horregatik, aldian-aldian aurkeztu ahal izango dira eskaerak, egiteke dauden aldiak betetzeko.
Eskatzaileak erabaki ahal izango du, bere beharren arabera, nola antolatu bere espedienteak eta noiz egin eskaera berri bat. Behar diren eskabide guztiak aurkez daitezke dagokion gehieneko laguntzara iritsi arte (diruz lagundu daitekeen jarduera amaitzeagatik, gehieneko mugara iristeagatik, etab.).
Eskabideak nola antolatu jakiteko, irizpide hauek hartu behar dira kontuan:
Lehenengo eskaera:
- Lehenengo eskabidea aurkez daiteke diruz laguntzeko moduko jarduketan (eszedentzia edo lanaldi-murrizketa) 59 egunez egon ondoren; egun solteak izan daitezke.
- Espediente bakoitzean, gehienez, eskaera egin aurreko 365 egunetan emango dira dirulaguntzak. Beraz, laguntza-egunik ez galtzeko, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hasi zenetik 365 egun igaro baino lehen eskatu behar duzu.
Ondorengo eskaerak:
- Ondorengo eskabideak aurkezteko, gutxienez 4 hilabete itxaron beharko da, emandako azken espedientea eskatzen den egunetik zenbatzen hasita.
- Espediente bakoitzean, gehienez ere, eskaera egin baino 365 egun lehenagoko dirulaguntzak ematen direla kontuan hartuta, diruz laguntzeko moduko jarduketako egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu behar da.
- Beraz, laguntza-egunik ez galtzeko, ondorengo eskaerak emandako aurreko espedientetik 4 hilabete eta urte arteko epean (365 egun) aurkeztu beharko lirateke.
Ordainketa-modua:
Ordainketa ebazpena jakinarazi eta gehienez 2 hilabeteko epean egingo da.
Hirugarrenen alta (ezinbestekoa laguntza kobratzeko)
Ordainketa egin ahal izateko, eskatzaileak alta emanda egon behar du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko hirugarrenen erregistroan.
Hirugarrenen alta modu elektronikoan izapidetu daiteke (hirugarrenen erregistro telematikoaren bidez) edo aurrez aurre (herritarren arretarako bulegoetan):
- Hirugarren erregistro telematikoa: online hirugarren erregistroan alta emateko, esteka hau erabili dezakezu. Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.
- Alta presentziala hirugarren erregistroan: alta emateko edo bankuko datuak aldatzeko, aurrez aurreko bidea erabiliz, bete ezazu dagokion inprimakia ("dokumentazioa eta eranskinak" ataleko C eranskina), eta "laguntza non eskatu" atalean deskribatutako edozein lekutan eman.
Garrantzitsua: hirugarrenen alta-inprimakiak behar bezala beteta, data jarrita eta sinatuta egon behar du.
Pertsona bakoitzak banku-kontu bakarra izan dezake elkartuta.
Kontu-zenbakia aldatu nahi izanez gero, eskatzaileak lehenbailehen izapidetu beharko du aldaketa, aurretik azaldutako bi moduetako edozeinetan: telematikoki edo aurrez aurre.
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Besteren konturako langileek edo kooperatiba-sozietateetako bazkideek eskatu ahal izango dute laguntza, eszedentzian badaude edo gutxienez % 33ko lanaldi-murrizketa badute seme-alabak zaintzeko.
Pertsona horiek aldi berean egon daitezke alta emanda autonomoen erregimenean.
Onuradunek bete beharreko baldintzak
- Laguntza eskatzen duen adingabearen zaintza izatea eszedentzian edo lanaldi-murrizketan.
- Laguntza eskatzen duenaren alabarekin edo semearekin bizitzea eta/edo erroldatuta egotea diruz laguntzeko moduko jarduerak irauten duen bitartean (zaintza partekatuan edo indarkeriaren biktima denean izan ezik, adingabea beste gurasoarekin erroldatuta egon ahal izango baita), EAEko edozein udalerritan.
- Eskabidea aurkezteko unean EAEn bizitzea eta erroldatuta egotea.
- EAEn modu jarraituan erroldatuta egotea eskaera egin aurreko urtean edo 5 urtez jarraian azken 10 urteetan.
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo lanaldi-murrizketan gutxienez 59 egunez egon izana, etenak izan daitezkeelarik.
Adingabe bera zaintzeko laguntzen konkurrentzia
Guraso biek diruz lagundu daitekeen aldi berean jaso ahal izango dituzte laguntzak, soilik lanaldi-murrizketaren kasuan.
Gurasoetako batek eszedentzian egoteagatik laguntza jasotzen badu, beste pertsonak ezin izango du eszedentziagatiko edo lanaldi-murrizketagatiko laguntza jaso aldi berean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Telefonoa: 012 / 945 01 80 00
Helbide elektronikoa: ayudasfamilia@euskadi.eus
Kodeak:
- Prozedura: 00789
- Xede-unitatea: 2751
- Erregistro-erakundea: O 00043405
- Izapidetze-unitatea: A 16050216
- Erreferentzia: O 0045802
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0078904Eskabidea
Eskaera egiteko epea
Epearen hasiera: eskabide bakoitza aurkezteko epea hasten da pertsonak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean diruz lagundu daitekeen jardueran (eszedentzia edo murrizketa), eta horiek etenak izan daitezke.
Eskaera-epearen amaiera: eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu behar da. Bestela, egun horretan laguntza jasotzeko eskubidea galduko litzateke.
Beraz, laguntza-egunik ez galtzeko, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hasi zenetik 59 eta 365 egun bitarteko aldia eskatu behar duzu.
Kontuan izan behar da gutxienez 4 hilabete igaro behar direla eskabideen artean.
Igarotako eta egiaztatutako aldiak eskatu behar dira. Inoiz ez dira diruz lagunduko eskabidea egin ondorengo egunak.
Eskatzaileak eskubidea du eskabidea aurkezteko bidea aukeratzeko: elektronikoa edo presentziala. Aukeraketa hori edozein unetan alda daiteke.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko onartua duzula.
- Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean (nola digitalizatu dokumentuak).
- Sartu online formularioan botoi hau sakatuz eta zure gakoekin identifikatu.
- Bete eskabidea eta erantsi dagozkion dokumentuak.
- Eskabidea sinatu eta bidal ezazu.
Zure espedientearen jarraipena egin dezakezu Nire Karpetaren bidez.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
- Sakatu hurrengo botoia online formularioa irekitzeko eta bete datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorik izatea).
- Inprimatu betetako eskaera eta sinatu. ¿ Ez duzu inprimagailurik?
- Prestatu eskatutako dokumentazioa.
- Entregatu eskaera eta dagokion dokumentazioa «non eskatu laguntza» atalean zehazten diren tokietan.
- Halaber, zuzenean joan zaitezke «non eskatu laguntza» atalean deskribatutako herritarrentzako arreta bulegoetara. Bertan eskuz betetzeko eskaera-inprimakia emango dizute.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Laguntza hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Oharrak:
- Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskaera gehienez 6 hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko da. Epe hori igaro eta erantzunik jaso ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da administrazio-isiltasunagatik. Hala ere, Administrazioak berariazko ebazpena eman behar du, eta, administrazioaren isiltasuna gorabehera, baldintzak betetzen badira eman ahal izango da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Dokumentazioa eta eranskinak
Dokumentazioa
Koadro honetan, kasu bakoitzerako eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkituko duzu.
Eranskinak
- Etxeko eta nekazaritzako erregimeneko langileen ziurtagiria (PDF, 879 KB)
- Enpresaren ziurtagiria (PDF, 92 KB)
- Hirugarrenen alta (PDF, 298 KB)
- Nazioarteko hirugarren ordainketen alta (PDF, 282 KB)
- Ordezkaritza ematea (PDF, 879 KB)
- Jakinarazpen- eta komunikazio-datuak aldatzeko formularioaren data (PDF, 879 KB)
- Zuzenketa-formularioa.pdf (PDF, 879 KB)
- Gora jotzeko errekurtsoaren formularioa (PDF, 879 KB)
- Dokumentazioa aurkezteko formularioa (PDF, 879 KB)
- Epea luzatzeko formularioa (PDF, 879 KB)
- Atzera egiteko formularioa (PDF, 879 KB)
- Uko egiteko formularioa (PDF, 88 KB)
- Errekurtso bereziaren formularioa (PDF, 90 KB)
- Zatikapen-formularioa (PDF, 214 KB)
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Justifikazioa zuzentzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
- Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Hirugarrenaren alta (ezinbestekoa laguntza kobratzeko)
Ordainketa egin ahal izateko, eskatzaileak alta emanda egon behar du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko hirugarrenen erregistroan.
Hirugarrenen alta modu elektronikoan izapidetu daiteke (hirugarrenen erregistro telematikoaren bidez) edo aurrez aurre (herritarren arretarako bulegoetan).
Garrantzitsua: hirugarrenen alta-inprimakiak behar bezala beteta, data jarrita eta sinatuta egon behar du.
Pertsona bakoitzak banku-kontu bakarra izan dezake elkartuta.
Kontu-zenbakia aldatu nahi izanez gero, eskatzaileak lehenbailehen izapidetu beharko du aldaketa, aurretik azaldutako bi moduetako edozeinetan: telematikoki edo aurrez aurre.
Online hirugarrenen erregistroan alta emateko, esteka hau erabil dezakezu. Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.
Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
-
Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- >Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
-
Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Zatikapena
Zor baten zatikapena eska daiteke itzulketa-prozeduraren ebazpena eta bigarren ordainketa-gutuna jaso ondoren. Ezin da alegazio-aldian zatikapena eskatu (hasi ondoren), itxaron egin behar da.
Zatikapena eskatzeko, zatikapen-formularioa bete behar da.
Sartu Nire karpetan eta sakatu "dokumentuak erantsi" botoia.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Prozeduraren edozein unetan aurkez ditzake beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak, nahiz eta Administrazioak eskatu ez.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Datu personalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu:
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkoin datuak. Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari baten bidez aritzen dira beti.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Kanal presentziala erabiliz prozeduraren agiriak aurkezteko, inprimakia bete behar duzu eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan aurkeztu.
Prozeduraren edozein unetan aurkez ditzake beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak, nahiz eta Administrazioak eskatu ez.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.