Ekintzaileei bultzatzeko 2026ko laguntzen deialdia (Erakunde Laguntzaileak): Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko bultzatzeko enpresa-idea garatzeko laguntzak

[ENTAP_2026]

Deskribapena


Xedea

2026an emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea. Dirulaguntza horiek toki-entitate laguntzaileek ekintzaile onuradunak hautatzeko eta haiei laguntzeko eta/edo tutoretza emateko egingo dira, eta ekintzaile izan daitezkeen pertsonei emango zaizkie, esklusiboki, enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen jarduteko, tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, bai eta enpresa- edo negozio-proiektua abian jartzeko behar diren jarduketak garatzeko ere.

Aurrekontuko zuzkidura

750.000 €

Prestazio ekonomikoa

660.000 euro ekintzaileentzat.

90.000 euro entitate kolaboratzaileentzat.

Ordainketa-modua:

Pertsona bakoitzeko 600 euroko lehen ordainketa bat, 2026ko ordainketa-kredituaren kargura, laguntza-prozesua hastean eta sustatzaileen eskaeren azterketaren emaitzari buruzko txostenak eta baldintzak betetzen dituztela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari aurkeztu ondoren.

Pertsona bakoitzeko 400 euroko bigarren ordainketa bat, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan deialdi honen 8. artikuluaren azken paragrafoan aipatzen den dokumentazioa aurkezten duenean egingo da bigarren ordainketa hori.


Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak, udalerri-elkarteak, mankomunitateak edo kuadrillak, bai eta haien mendeko erakundeak ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimenduak.

Inola ere ezin izango dira erakunde laguntzaile izan Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 80. eta 81. artikuluei jarraikiz enpleguko eta toki-garapeneko plan bat duten udalerriak, udalerri-taldeak edo kuadrillak, ez eta haien mendeko entitateak ere, baldin eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak zati batean edo osorik finantzatu badu eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren dirulaguntza bat lortu badu edo lor badezake plan hori garatzeko.


Nolanahi ere, sustatzaileei laguntza edo tutoretza emateko erakunde laguntzaile gisa jardun ahal izateko, horretarako gaitasun tekniko nahikoa egiaztatu beharko da. Horretarako, baldintza hauek bete beharko dira:

- Gutxienez 2 urteko esperientzia izatea ekintzaileei laguntzeko lanetan.

- Sustatzaileei laguntzeko langile egokiak eta nahikoak izatea. Baldintza hori betetzen dutela ulertuko da, baldin eta, laguntza ematen hasteko unean, gutxienez teknikari bat kontratatuta badute, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena, gutxienez urtebeteko esperientzia eta autoenplegurako aholkularitza- eta tutoretza-eginkizunetan egiaztatutako curriculuma dituena, eta konpromisoa hartzen badute diruz lagundutako ekintzak egiteko behar diren eta erabiltzaileei arreta emateko gaitasuna duten langile propioak izateko.

- Gutxienez teknikari bat izatea lagunduko edo tutorizatuko diren 8 ekintzaileko.

Eskakizunak:

  • Ez dela kondenatua izan epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Egunean dituela dirulaguntzen inguruko ordainketak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen duela egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik - zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa -, edo zehapen-epea igaro dela.

  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

  • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizazioa ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean.
  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Ekintzaileak bete beharreko baldintzak

  • Eskaeraren egunean 18 urte beteta izatea.*Erakunde laguntzaileak egiaztatuko du betekizun hori.
  • Langabezian egotea eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.*Erakunde laguntzaileak egiaztatuko du betekizun hori.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza eta laguntza jasotzeko prozesuan sartuta egotea.*Erakunde laguntzaileak egiaztatuko du betekizun hori.
  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.*Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia edo eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).*Erantzukizunpeko adierazpena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Posta elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Telefonoak (Informazio, Enpresentzako Aholkularitza eta Ekintzailetza Zerbitzua):

945 06 23 68

945 18 13 54

Kodea

1102123

Erakunde laguntzailearen eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Tokiko ekintzaileen proiektuen esparruan ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen eskabidea


Deskargatu eta entitate kolaboratzaileari bidali.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk