Enplegatze-agentzien eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren arteko akordio irekiak bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko
[Enplegatze agentzaik akordio irekiak]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dekretu honen xedea da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agen¬tzien artean egingo diren akordio irekien araubide juridikoa arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko lankidetza antolatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.050.000 € (2026) 1.800.000 € (2027)
Ordainketa-modua:
Dagokion ekitaldian ordaindu daitezkeen jarduketen gehieneko bolumen aurreikusira iristen denean, ekitaldi horretan ezin izango da sortu jarduketa berririk Lanbideren kargurako kontraprestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea duenik. Une horretatik aurrera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak erantzungo die zuzenean zerbitzuaren beharrei, edo, hala badagokio, balio osoz ezarritako gainerako kudeaketa- edo lankidetza-tresnen bidez. Lanbidek horren berri emango die enplegu-agentzia laguntzaileei, kudeaketako sistema informatikoaren bidez.
Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean enplegatze-agentzia laguntzaile guztiek egindako jarduketen ondorioz egin behar diren ordainketen zenbateko osoak ezin izango ditu gainditu ez Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuan xede horretara bideratutako aurrekontu-baliabideak, ez haien igoeraren ondoriozkoak. Ondorio horietarako, Lanbidek ekitaldi bakoitzerako zehaztuko du, zerbitzuaren plangintzan eta aurreko ekitaldietako jarduera-bolumenen bilakaeran oinarrituta, gehienez ere zenbat jarduketa ordaindu daitezkeen akordio irekien esparruan.
Banatzeko modua eta mugak
- Sinatutako akordioen ondoriozko ekintzak egiteko, hurrengo 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako diru-zenbatekoak aplikatzetik eratorritako kopuruak ordainduko dizkie Lanbidek enple¬gatze-agentzia laguntzaileei. Ordainsari-kontzeptuetarako eskubidea ematen duten baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Lanbideren informazio-sistemetan dagoen informazioa erabiliko da. Benetan egindako eta egiaztatutako jarduketengatik baino ez dira ordainduko ordainsariak.
Enplegu-eskaintza baten tratamendua egiteagatik, 3.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zenbateko hau ordainduko da:
- a) Oinarrizko zenbatekoa: 112 euro, BEZik gabe. Baldintza hauetakoren bat betetzen denean bakarrik ordainduko da eskaintza baten tratamendua:
- 1. Bidalitako pertsonaren bat kontratatuta amaitzen denean.
- 2. Gutxienez 3 hautagai egoki bidali direnean. Artikulu honetan adierazitakoaren ondorioe¬tarako, hautagai egokiak dira enpresari bidali zaizkion hautagai guztiak, baldin eta enpresak ez badu erantzuten «ez duela profila betetzen».
- 3. Lanbideren webgunean gutxienez 15 egunez egon denean hedapenean eta aurkeztu diren hautagai guztiak aztertu direnean eskainitako lanposturako egokiak direla egiaztatzeko.
- b) Eskaintzan okupazio nagusi gisa adierazitako kualifikazio-mailaren arabera handituko da a) apartatuan aurreikusitako oinarrizko zenbatekoa, baremo honetan adierazitako ehunekoan:
- 1. Eskaintzaren okupazio nagusia B kualifikazio-maila gisa sailkatuta badago: % 5.
- 2. Eskaintzaren okupazio nagusia C kualifikazio-maila gisa sailkatuta badago: % 10. II. eranskinean adierazten da lanbide bakoitzak zer kualifikazio-maila duen sailkatua.
- Horrez gain, urte bakoitzaren amaieran, zenbateko hauek ordainduko dira eskaintzen tratamenduagatik:
- 1. Ordainsaria jasotzeko eskubidearekin amaitutako eskaintzen tratamenduagatik urtean zehar jasotako zenbatekoaren % 5 gehiago, baldin eta enpresek emaitzaren berri eman badute gutxienez eskaintzen % 40an, eta % 60an baino gutxiagoan.
- 2. Ordainsaria jasotzeko eskubidearekin amaitutako eskaintzen tratamenduagatik urtean zehar jasotako zenbatekoaren % 10 gehiago, baldin eta enpresek emaitzaren berri eman badute gutxienez eskaintzen % 60an.
- Kudeatutako eta amaitutako eskaintzetan bidalitako hautagaietatik eratorritako kontrata¬zioengatik, zenbateko hau ordainduko da:
- a) Oinarrizko zenbatekoa: 500 euro (BEZik gabe) Gizarte Segurantzako alta bakoitzeko, bal¬din eta kontratatutako pertsona enpresa berean alta emanda egoten bada gutxienez 6 hilabetez jarraian, bai lan-kontratu bakar baten bidez (luzapenak barne), bai etenik gabeko ondoz ondoko kontratazioen bidez. Adierazitako zenbatekoa lanaldi osoko kontratazio bati dagokio. Lanaldi partzialeko kontrata¬zioa bada, gutxienez lanaldiaren % 50ekoa izan beharko da, eta ordaindu beharreko zenbatekoa proportzionala izango da.
- b) Kontratazioak lortzeagatiko oinarrizko zenbatekoa handitu egingo da kontratatutako pertsona kolektibo jakin batekoa bada, ehuneko hauek aplikatzearen ondoriozko zenbatekoarekin:
- Gazte Bermearen Sisteman inskribatutako 30 urtetik beherakoak % 50
- 45 urtetik gorakoak % 100
- % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 150
- Terrorismoaren edo genero-indarkeriaren biktimak. % 150
Pertsona berak zenbait kolektiboren ezaugarriak baditu, gehikuntzarik handiena duen kolektiboarena aplikatuko zaio bakarrik.
Dagokion gehikuntza aplikatu ahal izateko, behar bezala jaso beharko da enplegu-eskaeran, hautagaia enpresara bidaltzen den egunean, pertsona hori kolektibo horretakoa dela, eta horren inguruko informazioa eman beharko da.
- c) Halaber, oinarrizko zenbatekoari edo aurreko gehikuntza aplikatzearen ondoriozko emaitzari, hala badagokio, beste gehikuntza bat aplikatu ahal izango zaio, honako kontzeptu eta zenbateko hauen arabera:
- Luzaroko langabea: lan-egoeran «langabe» gisa badago inskribatuta, eta hautagaitza enpresara bidaltzen den egunean «alta» edo «etenda, bitartekaritzarekin» administrazio-egoeran badago eta, aldi berean, «langabe» lan-egoeran badago gutxienez 360 egunez aurreko 540 egunetan. % 50
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak izatea hautagaitza enpresari bidaltzen zaion egunean, edo laneratzeko enpresek kontrata ditzaketen beste pertsona batzuk, urriaren 31ko 162/2023 Dekretuaren edo hura ordezten duen arauaren arabera, baldin eta pertsona horiek aurreko 4.b) apartatuko koadroan adierazitakoez bestelako egoera batean eta egoera osagarri batean badaude. % 15
Pertsona berak bi kolektiboen ezaugarriak baditu, gehikuntzarik handiena duen kolektiboarena aplikatuko zaio bakarrik.
Zenbatekoa ordaintzea
- Honela egingo da 13. artikuluaren 2., 3. eta 4. apartatuetan deskribatutako kontzeptuen ondoriozko ordainketa:
- Enplegu-eskaintzen tratamenduari dagokion zenbatekoa ordainketa bakarrean ordainduko da, eskaintza amaitu ondoren
- b) Lortutako kontratazioengatik, 13. artikuluaren 4. apartatuan adierazitako eran, kontratua hasi eta 6 hilabete igaro ondoren ordainduko da ordainsaria, Lanbidek egiaztatu ondoren kontrata¬tutako pertsona aldi horretan enpresa berean egon dela kontratatuta eta etengabe alta emanda egon dela Gizarte Segurantzan.
Ondorio horietarako, enplegatze-agentzia laguntzaileak kontratazioaren hasiera jakinarazi beharko du 6 hilabeteko epean, eskaintza erregistratzen denetik aurrera.
- Hilero fakturatuko eta ordainduko zaie enplegatze-agentzia laguntzaileei eskaintzak trata¬tzeko eta kontratazioak lortzeko lana.
Hileko azken egunean itxiko da faktura, eta dagokion ordainketa egingo du Lanbidek. Kobra¬tzeko eskubidea hilero sorrarazi duten eskaintza eta lanpostu guztiak sartuko dira fakturan eta hileko ordainketan.
Eskaintzak tratatzeagatik kobratzeko eskubidea soilik sortu ahal izango da 12. artikuluaren ara¬bera ekitaldi bakoitzean ordaindu daitezkeen jarduketen gehieneko bolumenaren barruan dauden jarduketei dagokienez. Bolumen horretara iristen denean, ondorengo jarduketek ez dute ordain¬sarirako eskubiderik sortuko, hargatik eragotzi gabe Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak zerbitzuaren jarraitutasuna bere bitarteko propioen bidez edo dagozkion lankidetza-tresnen bidez bermatzeko duen betebeharra.
Aurreko paragrafoaren arabera kobratzeko eskubidea sortu duten eskaintzetatik eratorritako kontratazioak, zegokien ekitaldian kreditu ezagatik erantzun ezin izan direnak, hurrengo ekital¬dian ordainduko dira, helburu horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kargura. Era berean jokatuko da eskaintza tratatzeagatik urte amaieran ordaindu beharreko zenbateko gehigarriaren kasuan; zenbateko hori 13.3 artikuluan aurreikusitako enpresen emaitzari buruzko informazioaren arabera ordainduko da. - Enplegatze-agentzia laguntzaile berari ez zaio ordainduko pertsona berari sei hilabeteko epean egindako kontratazio berriengatik, lehenengo kontratuaren ondorioz Gizarte Segurantzan alta ematen den egunetik hasita.
- Kasu hauetan, ez da inolako zenbatekorik ordainduko:
- Akats baten ondorioz sartu denean eskaintza sistema informatikoan.
- Eskaintzaile beraren eskaintzak direnean, profila bat datorrenean une horretan kudeatzen ari den edo azken 30 egunetan amaitu den eskaintzaren batekin.
- Eskaintza erregistratu zenetik 6 hilabete igaro eta amaitu ez denean.

Ondorio horietarako, enplegatze-agentzia laguntzaileak kontratazioaren hasiera jakinarazi beharko du 6 hilabeteko epean, eskaintza erregistratzen denetik aurrera. - Hilero fakturatuko eta ordainduko zaie enplegatze-agentzia laguntzaileei eskaintzak trata¬tzeko eta kontratazioak lortzeko lana.
Hileko azken egunean itxiko da faktura, eta dagokion ordainketa egingo du Lanbidek. Kobra¬tzeko eskubidea hilero sorrarazi duten eskaintza eta lanpostu guztiak sartuko dira fakturan eta hileko ordainketan.
Eskaintzak tratatzeagatik kobratzeko eskubidea soilik sortu ahal izango da 12. artikuluaren ara¬bera ekitaldi bakoitzean ordaindu daitezkeen jarduketen gehieneko bolumenaren barruan dauden jarduketei dagokienez. Bolumen horretara iristen denean, ondorengo jarduketek ez dute ordain¬sarirako eskubiderik sortuko, hargatik eragotzi gabe Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak zerbitzuaren jarraitutasuna bere bitarteko propioen bidez edo dagozkion lankidetza-tresnen bidez bermatzeko duen betebeharra.
Aurreko paragrafoaren arabera kobratzeko eskubidea sortu duten eskaintzetatik eratorritako kontratazioak, zegokien ekitaldian kreditu ezagatik erantzun ezin izan direnak, hurrengo ekital¬dian ordainduko dira, helburu horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kargura. Era berean jokatuko da eskaintza tratatzeagatik urte amaieran ordaindu beharreko zenbateko gehigarriaren kasuan; zenbateko hori 13.3 artikuluan aurreikusitako enpresen emaitzari buruzko informazioaren arabera ordainduko da. - Enplegatze-agentzia laguntzaile berari ez zaio ordainduko pertsona berari sei hilabeteko epean egindako kontratazio berriengatik, lehenengo kontratuaren ondorioz Gizarte Segurantzan alta ematen den egunetik hasita.
- Kasu hauetan, ez da inolako zenbatekorik ordainduko:
- Akats baten ondorioz sartu denean eskaintza sistema informatikoan.
- Eskaintzaile beraren eskaintzak direnean, profila bat datorrenean une horretan kudeatzen ari den edo azken 30 egunetan amaitu den eskaintzaren batekin.
- Eskaintza erregistratu zenetik 6 hilabete igaro eta amaitu ez denean.
Nori dago zuzenduta
Enplegatze-agentziak
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta 8. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten enplegatze-agentzien artean sinatuko dira akordioak, 9. artikuluan araututako prozedurari jarraikiz. Hitzarmena sinatzeak Lanbideren laguntzaile izaera emango dio enple¬gatze-agentziari (aurrerantzean, enplegatze-agentzia laguntzailea izango da).
Betekizunak
- Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok zein pribatuk, sinatu ahal izango du dekretu honetan zehaztutako akordio irekia, baldin eta enplegatze-agentziaren izaera badu Enpleguaren otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 43. artikuluan eta Enplegatze-agentziak arautzen dituen aben-duaren 30eko 1796/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
-
Erabiltzaileei arreta egokia bermatzeko adina giza baliabide izatea.Horretarako, akordioaren xede diren jarduketak egiten dituen zentro bakoitzak gutxienez bi pertsona izan beharko ditu jendeari arreta emateko. Pertsona horien % 50ek, gutxienez, unibertsitate-titulua izan beharko dute.Halaber, langileei zerbitzua ematen dien pertsonaletik gutxienez % 50ek sei hilabeteko espe¬rientzia izan beharko dute gutxienez enplegu-programetan edota giza baliabideen kudeaketan.
Erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
Sistema informatiko bat izatea, behar bezala erabili ahal izateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskaintzak kudeatzeko aplikazioa.
Betekizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

Akordioaren xede diren jarduerak garatuko diren zentro bakoitzari atxikitako langileen zerrenda, haien eginkizunak, titulazioa, euskararen ezagutza-maila eta lanbide-esperientzia adie-razita, hain zuzen ere aurreko artikuluan aurreikusitako giza baliabide nahikoak izateari buruzko baldintza betetzen dela egiaztatzeko.

Eskaintzak kudeatzeko aplikazioan sartzeko proposatu nahi den pertsona bakoitzeko baimen-eskabide bat aurkeztu beharko da, elektronikoki sinatuta; Lanbideren web-orrian egongo da eskuragarri eskabidea.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordez¬karitza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
- Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:
- Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok zein pribatuk, sinatu ahal izango du dekretu honetan zehaztutako akordio irekia, baldin eta enplegatze-agentziaren izaera badu Enpleguaren otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 43. artikuluan eta Enplegatze-agentziak arautzen dituen aben-duaren 30eko 1796/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
-
Erabiltzaileei arreta egokia bermatzeko adina giza baliabide izatea.Horretarako, akordioaren xede diren jarduketak egiten dituen zentro bakoitzak gutxienez bi pertsona izan beharko ditu jendeari arreta emateko. Pertsona horien % 50ek, gutxienez, unibertsitate-titulua izan beharko dute.Halaber, langileei zerbitzua ematen dien pertsonaletik gutxienez % 50ek sei hilabeteko espe¬rientzia izan beharko dute gutxienez enplegu-programetan edota giza baliabideen kudeaketan.
Erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
Sistema informatiko bat izatea, behar bezala erabili ahal izateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskaintzak kudeatzeko aplikazioa.
Betekizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.
Erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
Akordioaren xede diren jarduerak garatuko diren zentro bakoitzari atxikitako langileen zerrenda, haien eginkizunak, titulazioa, euskararen ezagutza-maila eta lanbide-esperientzia adie-razita, hain zuzen ere aurreko artikuluan aurreikusitako giza baliabide nahikoak izateari buruzko baldintza betetzen dela egiaztatzeko.
Erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
Eskaintzak kudeatzeko aplikazioan sartzeko proposatu nahi den pertsona bakoitzeko baimen-eskabide bat aurkeztu beharko da, elektronikoki sinatuta; Lanbideren web-orrian egongo da eskuragarri eskabidea.
Erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabidea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren erregistroan sartzen den egune¬tik aurrera. Epe hori igarotakoan ebazpena jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi dela pentsatu beharko du enplegatze-agentziak.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enpresen eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzako titularraren ebazpenak ez dio amaierarik emango administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio ente publiko bereko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik Aurrera.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko du.
Pertsona erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, inprimaki elektronikoa bete beharko du.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua