EEE - Industrian energia-efizientziarako jarduketak egiteko laguntza-programa

Deskribapena


Xedea

 

EAEko manufaktura-industrian energia-eraginkortasuna, energia aurreztea eta berotegi-efektuko gasak murriztea helburu duten ekintzak sustatze aldera, industrian energia-eraginkortasuneko jarduketak egiteko laguntza-programa hau argitaratzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

52.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko zuzkidura

Programa honetarako xedatutako guztizko zuzkidura ekonomikoa berrogeita hamabi milioi euro (52.00.000 €)da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera eta 4. Oinarrian adierazitako jarduketa subentzionagarriekin bat zatitua, honako kopuru hauei jarraikiz:

  • 1., 2. eta 3. motako jarduketetarako, 26.000.000 euroko zenbateko globala, Energia Efizientziaren Funts Nazionaletik eratorritako finantza-baliabideen bidez finantzatua.

  • 4., 5. y 6. jarduketetarako, honako kopurua guztira: 26.000.000 €, EEEren baliabide propioekin finantzatua.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Kontuan hartuta aurreikusitako laguntzak bideratzen direla beste proposamen batzuekiko konparaziozko balioespenaren beharrik ez duten jarduketa edo egoera zehatzak finantzatzera, laguntzak emateko ebazpenak emango dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Horrenbestez, aurkeztu diren hurrenkera zehatzaren arabera aztertuko eta tramitatuko dira eskaerak.

Nori dago zuzenduta


Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE)

Jarduera mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, laguntza-programaren deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke, oinarri hauetan adieraziko irizpideen arabera: enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta pertsona juridiko gisa eratzen badira, industrialak izatearen ezaugarria betetzen badute, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira, eta betiere haien 2025erako EJSN honako zerrenda honen barruan baldin badago:
7. Mineral metalikoen erauzketa.
8. Erauzteko beste industria batzuk.
9. Erauzketa industriari laguntzeko jarduerak.
10. Elikagaien industria.
11. Edarien fabrikazioa.
13. Ehungintza.
14. Janzteko arropak egitea.
15. Larruaren industria eta beste materialekin egindako antzeko produktuak.
16. Zuraren eta kortxoaren industria, altzariak, saskigintza eta espartugintza salbu.
17. Papergintza.
18. Arte grafikoak eta euskarri grabatuen erreprodukzioa.
19. Koke-fabrikak eta petrolio-finketa
20. Industria kimikoa.
21. Farmaziako produktuen fabrikazioa.
22. Kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
23. Beste produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa.
24. Metalurgia.
25. Produktu metalikoen fabrikazioa, makinak eta ekipoak izan ezik.
26. Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa.
27. Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa.
28. Beste ataletan bildu gabeko makineria eta ekipoen fabrikazioa.
29. Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa.
30. Bestelako garraio materialen fabrikazioa.
31. Altzarigintza.
32. Beste manufaktura-industria batzuk
33. Makineria eta ekipoen konponketa, mantentzea eta instalazioa.
35. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornikuntza.
36. Ura hartu, araztu eta banatzea.
37. Hondakin-uren bilketa eta tratamendua.
38. Zaborrak bildu, tratatu eta deuseztatzeko jarduerak.
39. Hondakinen deskontaminazio eta bestelako kudeaketa-zerbitzuak.
Enpresa-tamainaren kalkuluari dagokionez, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen (ETE) kategoria honako enpresa hauek osatzen dute: gutxienez 250 langile dituztenek, urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenek, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenek.
ETEen kategorian enpresa txikia honela definitzen da: gehienez 50 langile izanik, urtean 10 milioi euroko negozio-bolumena edo balantze orokorra gainditzen ez duen enpresa.
ETEen kategorian mikroenpresa honela definitzen da: gehienez 10 langile izanik, urtean 2 milioi euroko negozio-bolumena edo balantze orokorra gainditzen ez duen enpresa.
Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak bete beharko ditu aurreko betebehar horiek.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

12649

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea:

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Programa argitaratu eta hurrengo laneguneko 8:00etan hasiko da, eta Laguntza Programan horretarako bideratutako aurrekontua agortzen denean amaituko da.
Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2027ko ekainaren 30ean amaituko da, asteazkenez, deialdian aurrekontu eskuragarririk balego ere. Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko.
Laguntzaren pertsona onuradunek gehienez ere hemezortzi (18) hilabeteko epean justifikatu beharko dute EEEren aurrean laguntzaren xede den jarduera egin izana, fakturazioa eta ordainketa, emakidaren ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, betiere, ez 2028ko irailaren 29a (ostirala) baino geroago, elektronikoki, 6. oinarrian adierazitako aplikazio informatikoaren bidez.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak