Euskarazko argitalpenak (2026-2027)

[EAR26]

Deskribapena


Xedea

Euskara hutsean eta paperean argitaratzen diren argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen araubidea ezartzea eta horien deialdialdia egitea (Argitalpenak deialdia).

Dirulaguntza deialdi honen epe-barrutia 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa da.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 euros

Prestazio ekonomikoa

- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpo utziko da. 

- Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. 

- Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gehiegizko finantzaketarik ez bada. Halaber, ez da bateragarria izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak deitutako bestelako dirulaguntzekin. Horrez gain, Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 20. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gehiegizko finantzazioa gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 22. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gehiegizko finantzaketaren adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak 2 zatitan egingo dira:

  1. 2026. urteari dagokion % 55, ebazpena jakinarazitakoan (dirulaguntza onartutakoan epean).
  2. 2027. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45), 2026. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean. Justifikazioa aurkezteko epea 2027ko martxoaren 31 izango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Deialdiaren xede diren laguntzak jaso ahal izango dituzte Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiek, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute.

  • Pertsona fisikoen taldeak, ondasunen komunitateak edo beste mota bateko unitate ekonomiko edo ondarezko bereziak, nortasun juridikorik izan ez arren dirulaguntza horiek jasotzeko moduko egoeran daudenak.

  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak xedatutakoa aplikatuz. Bestalde, interesdunek aurka egin diezaiokete organo kudeatzaileak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzeari. Kasu horretan, pertsona edo erakunde interesdunak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.
  • Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera. Kasu bakoitzean, pertsona edo erakunde eskatzaile zein onuradunaren edo erakunde laguntzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


HPS-Sustapen@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1264002

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioa aurkezteko epea 2027ko martxoaren 31 izango da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk