Kontziliaziorako kontrataziorako laguntzak 2026

[CONCM 2026]

Deskribapena


Xedea

Seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lan-eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezkatzeko kontrataziorako dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.055.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, aurreko artikuluko bigarren apartatuan aipatzen diren kontratuen kasuan, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100 lagunduko da diruz. 
  • Kooperatiba-sozietateek Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian sartzen diren bazkide langileak edo lan-bazkideak epe mugatu baterako kontratatzen badituzte, diruz lagunduko da kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren % 100; zehazki, gutxieneko kotizazio-oinarriari dagokion zenbatekoarena edo, bestela, kotizatzen den kuota bakarrari dagokiona.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gehienez ere 2 hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Norberaren kontura lan egiten duen pertsona fisikoak, betiere besteren konturako langileak kontratatzen badituzte.

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridikoak, sozietate publikoak izan ezik, betiere besteren konturako langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak, edo lan-bazkideak kontratatzen badituzte.

Betekizunak

  • Dirulaguntzaren xede den eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren arrazoia senide edo seme edo alaba baten desgaitasuna edo osasun-egoera oso larria izan bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa edo mendetasun-maila egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.
  • Lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Zigorrik jaso ez izana delitu hauengatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria,ondasun publikoak, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo delituak hirigintzakoak.

  • Epai edo ebazpen bidez kondenatua edo zehatua ez izatea. Llortzeko aukera galduta,dirulaguntza edo laguntza publikoak, edo, hala izan bada, kondena- edo zehapen-epea igaro izana.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, desgaitua izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu izana.

  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin ez izana.

  • Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez izatea zehapen administratibo edo penalik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ? zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ?, edo zehapen-epea igaro izana.

  • Ez izatea laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausarik, honako hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, edo, hala badagokio, behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu izana.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo, bestela, dagozkion ordezko neurriak hartzea.

  • Elkarteen kasuan, elkartea ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan.
  • Ez izatea inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen dion arte.

  • Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko, eta, alde horretatik,
    - Ez duela xede eta helburu berberarako laguntza edo dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuetatik.
    - Laguntza hau jaso duela: ................ euro, honek emana: .........................................................
    -Laguntza eskatu diola honi: .........................................., eta ebazpenaren zain dagoela.

  • Minimis araudia betetzen dela egiaztatzeari dagokionez:
    - Enpresa eskatzaileak ez du "minimis" araubideko laguntzarik jaso azken hiru urteetan.
    - Enpresa eskatzaileak (aurreko hiru urteetan) minimis araubideko dirulaguntza hauek eskatu eta/edo jaso ditu:

  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Erakunde eta Enpresentzako Arreta Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kontziliaziorako dirulaguntzen arreta: Kontziliazioa-enpresak@lanbide.eus

 

Kodea

1008912

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Epea kontratuaren amaieratik edo eskatutako sei hileko epea amaitzen den datatik hiru hilabete izango da.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • ziurtagiri elektronikoa izan
  • dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • eskabidea bete
    • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
    • eskabidea sinatu
    • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
  • Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da.
  • Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia erkidegoko egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalaren bidez egingo dira.
  • Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetuko da, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Oharra: Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.

Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk