2026. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak

[BEK 2026]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da hiru beka emateko deialdiaren oinarriak eta deialdia onartzea, 2026. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

2. artikulua.– Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak.

1.– Beka mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: gizartean dauden eremuetan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan; bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzean eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: erabaki soziopolitikoak hartzeko eremuetan emakumeek duten sarbidea, parte-hartzea eta eragina aztertzea, eta ekimenak eta estrategiak bilatzea emakumeen ahalduntze politikoa, ekonomikoa eta soziala eta lidergoa mesedetzeko eta sistema patriarkala aldatzen edo gainditzen laguntzeko.

2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka mota baterako baino gehiagorako proiektuak aurkez ditzakete. Hala ere, hautagaitza bakoitzak ezin izango du beka bat baino gehiago jaso.

3.– Bekak emateak ez du esan nahi Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin kontratu-, lan- edo estatutu-harremanik ezarriko denik, eta ez da lanik egingo EAEko Administrazio Orokorreko edo haren organismo autonomoetako bulegoetan.

Aurrekontuko zuzkidura

69.999,00

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037812

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


• 2026ko azaroaren 3tik abenduaren 2ra.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

GOGORATU ESKABIDEA ERE BETE BEHAR DUZULA DAGOKION BOTOIA SAKATUZ

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan banakoari edo taldeari ebazpenik jakinarazi ezean, bekaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk