Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak 2026
[ADI 2026]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak norgehiagoka bidez emateko oinarri arautzaileak ezartzea.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000Prestazio ekonomikoa
Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 euro gordinekoa izango da.
Ordainketa-modua:
Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50a, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Betekizunak
- Unibertsitate-graduko edo graduondoko titulua izatea, hain zuzen ere, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta hari balioa ematearekin lotutako ezagutza-eremua duena. Halakorik ezean, beka hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, gradu horretako edo graduondoko titulurik izan gabe, bertako azken urtean irakasgai guztietan matrikulatuta dauden pertsonak.
- Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondareari buruzko ikerketa-proiekturen bat garatzeko bekaren bat aurrez jaso ez izana.
- Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. Artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, diru-laguntza, baliabide edo funts publikoak jasotzea ezgaitzen duen inolako debekurik ez izatea, ez zuzenean ez zeharka, LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzeagatik, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskatzaile bakoitzak beka-eskaera bakarra egin ahal izango du. Aurretik erregistratutako eskaera bat duenak beste eskaera bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du eta prozedura amaituko da; horretarako, dagokion atzera egiteko ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskabiderako dokumentazioa
-
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Interesdunak horren aurka egiten badu, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu beka-eskaerarekin batera
- Unibertsitate-graduko edo graduondoko titulua izatea, hain zuzen ere, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta hari balioa ematearekin lotutako ezagutza-eremua duena. Halakorik ezean, beka hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, gradu horretako edo graduondoko titulurik izan gabe, bertako azken urtean irakasgai guztietan matrikulatuta dauden pertsonak.
- Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondareari buruzko ikerketa-proiekturen bat garatzeko bekaren bat aurrez jaso ez izana.
- Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. Artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, diru-laguntza, baliabide edo funts publikoak jasotzea ezgaitzen duen inolako debekurik ez izatea, ez zuzenean ez zeharka, LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzeagatik, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikokoa azaroaren 1eko, 39/2015). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
- Diruz lagundutako programaren helburua bete dela justifikatzen duen memoria.
- Bekaren helburu den ikerketaren emaitza, Word formatuan.
- Ikerketa-lana Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzeko eskatu izanaren egiaztagiria.
- Xede bera duten eta eskabidea aurkezteko unean jakinarazi ez ziren bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen zerrenda
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.