Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

2026. Klima-aldaketa - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Honako jarduketa hauek lagun daitezke diruz:

  1. Klima-aldaketara egokitzeko neurriak ezartzea klima-aldaketarekin lotutako arriskuak pre­beni daitezen. Kontuan hartuko dira klima-aldaketarekin lotutako arriskuak prebenitzekoak (bero boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas maila igotzearen arriskuetara egokitzea) halabeharrez azpiegitura berdeak erabiltzen ez badituzte. Besteak beste, honako esku-hartze hauek hartuko dira aintzat: kotak igotzea, dikeak eraikitzea, itzala emateko edo sentipen termikoa hobetzeko elementu ez-naturalak jartzea, alerta goiztiarre­rako sistemak ezartzea edo bestelako soluzio berritzaileak. Era berean, egokitzapen-neurriak kontuan hartuko dira, hala nola klima-arriskuak murrizteko klima-babeslekuen sarea diseinatzea, herritarrei babeslekuak emanez muturreko klima-baldintzak daudenean, bero-boladak esaterako. Halaber, eta beren-beregi 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako edo eskualdeetarako diruz lagunduko dira klima-aldaketara egokitzeko neurriak inplementatzearen eta lehentasuna ematea­ren aurreko faseak.
  2. Klima-aldaketara egokitzeko neurriak inplementatzea naturan oinarrituta (NOK). Kontuan hartuko dira klima-aldaketarekin lotutako arriskuak prebenitzekoak (bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas maila igotzearen arriskuetara egokitzea), bai eta biodibertsitateari eta biodibertsitatearekin lotutako ekosistema-zerbitzuei balioa ematearen eta haiek bultzatzearen gainekoak ere. NBStzat jotzen da edozein neurri eremu bat birnaturalizatzeko edo berdetzeko bada edo ira­gazkortasuna gehitzen badu esku-hartzearen edozein eskalan, eraikinetan, espazio publikoetan, industria-ingurunean, hiriko drainatze-sistemetan, ibai-sistemetan eta ur-masetan, kostaldeko inguruneetan edo natura-inguruneetan.
  3. Klima-aldaketa arintzeko jarduketak inplementatzea berotegi-efektuko gasak xurgatzeko natura-hustubideen bidez. Berotegi-efektuko gas gehiago xurgatzeko jarduketak finantzatuko dira, karbono-hustubide naturalak sortuz edo hobetuz. Natura-hustubidetzat jotzen dira hustubide berdeak (biomasa bizia: basotzea eta basoberri­tzea eta biomasa hila); hustubide edafikoak (karbono organikoa lurzoruan); eta hustubide urdinak (padurak, hezeguneak, itsas larreak berreskuratzea). Basotutzat joko da landaketa, ereite edo sustapen antropikoaren bidez azken 20 urtetan basorik ez zuten lurren biziberritze naturala baso bihurtzeko. Basoberritutzat joko da landaketa, ereite edo sustapen antropikoaren bidez azken 20 urtetan baso edo landaketa izan diren lur deforestatuen biziberritze naturala. Halaber, lurzoru eta ekosistema urtarrak berreskuratzen dituzten proiektuak finantzatuko dira gai organikoa eta, ondorioz, CO2-ren xurgapena gehitzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluan ezarritako baldintzetan: udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde lokal, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko koadrilak eta eskualdeak.

Betekizunak

  • Proiektuaren oinarrizko datuak ematea
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Proiektuaren iraupena egiaztatzea
  • Beharrezko baimenak daudela egiaztatzea
  • Lekuari buruzko informazioa aurkeztea
  • Berankortasun-epeak betetzen direla egiaztatzea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ihobe 94 423 07 43

Kodea

1009412

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk