Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2023-2027ko NPEPEn aurreikusitako nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteentzako laguntzak 2025

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2025 ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

2025eko aldirako, dagoeneko aitortuta dauden elkarteentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren arabera, jarduera edo prozesu berriak nekazariek balio-katean duten kokapena hobetzeko.

NPEPEaren 7191 esku-hartzean (2023-2027) sartzen da laguntza hori eta Europako Erkidegoaren, Estatuko eta Autonomia Erkidegoaren ordenamendu juridikoak baldintzatzen du. Ordenamendu juridiko hori III. eranskinean dago.

Laguntza ezartzen da, 10/2018 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarte eta horien batasun edo federazio gisa aitortuta dauden entitateek jarduera edo lankidetza-proiektu berriak egiteko; hortaz, eragiketa hauek egin daitezke:

  • Elkarte horietako kide diren ekoizleen ekoizpena eta emaitzak merkatuaren premietara egokitzea.
  • Merkatuan, produktuak batera merkaturatzea, barne hartuta salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkariak hornitzea.
  • Ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez.
  • Hondakinak kudeatzea, natura-baliabideak jasangarritasunez erabiltzea eta klima-aldaketa murriztea.
  • Produktuak ekoizteko eta horien kalitatea hobetzeko laguntza teknikoa, baita kalitate-figurak dituzten produktuak garatzeko ere.
  • Kudeaketa bideragarri baterako azalera elkartzea.
  • Ekoizpen-ondasunak batera erostea.
  • Ekoizleen erakundeek egin ditzaketen beste jarduera batzuk, esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea (besteak beste).

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

2025eko deialdi honetan aurreikusitako laguntza finantzatzeko, 400.000 euro erabiliko dira, eta LGENF funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura lagundutako finantzatzea edukiko dute.

Funtsak honela banatuko dira:

a) 172.000,00 euro LGENFren kargura, eta

b) 228.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Emango diren laguntzaren zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa edo haien eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa baino handiagoa, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasieran aurreikusitako kopurua % 20 handitu ahal izango da gehienez–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak aurkezteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

Laguntzen zenbatekoa

Dagoeneko aitortuta dauden eta jarduera edo prozesu berriak egiten dituzten nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarteentzako laguntza 50.000 euroko gehieneko kostu bateratua aplikatuz emango da, ekintza eta urte bakoitzeko.

Basogintza-sektoreko elkarteentzako laguntzaren kasuan, estatuko laguntzei buruzko arauak aplikatuko dira, eta landa eremuetan eta nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako estatuko laguntzei aplika dakizkiekeen zuzentarauen arabera emango dira (Batzordearen jakinarazpena: 2022/C 485/01).

Honako hauek joko dira diruz laguntzeko moduko gastutzat:

a) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia dituzten jarduerak eta inbertsioak.

b) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia dituzten ekipamenduak.

c) Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako patenteei dagozkien gastuak.

d) Diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten dion bestelako gastu edo inbertsioa, eta diruz lagundu daitekeen ekintza burutzeko beharrezkoak izanez gero (hau da, proiektuaren gastuak).

Diruz lagun daitezkeen gastuak 1. apartatuan daude jasota, eta epe barruan gauzatu beharko dira, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

Nori dago zuzenduta


Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzen onuradunak

Nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizle-taldeak edo -erakundeak, eta horien batasun edo federazioak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta basogintzako ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren eta hura egokitzeko aginduen arabera aitortuta badaude.

Betekizunak

  • 2025eko azaroaren 12ko AGINDUAREN 3. oinarriko 2. puntuan adierazitakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Jose Luis Atutxa Lapatza

E-maila: jl-atutxa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere sei hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazio/ordainketa eskaera


Diruz lagundu daitezkeen 2 lerro daude. Dirulaguntza justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazio hau bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez:

Ordainketa-eskaera: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren 10. oinarrian adierazitakoaren arabera (agindu horren bidez, PEPACen (2023-2027) aurreikusitako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2024ko ekitaldirako), ordainketak egin aurretik, dagokion dokumentazioa eskatu eta aurkeztu beharko da, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektua gauzatzeko kontrola egin ondoren.

* Oharra: Ordainketa-eskaerarekin batera aurkeztutako datuak errazago aztertzeko, faktura bakoitza, fakturen koadroan jasotako zenbaki korrelatiboa eta ordainketa-egiaztagiria eraman behar dituena, TELETRAMITAZIO prozesuan ordena korrelatibo horretan sartzeko eskatzen da, hornitzailearen izenarekin eta zenbaki korrelatiboarekin identifikatuz.

BALDINTZAK:

A lerroa

2023-2027 aldian sortu berri diren ekoizle-taldeek memoria xehatu bat aurkeztu beharko dute 2025eko ekainaren 30a baino lehen. Memoria horretan, ekoizle-taldeak kanpainan edo dagokion urtean egindako jardueren laburpena jasoko da, eta berariaz adieraziko dira ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena, bazkideen alten eta bajen mugimendua, negozio-zifra eta balantzea eta emaitzen kontuak, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuta.

B lerroa

Diruz lagundutako inbertsio-proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta benetan ordaindu beharko dira justifikazio-aldia amaitu baino lehen, hau da, 2024ko azaroaren 15ean.

Dagoeneko aitortuta dauden eta jarduera edo prozesu berriak gauzatzeko laguntzak eskatzen dituzten ekoizle-elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Gauzatze-memoria baloratua, bigarren oinarriko b) idatz-zatian jasotako ekintzak barne hartzen dituen merkataritza-planean/enpresa-planean jasotako proiektuak eta jarduerak gauzatzearekin lotutako kostuen zerrendarekin.

– Gastuak egiaztatzeko, fakturak eta gainerako froga-balio baliokidea duten agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak. Gastuak auditoretza-txostenaren bidez ere egiaztatu ahal izango dira.

– Erakunde onuradunaren aitorpena, beste laguntzarik eskatu edo jaso ez duela adierazten duena.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk