Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Partituren edizioa (2025)

[Partituren edizioa]

Deskribapena


Xedea

2024an musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Modalitatea: musika partituren edizio inprimatuak.
1. – Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen helburua partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak finantzatzea da, zuzenean hedatzeko, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Egiletzari dagokionez: Euskal Herrian jaio edo bizi diren pertsonek osatutako obrak. egile batzuen lanak ere aintzat hartu ahal izango dira, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz, intereskoak badira Euskal Herriko musika-jardueran edo -ondarean duten harremanagatik edo eraginagatik.
b) Argitalpenari eta banaketari dagokienez:
b.1.– Obra baten lehen edizioak edo, bestela, edizio berri baten behar teknikoa eta interesa behar bezala justifikatuta dauden.
b.2.– Inprimatutako argitalpenen kasuan, gutxienez 200 aleko tirada egin behar da (ganbera-lanak edo formatu handiko sinfonikoak izan ezik, horietan ohiko erabilerak hartuko baitira kontuan, obra motaren eta edizioaren helburuaren arabera).
b.3.– Nolanahi ere, saltzeko merkataritza-plataforma bat izatea.
2. – Berariaz deialdi honetatik kanpo geratzen da material didaktikoen argitalpena.

Aurrekontuko zuzkidura

55.000

Prestazio ekonomikoa

3.– Dirulaguntzen gehieneko mugak zehazteko bi irizpide hauek kontuan hartuko dira: editatu beharreko obra-tipologien eta pertsona edo entitate eskatzailearen profila, ondorengo erreferentzien arabera:

a) Argitalpenen tipologiaren arabera.

Deialdi honen ondorioetarako, obra-tipologia eta gehieneko laguntza-muga hauek aplikatuko dira:

Obra mota / Instrumentazioa

(deialdi honen eraginetarako)

Iraupena guztira

Modulua

Laguntza max. (€)

1.a

Orkestrarako obrak: 12 zatietatik aurrera.

15 min. edo gehiago

i.

5.000

15 min. baino gutxiago

ii.

4.000

2.a

Ganbera-obrak: 3 eta 11 zati artean.

15 min. edo gehiago

i.

3.500

15 min. baino gutxiago

ii.

2.500

3.a

Bakarlari edo bikoteentzako obrak.

15 min. edo gehiago

i.

1.500

15 min. baino gutxiago

ii.

1.000

4.a

Obra laburren multzoa edo bilduma

(5 partitura gutxienez)

20 min. edo gehiago

i.

3.500

20 min. baino gutxiaog

ii.

2.500

b) Eskatzailearen nortasun juridikoaren eta deialdian finkatutako eremuarekiko, katalogo-funtsaren arabera, honako erreferentzia hauekin:

1.a– 100 partitura baino gehiagoko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-entitateak edo pertsona fisiko autonomoak: 10.000 eurora arte.

2.a– 10 eta 99 partitura bitarteko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-entitateak edo pertsona fisiko autonomoak: 7.500 euro arte.

3.a– Gainerako eskatzaileak: 6.500 euro arte.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainerako % 50a, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria (JEZ), Deialdiaren Eranskinean modalitate honetarako aipaturiko epigraferen batean.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
  • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria (Alta deialdiaren eranskinean zerrendatutako epigraferen batean)
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • MODALITATE HONETARAKO SARBIDE-IRIZPIDE ESPEZIFIKOAK

  • Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:

  • 2022. urtea baino lehen musika-jarduera profesionala egin izana.
  • Euskal konpositoreen gutxienez hiru obra argitaratu izana 2022tik.
  • Euskal Herrian jaio edo bizi diren egileek osatutako lanak editatzea (puntualki, beste batzuk, Euskal Herriko musika-jarduera edo -ondarean duten erlazioagatik edo eraginagatik.
  • Argitalpen inprimatua eginez gero gutxienez, 200 aletako tirada bat egitea (ganbarako obrak edo formatu handiko obra sinfonikoak izan ezik, non, obraren eta edizioaren helburuaren arabera, ohiko usuak kontuan hartuko baitira,).
  • Edozein kasutan, salementarako plataforma komertzial egokia izatea.
  • Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0247336

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk