Dirulaguntzen 2025rako deialdia. Dirulaguntza horiek eremu maskulinizatu eta femenizatuetako emakume eta gizon langabeei kontratazio-konpromisoa dakarren prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko eta prestakuntza emateko proiektuetara bideratuta daude (Morrokotudak). Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak.
[MORROKOTUDAK - F]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Langabeentzat eta, hurrenez hurren, eremu maskulinizatuetan eta feminizatuetan dauden emakume eta gizon langabeentzat kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntzak (Morrokotudak).
Aurrekontuko zuzkidura
1.400.000Prestazio ekonomikoa
Prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da. Eskaerek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.
Ordainketa-modua:
Prestakuntza-ekintzak egiteko emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:
a) Lehen ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 35,71ekoa, prestakuntza-ekintza hasitakoan, 2025eko kredituaren kargura.
b) Bigarren ordainketa, guztizkoaren gainerako % 64,29ra artekoa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura ordainduko dena, prestakuntza-jarduera amaitu eta kontratazio-konpromisoa betetzeko behar diren lan-kontratu guztiak egin ondoren.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
Prestakuntza-zentroak
Eskakizunak:
- Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.
Betekizunak
-
Beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea, prestakuntza-jarduera hasten den unean.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
- Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea
- Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
- Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
-
Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik ez izatea.

Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, hauek barne:
-Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoak barne:
-Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
-50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera.

30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea.

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

Prestakuntza-ekintzak egiteagatik ezin izango du dirulaguntzarik jaso enpresak edo erakundeak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan hartutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago bete ez baditu aurreko hiru ekitaldietan kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzarako dirulaguntzen deialdiren batean, ezta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu zein ez.

Edozein administraziok edo erakunde publiko edo pribatuk xede eta helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik ez jasotzea, deialdi honen 22. artikuluan azaldutakoaren arabera, kontzeptu edo helburu bererako edozein laguntza lortzearen bateraezintasunari buruz.

- Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
- Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
- Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera. Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
- Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 / 630305452
Kodea
1113706Eskaera
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatuSisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.
-
Beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea, prestakuntza-jarduera hasten den unean.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
- Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea
- Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
- Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
-
Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik ez izatea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, hauek barne:
-Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoak barne:
-Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
-50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Prestakuntza-ekintzak egiteagatik ezin izango du dirulaguntzarik jaso enpresak edo erakundeak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan hartutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago bete ez baditu aurreko hiru ekitaldietan kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzarako dirulaguntzen deialdiren batean, ezta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu zein ez.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
-
Edozein administraziok edo erakunde publiko edo pribatuk xede eta helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik ez jasotzea, deialdi honen 22. artikuluan azaldutakoaren arabera, kontzeptu edo helburu bererako edozein laguntza lortzearen bateraezintasunari buruz.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
- Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
- Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
- Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera. Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
- Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
- Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.
Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, eskabide telematikoa LanF aplikazioaren bidez erregistroan sartzen den egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.