Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsaren KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntzak 2026
[KSI BERRITZAILE+ 2026-2027]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
KSI Berritzaile+ 2026-2027 deaialdiaren xedea da ahalmen berritzaile handiko proiektuak garatzen dituzten EAEko KSIen sektoreko enpresei bideratutako dirulaguntzak arautzea, 2026-2027 aldirako.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta betekizunak
1.– Euskadiko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere trantsizio hirukoitzeko (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) erronkei aurre egitera bideratuta dauden produktu, zerbitzu edo negozio-prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen badituzte, Euskadi digitalagoa, berdeagoa eta inklusiboagoa lortze aldera, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planeko (Euskadi 2030 ZTBP) helburuekin koherentzia mantenduz.
Proposamen batek berrikuntzarako ahalmen handia duela ulertuko da, kasu hauetan:
a) Dagoeneko sendotuta dauden berrikuntza-joerekin (esate baterako, berrikuntza irekia edo gaitasun berriak garatzeko premia) edota hasiberriak direnekin bat datozenean, nagusiki, Adimen Artifizial Sortzailearen eta Jasangarritasunaren inguruan.
b) Trantsizio hirukoitzetik eratorritako erronketako bat, gutxienez, modu sortzaile eta estrategikoan jorratzen badu.
c) Euskadiko KSIen sektorean aldaketa esanguratsuak eta jasangarriak sortzeko gaitasuna duenean, sektorea indartzen, dibertsifikatzen eta mailakatzen lagunduz.
d) Kanpora begirako eragin positiboak sortzen baditu, hau da, ingurunerako onurak badakartza, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunari begira.
e) Ezagutzaren eragileekin, gizarte zibilarekin, administrazio publikoarekin edo beste sektore ekonomiko batzuekin itun estrategikoak ezartzen dituenean, bereziki 2030 ZTBPko beste esparru batzuekin gurutzatutako berrikuntza-proiektuetan.
2.– Proposamenek, emaitzen adierazleak ez ezik, adierazle egiaztagarriak gaineratu beharko dituzte, proposamen horiek eraldaketarako duten ahalmena egiaztatzekoak (inpaktu-adierazleak).
3.– Izaera berritzailea baloratuko da proposamenak irismen orokorreko berrikuntza bat dakarrenean nahiz Euskadiko lurraldearen testuinguruan berrikuntza adierazgarria dakarrenean. Bi ikuspegiak baliozkotzat eta estrategikotzat jotzen dira eraldaketa bultzatzeari begira.
4.– Ez dira diruz laguntzekoak izango ohiko aldaketak edo aldaketa arruntak, lehendik dauden produktu/zerbitzuetan, prozesuetan edo negozio-ereduetan hobekuntzak ekarri arren.
5.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketei laguntza-eskabidea elektronikoki aurkeztu ondoren ekin beharko zaie, deialdiaren urte naturalaren barnean. Gainera, laguntza-eskabidean proiektua hasteko adierazitako datatik zenbatzen hasita, gehienez, 15 hilabeteko epean ezarri beharko dira eta, edozein kasutan, 2027ko urriaren 1a baino lehen amaitu beharko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
900.000 euroPrestazio ekonomikoa
Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 20.000 euroko aurrekontua izan beharko du. Gehienez, gastu hautagarrien % 80 lagundu ahal izango da diruz, diruz lagundu daitezkeen gastuei buruzko 5. artikuluan eta II. eranskinean jasotzen diren gastuen aldetiko mugak kontuan izanik, eta hautatutako proiektu bakoitzerako gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da.
Ordainketa-modua:
Bi alditan ordainduko dira oinarri hauen kargura esleitutako dirulaguntzak, jarraian adierazten diren baldintzetan:
a) Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epea igarota, beren-beregi uko egin ez bada.
b) Gainerako % 50a hurrengo artikuluan (Dirulaguntzaren justifikazioa) eskatzen den egiaztagiria aurkeztu ondoren eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak hori ebaluatu eta oniritzia eman ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat.
1.– Honako baldintzak betetzen dituzten entitateak izan daitezke oinarri hauetako dirulaguntzen onuradun:
a) Autonomoak edo enpresa txiki edo ertainak (ETE) izatea, betiere zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute. Enpresa eta ETE kategoriaren definizioa Europako Batzordearen 2002ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren definizioaren arabera aplikatzen da.
b) Entitateek Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko dute, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien sektorea osatzen duten azpisektoreei dagozkien epigrafeetako batean, hots: Arte eszenikoak, Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoak, Edizioa eta baliabide inprimatuak, Musika, Kultura ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; baita IKS sektoreko zehar-erakundeak ere, hots: kultura eta sormen arloko bitartekaritza eta/edo aholkularitzako enpresak.
Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren dagokion epigrafeko altan gutxienez sei hilabeteko antzinatasuna agertu beharko da, laguntza eskatu denetik sei hilabete igaro aurretik eratutako enpresen kasuan izan ezik.
c) Enpresa-taldeak. Enpresa bat beste entitate batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Entitate eskatzaileak, edozein kasutan, IKSen sektoreko entitatea izan beharko du. Enpresa-taldeko entitate bat ezingo du talde bereko beste entitate batek azpikontratatu. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikulua betez, pertsona fisikoek edo juridikoek —nortasunik gabeko pribatu edo publikoek— osatutako taldeak direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideei dagokienez legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
2.– Honako hauek ezingo dira entitate onuradun izan oinarri hauen arabera:
a) Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak.
b) Beren kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena edozein administrazio publiko edo instituzionalek, sektore publikoko entitateek, finantza- edo kreditu-entitateek duten entitateak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunengatik administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatuak izan diren entitateak, neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena ordaindu arte.
d) Azken hiru urteetan minimis laguntzetan guztira 300.000 eurotik gorako laguntzak jaso dituzten entitateak.
Betekizunak
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak.
- Enpresa bat beste entitate batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Entitate eskatzaileak, edozein kasutan, IKSen sektoreko entitatea izan beharko du. Enpresa-taldeko entitate bat ezingo du talde bereko beste entitate batek azpikontratatu. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikulua betez, pertsona fisikoek edo juridikoek nortasunik gabeko pribatu edo publikoek osatutako taldeak direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideei dagokienez legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
- Egunean edukitzea zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordainduta edukitzea dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak. Nahitaezkoa izango da eskakizun horiek betetzea enpresa onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza eman eta ordaintzeko unean horiek egiaztatuko dira.
- Ordainduak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla eta dirulaguntzak itzuli direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera.
- Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa
- Proiektuari buruzko dokumentazioa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa
- Proiektuari buruzko dokumentazioa
-
Proposamenaren memoria teknikoa eta ekonomikoaK gehienez 15 orrialde izango ditu, aurkibidea, azala eta eranskinak kontuan izan gabe. Letra-tamaina: Arial 11. Formatua: PDF.
Balorazio batzordeak memoriaren edukia ebaluatuko du, oinarri hauen 14. artikuluan jasotzen diren eta III. eranskinean zehazten diren balorazio-irizpideak oinarritzat hartuta. Memorian honako atal hauek garatu beharko dira:
1.– Proiektuaren berrikuntza-maila
1.1.– Izaera berritzailea
1.2.– Berrikuntza gurutzatua eta eskalagarritasuna
2.– Proiektua deialdiarekin bat etortzea
2.1.– Euskadiko trantsizio hirukoitzean duen inpaktua
2.2.– Lurraldean espero den inpaktua
3.– Proiektuaren izaera estrategikoa
3.1.– Espero diren emaitzak
3.2.– Enpresaren indarra
3.3.– Talentuarekiko konpromisoa
4.– Proiektuaren kudeaketa
4.1.– Proposatutako metodologiaren kalitatea
4.2.– Bideragarritasun ekonomikoa
4.3.– Talde arduraduna
4.4.– Ingurumenaren eta naturaren ikuspegia diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan
4.5.– Komunikazioa eta hedapena
5.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa txertatzea
5.1.– Proiektuaren diseinuan, garapenean eta hedapenean genero-ikuspegia gaineratzea.
5.2.– Entitatearen ibilbidea, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez
5.3.– Berdintasun arloko ziurtagiriak edo bereizgarri ofizialak egiaztatzea
6.– Euskararen erabilera
6.1.– Proiektua diseinatzeko eta garatzeko faseetan euskara txertatzea
6.2.– Hedapenerako eta komunikaziorako jardueretan euskara erabiltzea
6.3.– Proiektuak duen inpaktua, euskarak esparru digitalean eta, bereziki, AA sistemetan duen presentzia sustatzeari begira
6.4.– Euskarari dagokionez ziurtagiri ofizial bat egiaztatzea
-
Jarraian deskargatu daitekeen memoria ekonomikoa, Excel txantiloi modura, proiektuaren aurrekontua jasotzekoa, banakatuta eta partiden arabera zehaztu behar da. Proiektuaren plan ekonomikoak jarraibide hauek bete beharko ditu:
Aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da.
- Gastuen atalean, diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua banakatuko da, deialdi honetako 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Proiektuari dagozkion gastuak oinarri hauetako 4. artikuluan adierazitako epean egikaritu beharko dira.
- Diru-sarreren atalean deialdi honetan eskatutako zenbatekoa sartuko da, eta proiektua garatzeko aurreikusitako diru-sarrera publiko zein pribatu guztien jatorria banakatuko da.
Proiektuko lanak egiteko kontratatzeko enpresa hornitzaileek egindako eskaintzaren edo eskaintzen zerrenda ere jasoko du aurrekontuak.
-
Proiektuko lanak egiteko kontratatzeko enpresa hornitzaileek egindako eskaintzaren edo eskaintzen kopiak aurkeztu beharko dira. Eskaintza guztiak aurkeztu beharko dira, eta lankidetzaren irismena zehaztasunez adierazi beharko da (Aginduaren 9. artikulua).
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak.
- Enpresa bat beste entitate batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Entitate eskatzaileak, edozein kasutan, IKSen sektoreko entitatea izan beharko du. Enpresa-taldeko entitate bat ezingo du talde bereko beste entitate batek azpikontratatu. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikulua betez, pertsona fisikoek edo juridikoek nortasunik gabeko pribatu edo publikoek osatutako taldeak direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideei dagokienez legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
- Egunean edukitzea zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordainduta edukitzea dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak. Nahitaezkoa izango da eskakizun horiek betetzea enpresa onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza eman eta ordaintzeko unean horiek egiaztatuko dira.
- Ordainduak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla eta dirulaguntzak itzuli direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera.
- Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa
- Proiektuari buruzko dokumentazioa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira. Bestela, ahal delarik PDF formatuan aurkeztuko dira.
- Dokumentazio elektroniko osoaren tamaina 30 Mb-koa izango da gehienez ere.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
Proiektua bi unetan justifikatuko da, eta, bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, beharrezko baldintza izango da hori:
- Bigarren ordainketaren aurreko justifikazioa 2025eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2024rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
- Hirugarren eta azken ordainketaren aurreko azken justifikazioa 2026ko urtarrilaren 15a baino lehen egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2025rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Egindako gastuen egiaztagiri eta faktura originalak edo konpultsatuak, gauzatze-urteari dagokion aurrekontu onartuaren guztizkoari dagozkionak (Fakturak edo gastuen egiaztagiriak). Ez da onartuko tiketen bidezko justifikaziorik.
-
Onartutako aurrekontuaren txantioia onarritzat hartuta, egikaritutako aurrekontuak honako hauek jasoko ditu:
- Egikaritutako aurrekontua, ahalik eta gehien banakatuta, onartutako aurrekontua oinarritzat hartuz egindako gastu, inbertsio eta diru-sarrera guztiak jasota. Besteak beste, entitate onuradunaren behin betiko ekarpena eta beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek egindako ekarpenak jaso beharko dira, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
- Jardueraren gastu edota inbertsioak sailkatzen dituen zerrenda sailkatu bat, alderdi hauek zehazten dituena: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data.
- Aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jasotako fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak eta, hala badagokio, epea egiaztatzen duen dokumentazioa. Dokumentuak fitxategi bakarrean sartu beharko dira, eta aipatutako gastuen zerrendan ezarritako hurrenkera mantendu beharko da. Ez da onartuko txartelen bidez justifikatzea.
- Egindako ordainketen justifikazioa, onartutako aurrekontu osoaren gainean.
-
Diruz lagundutako jarduera eta proiektua hedatzeko eskuratutako emaitzak laburbiltzen dituen bideoa aurkeztu behar da, euskaraz eta gaztelaniaz.
Bideoa mp4 formatuan aurkeztuko da, eta gehienez, 5 minutu iraungo ditu.
- Justifikazioari buruzko dokumentazioa
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua