Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

2026 Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotza-erakunde eta fundazioentzako dirulaguntzak

[kontserbazio_ezagutza]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzaren xedea da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Natura Ondareari buruzko informazioa eta ezagutza hobetzeko azterlanak eta ikerketa aplikatuko lanak finantzatzea. Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak (1.1 oinarriaren arabera):

  • Natura 2000 Sarea: KBE eta HBBE izendatzeko dekretuetan eta haien kontserbazio-neurriak onartzeko dekretuetan jasotako azterlanak eta lanak (eskaeran, proposamenak zein kontserbazio-neurriri erantzuten dion zehaztu beharko da).
  • Batasun- edo eskualde-intereseko habitat natural eta erdinaturalak (Natura 2000 Sarearen eta Babestutako Eremu Naturalaren barruan zein kanpoan): kontserbazio-egoera hobetzen edo klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna aztertzen laguntzen duten lanak, bereziki kontserbazio-egoera desegokia edo ezezaguna duten habitatak lehenetsiz eta erkidego edo estatu mailan onartutako metodologiak aplikatuz.
  • Flora eta fauna basatiko espezie mehatxatuak (erkidego- nahiz autonomia-mailan):
    • Datu primarioak lortzea (banaketa) gutxi aztertutako taxonei buruz edo informazio zaharkitua dutenei buruz, eta informazioa formatu normalizatuetan emanez.
    • Kontserbazio-egoera edo klima-aldaketaren aurreko kalteberatasuna erreferentziazko zerrenda eta katalogoetan jasotako flora eta fauna espezieena, erkidego edo estatu mailan onartutako ebaluazio-metodologiak aplikatuz.
  • Natura ondareko beste elementu batzuk:
    • Konektibitate ekologikoa: lurralde osoan konektibitatea hobetzeko elementuak (natura- eta paisaia-ondareko elementuak, ibai-tarteak, habitaten zatiketa, espezieen populazio-dinamika eta leheneratze ekologikoa).
    • Hezeguneak eta beste ekosistema urtar batzuk: kudeaketarako oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Uraren Esparru Zuzentarauari (2000/60/EE) lotutako kontserbazio-irizpideen arabera.
    • Espezie exotiko inbaditzaileak (datu primarioak): banaketari buruzko datu primarioak lortzeko azterlanak, informazioa formatu normalizatuetan emanez.
    • Espezie exotiko inbaditzaileak (kontrola): flora exotiko inbaditzaileko espezieak kontrolatzeko metodoen proposamenak.
    • Ereduztapena eta adierazleak: ekosistemen funtzionamendua, flora eta fauna basatiko espezieen ekologia eta prozesu geologikoak ulertzen eta zabaltzen laguntzeko ereduak, joera-analisiak eta adierazleak sortzera bideratutako ikerketa-proiektuak.
    • Leheneratzea: ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak definitzeko azterlanak.

Aurrekontuko zuzkidura

130.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta proiektu bakoitzerako, ezin izango du gainditu 25.000 euroko kopurua.

Aurrekontu-zuzkidura honela banakatuko da:

  • Berrogeita hamar mila (50.000) euro 2026ko ekitaldirako.
  • Laurogei mila (80.000) euro 2027ko ekitaldirako.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 38koa, 10 egun naturaleko epea igaro ondoren egingo da, deialdiaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
  • Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2027an egingo da, diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla, horien kostua eta sortutako dokumentuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsonak, elkarteak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta enpresak

Izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta pertsona horrek natura edo natura-ondarea babesten edo aztertzen badu, edo helburu horri lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badu, irabazi-asmoekin edo irabazi-asmorik gabe, eta haien ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea, aurrekontua barne
  • Jarduketen baimena egiaztatzea, baimena behar denean
  • Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izandako ibilbidea egiaztatzea
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea egiaztatzea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea (enpresa eta fundazioen kasuan)

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta beste dokumentu batzuk dagokion erregistroan aurkeztu direla egiaztatzea (onura publikoko elkarteen eta fundazioen kasuan)

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk