Komunikabideak 2025 (AAGen) - EAE

Deskribapena


Xedea

Xedea da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.

Deialdi honetako zenbateko osoa, 7.000.000 €, honela banatuko da:

  • 1. lerroa: EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen dute komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 6.000.000 €
  • 2. lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 1.000.000 €. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpilerrotan banatzen da:
    • 2.1 azpilerroa: Gutxienez 4.000 ikus-entzule dituzten komunikabideentzako laguntzak, CIESek  egindako 2024ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. Zuzkidura: 700.000 €
    • 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2024ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterketaren arabera, 4.000 pertsona baino gutxiagoko audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, edo Google Analyticsen 2024ko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako laguntzak. Zuzkidura: 300.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

1.lerroa / línea 1: 6.000.000 €

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Komunikabideak

Eskakizunak:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak

  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.

  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2024ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Gizarte Hedabideen Zerbitzua

kabinete-hedabideak@euskadi.eus

Kodea

1250504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Onuradunek diruz lagundutako proiektua osorik gauzatu dela justifikatu beharko dute.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 14ra bitartean gauzatutako proiektuaren egiaztagiriak 2025eko abenduaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.

Emandako dirulaguntza ≥ 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Plantillan gutxienez 5 langile eduki izanaren egiaztagiriak: Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (lehengo TC1) eta ordainketa-agiriak, proiektuari egozten zaizkion hilabete guztientzako.

- Gradu-, lizentziatura- edo komunikazio- edo kazetaritza-titulazio ofiziala duen pertsonak kontratatu izanaren egiaztagiriak: titulu ofiziala, kontratua eta Gizarte Segurantzan altan egon direnaren egiaztagiria.

- Jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

- Justifikazio-memoria ekonomikoa honako hauek jasoko dituena:

  • Likidatutako aurrekontua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)
  • Gastuen zerrenda sailkatua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

Hala badagokio, gastuen zerrenda sailkatuan jasotako kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak memorian adieraztea.

  • Langile gastuen kasuan; nominak eta langileei egindako banku-transferentzia ordainagiriak aurkeztu. Nominak taldeka ordainduz gero, sortaren ordainketa eta erakunde ordaintzaileari bidalitako jasotzaileen zerrenda aurkeztu beharko da. Zerrenda horretan langileen izenak, bakoitzari ordaindutakoaren zenbateko eta karguaren data jasoko dira. Era berean, Gizarte Segurantzako kuoten kotizazioko langileen izen-zerrenda (RNT eredua), gastuak egozten diren hilabete guztientzako, langileak behar bezala eta modu irakurgarrian identifikatzen dituztenak.
  • Fakturak eta haien ordainketa egiaztatzen duten agiriak. (faktura guztiak 2025eko abenduaren 15a baino lehen ordainduta egon behar dira).
  • Erakunde onuradunak eskatu dituen 3 aurrekontuak (abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua)

- Eusko Jaurlaritzaren marka oinarrien 13.f) artikuluko irizpideei jarraiki sartu izanaren justifikazioa (2025eko abuztuaren 23tik 2025eko abenduaren 14ra arte). Irratiaren kasuan audioa bidaliko da igorpen-ziurtagiriarekin batera eta telebistaren kasuan, aldiz, bideoa eta igorpen-ziurtagiria.

- Dirulaguntza > 30.000 € izatekotan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa. (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dauden ereduak erabili)

Emandako dirulaguntza < 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Plantillan gutxienez 5 langile eduki izanaren egiaztagiriak: Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (lehengo TC1) eta ordainketa-agiriak, proiektuari egozten zaizkion hilabete guztientzako.

- Gradu-, lizentziatura- edo komunikazio- edo kazetaritza-titulazio ofiziala duen pertsonak kontratatu izanaren egiaztagiriak: titulu ofiziala, kontratua eta Gizarte Segurantzan altan egon direnaren egiaztagiria.

- Jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

- Likidatutako aurrekontua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

- Gastuen zerrenda sailkatua (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dagoen Excel txantiloia erabili)

Dirulaguntzaren organo-kudeatzaileak behar beste frogagiri egiaztatuko du eta hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio erakunde onuradunari. Gastuen egiaztagiriak bidali beharko dituzten entitateak hautatzeko, laginketa sistematikoko teknikei jarraituko zaie.

- Eusko Jaurlaritzaren marka oinarrien 13.f) artikuluko irizpideei jarraiki sartu izanaren justifikazioa (2025eko abuztuaren 23tik 2025eko abenduaren 14ra arte). Irratiaren kasuan audioa bidaliko da igorpen-ziurtagiriarekin batera eta telebistaren kasuan, aldiz, bideoa eta igorpen-ziurtagiria.

- Dirulaguntza > 30.000 € izatekotan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa. (Behean, dokumentazioaren atalean, argitaratuta dauden ereduak erabili)

Beste tramite batzuk