Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2025-2027ko dirulaguntzen deialdia

[JDBC]

Deskribapena


Xedea

2025-2027 aldirako, oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideek osatutako prestakuntza-planak finantzatzeko laguntzak arautzea, era horretan prestakuntzaren hartzaileen garapen pertsonala eta laneratze zein gizarteratzea laguntzearren.

 

Aurrekontuko zuzkidura

1.600.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.600.000 euro, horietatik, 400.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, 800.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari eta 400.000 euro 2027ko konpromiso-kredituari.

1. Deskribapena:

  • Norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-proiektuak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
  • Batzorde ebaluatzailea:

a) Eskaeren azterketa eta ebaluzioa

b) Behin-behineko ebazpen proposamena

c) Lanbideren web-orrian argitaratukoda, eta 10 egun balioduneko epea emango da erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak egiteko edo eskabideari uko egiteko

d) Alegazioak aztertuta, behin-betiko ebazpen proposamena egingo du.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak: behin-betiko ebazpena, Lanbideren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz

2. Banaketa modua:

Deialdi hau finantzatzera bideratutako zuzkidura ekonomiko osoa ez bada aski prestakuntza-proiektu guztiak diruz laguntzeko, balorazio-fasean prestakuntza-ibilbideek lortu duten lehentasun-hurrenkerari jarraikiz emango dira dirulaguntzak.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da prestakuntza-plan bakoitzeko, era honetan:

  • a) a)Lehenengo ordainketa, 2025eko aurrekontuaren kargura, egin beharreko lehen ibilbideko lehen prestakuntza-ekintza hasi ondoren prestakuntza-planari dagokion zenbatekoaren % 25ekoa izango da. Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
  • b) b)Bigarren ordainketa, 2026ko aurrekontuaren kargura, erakundeari onartutako ibilbideen % 51, gutxienez, hasi ondoren, planari dagokion zenbatekoaren % 50ean, eta, edonola ere, 2025eko urriaren 30a baino lehen, zeina 2025eko ekitaldian eskatu beharko baita. Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

  • c)Hirugarren ordainketa bat, 2027ko aurrekontuaren kargura, planari dagokion diru-laguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren, eta, edonola ere, 2025ko azaroaren 16a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago egiaztatuta edo izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntzako erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

 

Betekizunak

  • Hezkuntza Sailari edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende ez dauden prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak izatea, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuetako prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko. Erakunde horiek akreditatuta egon behar dute Autonomia Erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen erregistroan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, honako hauek barne:
    • Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo emakumeen eta gizonen benetako Lege Organikoaren arabera.
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

  • Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginean aurreikusitako laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea:
    • Berdintasun-planik indarrean ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurririk ezarri ez izana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.

  • Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik zehatuta ez egotea, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehatua izan bada eta dagozkion neurri zuzentzaileak bete baditu eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, hala badagokio, dagozkion neurri alternatiboak hartu ditu.

  • Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzaren edo laguntzaren ondorioz hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez egotea.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabe dauden itzulketa-betebeharrak ez izatea

  • Beste edozein administraziok edo erakunde publiko edo pribatuk xede eta helburu berarekin emandako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik jasotzen ari ez izatea, jaso izana edo ebazteke egotea.

  • Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du. Erakundea erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du https://www.euskadi.eus/altaterceros helbidean ezarritako ereduaren arabera.

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.
  • Epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duen kondenarik edo zehapenik jaso ez izana, kondena- edo zehapen-aldia igaro gabe.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egotea, edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua izatea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean errudun deklaratua izan delako.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena bete arte.
  • Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete izana, edo, bestela, dagozkion neurri alternatiboak hartu izana.
  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea.
  • Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea ez izatea, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
  • Deialdi honen babesean diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostuarekin zerikusia duen zenbatekoa baino zenbateko handiagoko laguntzarik jaso ez izana.
  • Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak ez betetzea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak:

Kodea

1080408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen eskaerak modu elektronikoan tramitatuko dira, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko (LAN-F) prestakuntzako aplikazio informatikoaren bidez.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk