Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak 2025-2026

[jarduera-fisikoa-sustapena-ige]

Deskribapena


Xedea

1.- Agindu honen xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta dauden parte hartzeko proiektuak gauza ditzaten 2025-2026ko ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.

2.- Laguntza xedea da 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era egiten diren jarduketa hauetako bat edo batzuk biltzen dituzten proiektuak finantzatzea:

  • a) Partaidetza-proiektuak gauzatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
    Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatzak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta antzekoak erabiliz), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.
  • b) Partaidetza-proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta (kultura, etnia, adin, sexu, funtzionaltasun eta bestelako aniztasuna) eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.


    Zera egin beharko dute proiektuek:
      • 1. Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
      • 2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera-ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
      • 3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.
  • c) Eskola-orduetatik kanpo familian jarduera fisikoa erregularki egitea bultzatzeko jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

290.800 euro

Prestazio ekonomikoa

     1.– Diruz lagundu ahal izango dira 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era sortutako eta ordaindutako gastuak, zuzenean lotuta badaude proiektua garatzeko egin behar diren dinamizazio-, koordinazio- eta exekuzio-jarduerekin. Honako hauek eragindako gastuak sartzen dira:

    • a) Partaidetza-prozesuak dinamizatzea prozesuko protagonisten artean (ikasleak, irakasleak, ikastetxeko langile ez irakasleak, familiak eta bestelakoak) egungo egoerari eta proiektuaren diseinuari eta garapenari buruzko gogoeta-faseetan.
    • b) Abiapuntuko egoera aztertzea:
      • 1.– Eskola-inguruneko mugikortasuna.
      • 2.– Espazio fisikoa eta haren erabilera.
      • 3.– Familien jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailak eta haien beharrak eta lehentasunak.
    • c) Espazioak egokitzea.
    • d) Behar den materiala eskuratzea.
    • e) Hitzaldiak, tailerrak edo bestelako jarduerak antolatzea, baldin eta agindu honen xedearekin zerikusia badute eta ikasleen eta haien familien jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta badaude.
    • f) Boluntarioen istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa.

    2.- Diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoek ez dute gaindituko diruz lagundutako proiektuaren zenbatekoaren % 100, eta emandako laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100 ere. Gisa honetako gastuak lagundu daitezke diruz: materiala eskuratzea (jarduerak, tailerrak, egokitzapenak, obrak eta abar egiteko eta prestatzeko direnak), obrak diseinatu eta egitea, zerbitzuak kontratatzea (garraioa, egoeraren analisia, alokairuak eta abar) eta proiekturako beharrezkoak diren beste gastu batzuk.

    3.- Honako gastu hauek, berriz, ez dute dirulaguntzarik jasoko:

    • a) Kontuen interes zordunak.
    • b) Finantza-gastuak.
    • c) Inbertsio-gastuak.
    • d) Administrazio-lizentziak.
    • e) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak; besteak beste, hauek berandu ordaintzeagatik edo ez ordaintzeagatik ezartzen direnak: zergak; tributuak; tasak; Gizarte Segurantzako kuotak; prozedura judizialen gastuak, edo gatazkak ebazteko borondatezko beste prozedura batzuek eragindakoak.
    • f) Hauen ondoriozkoak:
      • 1. Kirol- eta kultura-arloko ekitaldi eta programazioak.
      • 2. Jarduketa isolatuak, izan puntualak nahiz ezarritako aldizkakotasunekoak, osasuna sustatzeko proiektu zabalago batean sartuta ez daudenak, hala nola ...ren eguna, ...ren astea eta ...ren jardunaldia.

    4.– Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, oinarrizko legedi gisa.

    Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

    1.- Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:

    • a) Eskatutako zenbatekoa.
    • b) Diruz laguntzeko moduko gastuen % 100.
    • c) Proiektu bakoitzeko 5.000 euro.

    2.- Proiektu bakoitzari dagozkion kopuruak esleitu, eta deialdi honetarako zehaztutako aurrekontu-zuzkidura osoa ez bada agortzen, proiektu bakoitzaren gehieneko dirulaguntza handituko da 5.000 eurotik 6.000 eurora. Hala ere aurrekontua agortzen ez bada, proiektu bakoitzari 1.000 euro gehituz joango zaio, deialdi honetako 3.1 oinarrian adierazitako aurrekontu osoa esleitu arte.

    Ordainketa-modua:

    1. Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

    • a) Dirulaguntzaren % 75: ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 oinarrian ezarritako epean.
    • b) Gehienez % 25eko mugarekin, 2026an ordainduko da gainerako zenbatekoa, egindako gastuen justifikazioa likidatu ondoren dagokiona, agindu honen 14. oinarrian xedatutakoaren arabera.

    Onuradunei emandako funtsekin sortutako finantza-etekinek ez dute handiagotuko dirulaguntzaren zenbatekoa 16.1 oinarrian jasotako zenbatekoak direla eta.

    2. Ordainketak egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

    3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak erregistratuta egon behar du Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da; erregistro hori Eusko Jaurlaritzak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    Nori dago zuzenduta


    Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako guraso-elkarteak eta halako ikastetxeen titular diren irakaskuntza kooperatibak

    Betekizunak

    • Legez eratuta egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta
    • Irabazi-asmorik ez izatea.
    • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan ezarritako ezein egoeratan ez egotea.
    • Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin-Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau-.
    • Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabar eragozleetako batean ere ez egotea.
    • Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

    BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577 - 943 4032430

    GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

    Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1091507

    Eskaerak aurkezteko modua eta epea


    Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

    Eskabideak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 28an amaituko da.

    • 1. Hezkuntza-komunitate bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio. Hezkuntza-komunitate batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu, modu elektronikoan aurkeztu duen azkena bakarrik hartuko zaio kontuan. Lehendik eskaera bat erregistratuta duenak beste eskaera bat aurkezten badu, aurreneko eskaeran atzera egindakotzat joko da automatikoki, eta prozedura horri bukaera emango zaio, legez ezarritakoaren arabera atzera-egitearen ebazpena egin ondoren.
    • 2. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
      • a) Bilera-aktaren kopia arrunta, deialdi honetan parte hartzeko erabakia jasotzen duena.
      • b) Proiektua toki-erakunderen batekin edo komunitateko beste eragileren batekin koordinatuta egiten bada, inplikaturiko eragile guztiek izenpeturiko dokumentua, akordioa egiaztatzen duena.
      • c) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.
    • 3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
    • 4. Elkarte edo kooperatiba bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio.
    • 5. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (20. oinarrian adierazia).
    • 6. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
      • a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
      • b) Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko du (20. oinarrian adierazia), edo entitate eskatzaileak deialdi honetarako berariaz emandako baimena aurkeztu beharko du.
    • 7. Elkarte edo kooperatiba eskatzaileek eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar dute. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak xedatutakoari jarraituz.
    1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
    • Administrazioak betetako datuak hilabete batez gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Prozedura ebazteko eta ebazpena elkarte edo kooperatiba interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, entitateek ezetsitzat jo ahal izango dute beren eskabidea.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Justifikazioa


    Aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 20ra arte.

    • 1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko justifikazio telematiko bat bete beharko da. Datu horiek nahitaez adierazi beharko dira 20. oinarrian aipatzen den «Nire karpeta» atalean eskuragarri dagoen inprimakian.
    • 2. II. Eranskinean (DOCX, 43 KB), justifikazioek jaso beharko dituzten datuak zehazten dira.
    • 3. Justifikazioetan, gutxienez datu hauek agertuko dira:
      • a) Elkartearen edo kooperatibaren izena.
      • b) Proiektuaren izenburua, espediente-zenbakia, harremanetarako pertsonaren izena eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxearen izena eta kodea.
      • c) Proiektuaren garapenari buruzko memoria:
        • 1. Gauzatutako jarduketak:
          • a) Egindako jarduketen deskribapena.
          • b) Ebaluazio-arloa.
        • 2. Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan.
          • a) Dinamika parte-hartzaileak (azaldu nola parte hartu duten irakasleek, ikasleek eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideek, hala nola irakasle ezdiren langileek, familiek eta bestelakoek):
            • Diseinua.
            • Ezarpena.
            • Ebaluazioa.
          • b) Prestakuntza-programa.
        • 3. Tokiko komunitatearen inplikazioa proiektuan. (azaldu nola parte hartu duen)
          • a) Udala.
          • b) Auzo-elkarteak eta bestelakoak, beste ikastetxe edo kolektibo batzuk.
        • 4. Desberdinkeriei arreta berezia jartzea (azaldu neskek eta desgaitasuna duten ikasleek jarduera fisikoarekin inplikazioa izatea eta jarduera fisiko gehiago egitea lortzeko modua). Datuak generoaren arabera bereizita aurkeztea.
        • 5. Hizkuntza-normalizazioa eta euskararen erabilera bermatzeko estrategiak (azaldu nola egin den):
          • a) Proiektua euskaraz zabaltzea eta komunikatzea.
          • b) Euskararen erabilera proiektuarekin lotutako jardueretan.
      • d) Proiektuaren memoria ekonomikoa, banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena; hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du. Diruz laguntzeko modukoa ez den ekarpen propiotzat justifika daiteke langile boluntarioen lanaren balioztapena, orduko 20 euroko gehieneko mugarekin. Langile boluntarioak balioztatzeko, elkarte edo kooperatibaren inguruan dabiltzan pertsonek proiektuaren xedeak lortzeko eta ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egiten da. Gastu horiek proiektuaren zenbateko osoaren % 20 izango dira gehienez ere.
      • e) Gastua egiaztatzeko agirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoa egingo duena, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egotzitako ehunekoa. Gastuak justifikatzeko agiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
    • 4. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
      • a) Dirulaguntzaren xede den proiektua 2026ko uztailaren 1a baino lehen ordaindu dela egiaztatzen duten fakturen eta dagozkien justifikazioen kopia arrunta.
      • b) Proiektua gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentu osagarriak, material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo sortutako beste dokumentuak barne. Entitate onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, entitatearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiria aurkeztu behar da. Datu hauek azalduko dira bertan: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NANa), ordu-kopurua, orduko kostua, zenbateko osoa eta boluntarioaren sinadura.
    • 5. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek dirulaguntza jaso duen jarduera gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Hauek izango dira behar bezala justifikatutako gastuak:
      • a) Entitate onuradunaren izenean egindako fakturak eta horien ordainketa-egiaztagiriak.
      • b) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten-ordainagirien bidez justifikatutakoak. Ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute.
      • c) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanen kasuan, enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, elkarte onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idazkiaren jaulkipen-data; «hartu dut» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
      • d) Langile boluntarioak izanez gero, boluntarioen asegurua a diruz laguntzeko moduko gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntza jaso duten eta boluntarioen laguntza izan duten jardueretan. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua 300.506,05 euro izango da gutxienez, eta aseguruaren urte osoko kuota ordainduko zaie polizako boluntario guztiei. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute gutxienez: antolakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona-kopurua eta polizaren zenbateko osoa.
    • 6. Dirulaguntza jaso aurretik egindako gastuak dirulaguntzaren kontura justifika daitezke, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean sortu eta ordaindu badira.
    • 7. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 20an amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.
    • 8. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, 20. oinarrian (izapidetze elektronikoari buruzkoa) azaltzen den moduan.
    • 9. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eraginaren berri izateko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.
    • 10. Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.
      1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
      2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
      3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

      Beste tramite batzuk