Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta ez dauden euskal liburutegietako funtsak hornitzeko dirulaguntzak 2025

Deskribapena


Xedea

Agindu honek, 2025eko ekitaldirako, Euskadiko Liburutegi Sistemako partaide diren baina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegietarako  funtsak hornitzeko dirulaguntzak arautzen ditu. 

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 euro;

Prestazio ekonomikoa

  • 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.
  • 30.000,00 euro, funtsak hornitzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dauden liburutegientzako. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.
  • 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.

Liburutegi sortu berrietarako sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.

Azken dirulaguntza ez da inolaz ere egindako gastu guztiaren % 80 baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar aurreratua, Kultura Sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatutako liburutegiak dituzten erakundeak

Agindu honek, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren euskal  liburutegien jabe diren erankundei 2025. urtean dirulaguntzak ematea arautzen du. Dirulaguntza horiek funtsak erosteko erabiliko dira.

Betekizunak

  • Euskadiko Liburutegi Sistemako kide izatea.
  • Liburutegiek beren funtsak publikoki kontsultatzeko zerbitzua izan behar dute.
  • Funts bibliografikoen katalogoak interneten eskuragarri egon behar du.
  • Dirulaguntzaren %25, gutxienez, euskaraz argitaratutako lanak erosteko erabiliko da.
  • Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.
  • Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037522

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko:

  1. Erakundearen lehendakariak, zuzendariak edo arduradunak sinatutako ziurtagiria, 2025eko ekitaldian egindako gastuari dagokiona.

  2. Gastu horiei dagozkien fakturak.

Justifikazioa egiteko azken eguna: 2025-12-19

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk