Gizarte ekonomiaren elkarte-egituretarako laguntza 2025: ekonomia solidarioko elkarteak

[ES solidarioa 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotzeko laguntzak, baldin eta berezko nortasun juridikoa badute eta ekonomia solidarioko elkarteei eta enplegu-zentro berezietako elkarteei beren interes komunak ordezkatu eta defendatzeko asoziatzen badituzte. 

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Elkarteak mantentzeko eta sendotzeko egitura-gastuak finantzatzea:

a) Elkartearen zerbitzura dauden langileen gastuak.
b) Funtzionamendu-gastuak, bertaratzeagatiko konpentsazioak barne, artezkaritza-kontseiluak eta batzordeak, eta parte hartzen duen ordezkaritza-erakundeei ordaindutako kuotak.
c) Ordezkaritza handieneko elkarteek parte-hartze instituzionaleko organoetan benetan parte hartzeagatiko laguntza- eta ordezkaritza-gastuak.
d) Egituraren ohiko jarduerekin lotutako kanpo-gastuak, hala nola txosten juridikoak, auditoriak, marken defentsa eta babesa, besteak beste.
e) Erakundearen jabetzako ibilgetuari dagozkion amortizazioen zenbatekoa

Ordainketa-modua:

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez finantzatuko du Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartzen duen plangintzan aurreikusitako gastuen % 50, beste edozein laguntza publiko jasotzen duten egitura-gastuak kanpo utzita, eta laguntzaren guztizko zenbatekoak ezingo du inola ere berrogeita hamar mila (50.000) euroko muga gainditu erakunde eskatzaile bakoitzeko.

Ordainketa-sistema zatikatua izango da, eta % 75 2025eko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, emandako laguntza onartzeko epea igaro ondoren eta ukorik egin ez bada, eta gainerako % 25a 2026ko ekitaldiaren kargura, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu direla egiaztatzen duenean.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Onura publiko elkarte izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren bulegoa:

Telefono bidezko harremana: 945 01 94 16

Harreman telematikoa: laguntzak-ete@euskadi.eus

Komunikabide horien bidez ematen diren erantzunak informatzeko baino ez dira izango. Ondorioz, ez dute sortuko eskatzaileentzako edo hirugarrenentzako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik, ez dute inolako loturarik izango etorkizuneko prozedurekin, eta ezin izango zaie errekurtsorik jarri. Hala ere, bere garaian, errekurtsoa jarri ahal izango da laguntzen deialdia ebazteko prozeduran ematen den ebazpenaren aurka.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1233011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Soilik bitarteko elektronikoen bidez, eskabide-ereduaren arabera, behar bezala beteta, eta 8. oinarrian eta hurrengoan eskatzen den nahitaezko dokumentazioa erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan adierazten den bezala:

Zuzenketa: Dirulaguntzaren eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo nahitaezko dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar (10) eguneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioak, beraz, eskaera horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 eta 68.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

1.-Erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko du (bete beharreko eredua erantsi da). Bertan, aitortzailearen erantzukizunpean, dirulaguntzarekin finantzatu diren egindako jardueren aitorpena eta horien kostua jaso beharko dira, egindako gastu bakoitzaren banakapenarekin, eta gutxienez:
a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituen memoria teknikoa.
b) Jardueraren guztizko kostuak justifikatzen dituen memoria ekonomikoa, zenbatekoa, hartzekoduna eta ordainketaren data adierazita.
Justifikazio-kontuaren zati gisa sartu beharreko dokumentazioari dagokionez, honako hau ezartzen da:
- Faktura guztiak eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo eraginkortasun administratiboa duten froga-balio baliokidea duten gainerako agiri guztiak ordainagiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
- Justifikazio-dokumentazioak diruz lagundutako jarduketaren gastuaren zenbateko osoa hartu beharko du ( % 100), eta ez da emandako dirulaguntzaren zenbateko baliokidera mugatuko.
c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita, halakorik balego.
d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.
e) Diruz lagundutako jardueren publizitatean Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren finantzaketa jaso dela egiaztatzen duten agiriak.
f) Ekonomia, Lan eta Enplegu Sail honetako parte-hartze instituzionaleko organoetara joan izana eta horietan benetan parte hartu izana egiaztatzeko, bertaratze-saioen kopurua egiaztatzen duen agiri bat baino ez da beharko.

2.- Aurreko paragrafoan aipatutako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik hasita, eta, betiere, 2026ko uztailaren 31 baino lehen.

3.- Justifikatu beharreko gastuak eskabidean zehaztutako gastuei dagozkienak izango dira. Justifikazio-memoria ekonomikoan adierazi eta justifikatuko dira dirulaguntzen eskabideetan aurkeztutako aurrekontuari dagokionez izandako desbideratzeak.

4.- Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion murrizketa proportzionala egingo da dirulaguntzaren zenbatekoan.

5.- Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

6.- Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk