ELKARTEAK ELIKADURA - EAEn elikagaien sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2025

[ELKARTEAK programa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntza ekonomikoak, 2025. urtean ikasketak eta prestakuntza-jarduerak egiteko, jarduerak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak egiteko, beren helburu sozialak betetzeko funtzionamenduak eragindako gastuak ordaintzeko, eta elkartekideak sustatzeko azoka eta lehiaketak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 €

Prestazio ekonomikoa

2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, % 70era arteko mugarekin:

a) Nekazaritzako eta/edo elikagaigintzako jardueran aritzeko baldintzak sustatu eta hobetzera bideratutako prestakuntza-azterlan eta -jarduerak, presentzialak zein telematikoak, egiteko direnak, bai eta elkartearen jarduerak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetara bideratutakoak ere.
b) Nekazaritzako, abeltzaintzako edo elikagaigintzako azoka eta lehiaketak, presentzialak edo telematikoak, autonomikoak zein estatalak, antolatzeko edo horietan parte hartzeko direnak, gehienez ere bi ordezkari ekitaldi bakoitzeko. Kanpoan geratuko dira bidaiaren ondoriozko gastuak (garraioa, ostatua, dietak...)

Honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz 2025. urterako, % 50eko mugaraino:

a) Langile-gastuak, kaleratzeagatiko kalte-ordainak eta erretiro aurreratuak izan ezik.
b) Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:

– Errentamenduak, erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak bakarrik.
– Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak.
– Aseguru-primak.
– Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korronte, argi eta gasaren gastuei dagozkienak.
– Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak.

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak gastu-kontzeptu bakoitzerako:

a) 30.000 euro 5. artikuluko 1. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako guztizko gastuan.
b) 10.000 euro, 5. artikuluko 1. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako guztizko gastuan.
c) 30.000 euro 5. artikuluko 2. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako guztizko gastuan.
d) 20.000 euro, 5. artikuluko 2. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako guztizko gastuan.

Diruz lagundu daitezkeen gastuek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute. Onuradunak diruz lagundutako ekintzen gauzatze osoa azpikontratatu ahal izango du, xedapen arauemaile horren 31. artikuluan adierazitako mugekin.

Ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko aurkeztutako gastuengatik ordaindutako BEZari dagokion zatia, ezta, oro har, beste edozein tributuri dagokiona ere, eta, oro har, argi zehaztuta ez dauden eta zuzenean identifikatu ezin diren gastu guztiak, deialdi-aginduaren 5. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasotakoekin.

Nori dago zuzenduta


EAEko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesionalak eta haien federazio eta konfederazioak.

Kanpoan geratzen dira izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak, bai eta EAEko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan sartzen diren elkarteak ere.

Betekizunak

  • Legez eratuta eta inskribatuta egotea, 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen, dagokion erregistroan.
  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Bere helburu soziala soilik nekazaritza- edo elikagaigintza-sektorearen interesak defendatzeari eta ordezkatzeari lotuta egotea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefonoa: 945 01 96 84 | 945 01 96 82 | 945 01 63 20

E-maila: ayudaspromocion@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1083406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk