Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzak. Prestakuntza-erakundeak

[RYU2023]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalare¬kin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak arautzea, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finan¬tzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Diruz lagun daitekeen jarduera: prestakuntza-plana,

a) Sektore eta eremu estrategikoetako prestakuntza-ekintzak (A.2 lerroa), 3.1 artikuluaren a), b) eta c) letretan deskribatuak, arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.

b) Pertsonak zaintzeari buruzko prestakuntza-ekintzak. (B lerroa).

c) 5.000 biztanletik beherako udalerritan bizi diren pertsonentzako prestakuntza-ekintzak (C lerroa), arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.

Aurrekontuko zuzkidura

3.951.352,62 €

Prestazio ekonomikoa

  • Linea A: 2.688.413,74 euro:

Linea A.1: 1.688.413,74 euro

-Empresak (30%): 506.524,12 euro;

-Enpresa-taldeak (60%): 1.013.048,25 euro

-Irabazi-asmorik gabeko erakundeak (10%): 168.841,37 euro.

Linea A.2 lerroa: 1.000.000 euro, prestakuntza-erakundeek garatutako prestakuntza-ekintzetarako.

  • B lerroa: 619.777,37 euro, pertsonen zaintzarako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.
  • C lerroa: 319.721,41 euro 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.

A lerroa zatitzen den lerro bakoitzean eta C lerroan, aurrekontu-kredituaren % 50 3.1.b.2 artikuluan definitutako konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da. Erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, gerakina ezin izango da erabili prestakuntza-ekintza desberdinak estaltzeko.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da A.2, B eta C lerrotarako.

Onuradun bakoitzeko 500.000 euroko dirulaguntzaren gehieneko muga. Prestakuntza-ekintzek 30-60 orduko iraupena izan beharko dute.

Gehienez 120 orduko prestakuntza-ekintza bat sortu ahal izango da, baina jaso beharreko modulu ekonomikoa 60 orduko ekintzei dagokiena izango da.

Eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko, batzorde tekniko bat osatuko da. 14. artikuluan aurreikusitako irizpideei jarraituz egingo da prestakuntza-planetan jasotako A.2, B, eta C lerrotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko; horrela, aurkeztutako ekintzen eskaerak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera ordenatuko dira. Ez dira finantzatuko balorazioan 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzak.

Ordainketa-modua:

  • Lehen ordainketa: prestakuntza-planagatik emandako dirulaguntza osoaren % 60, lehen prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ostean.
  • Bigarren ordainketa: jarduera-lerro bakoitzean emandako dirulaguntzaren gainerakoa, pres¬takuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren, 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-entitateak

Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan.

Betekizunak

  • Egoitza fiskala eta zentro operatibo nagusia Espainian izatea eta, gutxienez, diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean bertan egotea

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, gertatu direnak barne: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik, edo abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:
    • Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera
  • Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Harremanetarako datuak / Datos de contacto públicos:

Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1211704

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (Lan-F).

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten erakundeek gakoak hemen lortu ahal izango dituzte.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Prestakuntza-ekintzen baldintzak


Prestakuntzaren hartzaileak


Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa


1. Eman beharreko prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute; beraz, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, egingo duen prestakuntza-ekintzaren erreferentziazko konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duela adierazteko. Era berean, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, prestakuntza-espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte hautagaiek.

2. Enpresek edo enpresa-elkarteek, partzuergoek eta enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten sektoreko organismo eta erakundeek sustatutako jarduketetan, haien prestakuntza-planak osatzen dituzten enpresetako langileek hartuko dute parte.

3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek sustatutako jarduketetan, prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzeko hautagaiak honako bide hauetatik etorri ahal izango dira:

  • Enplegu-eskatzaileak (eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak), baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Orientazio Zerbitzuek prestakuntza-ekintza egitea agindu badiete haien prestakuntza-ibilbidearen barruan.
  • Nire Lanbidenet-en bitartez ikastaro batean izena eman duten enplegu-eskatzaileak, beren prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzaren bidez.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aholkularitzako edo ebaluazioko prozesu baten ondoren deitutako enplegu-eskatzaileak.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta ez dauden langile okupatuak, baldin eta eskaria aurrez aurre egin badute, bai Lanbideren sareko bulegoren batean eskaera bat aurkeztuta, bai eskaera organismo autonomo honen webgunean beteta (www.lanbide.euskadi.eus). Prestakuntza-ekintzak, haietan izena emateko epea eta eskatzaileek bete behar dituzten sarbide-baldintzak adieraziko dira webgunean, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren xehetasunak eta ezaugarriak ere.

4. Ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, aurrez izena eman duten hautagaien artean. Horretarako, prestakuntza emango duen erakundeak sarbidea izango du inskribatutako hautagaien datuetarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-kudeaketarako aplikazioaren bidez (LanF). Erakundeak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik eta dagozkion bermeekin egingo du hautaketa-prozesua. Behar duten prestakuntza-ekintza guztietan, hautaproba bat ere egingo dute, erakundearen instalazioetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariekin aurrez adostuta, ekintza behar bezala aprobetxatzen dela ziurtatzeko eta kualifikazioa ematen duten ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoa den aurretiazko ezagutza-maila erreala zehazteko. Proba hori LanF aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da, prestakuntza-ekintzak gauzatzeari buruz ematen diren jarraibideen arabera.

5. Prestakuntza-erakundeek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek sustatutako jardueretan, prestakuntza-ekintzara sartzeko eskakizunak betetzen dituzten eta, hala badagokio, aurreko atalean deskribatutako hautaproba gainditzen duten pertsonen artean, kolektiboen araberako lehentasun batzuk ezarri dira, hurrenkera honetan:

  • 1.a Lehenik eta behin, eta lehentasun-maila berberarekin, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonek:

– kualifikazio-maila txikia duten pertsonak.

– 30 urte arteko gazteak, iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta desgaitasuna duten pertsonak.

– Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren (GEA) eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) onuradun diren langabeak, bai eta enpleguko aparteko subsidioaren (SED) hartzaileak ere.

– terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak.

– aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek (ABEEE), lan-kontratuen eteteek edo lanaldi-murrizketek (arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak direla-eta edo ezinbesteko arrazoiengatik) eragindako langileak langabetzat hartuko dira ondorio horietarako.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bilkuran onartutako Aukeraberri programan parte hartu zuten pertsonak. Programa horren bidez, krisi-egoeran dauden sektoreetatik datozen pertsonak birkualifikatzen eta birkokatzen dira. Emakumeek langabeen kolektiboan duten pisuaren proportzio berean parte hartu behar dute (langabezian dauden pertsona guztien % 55); beraz, prestakuntza-taldea, ahal bada behintzat, emakumeen % 55ek osatuko du, gutxienez.

  • 2.a Bigarrenik, gainerako langabeak, oro har.
  • 3.a Azkenik, landunak, baldin eta plaza librerik geratzen bada langabeek bete gabe.

6. Inork ezin izango ditu bi ikastaro batera egin, baldin eta ikastaroan sartzeko baldintzak betetzen dituen beste norbaiten eskaerarik badago.

7. Hautaketa bukatu ondoren, erakunde onuradunek LanF kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez jakinarazi beharko dute hautaketaren emaitza, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak aintzat hartuta.

8. Hautatuak izan direnen zerrenda eta erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrenda erakutsi behar dituzte prestakuntza-erakundeek beren instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez, hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Hor, zehaztuta egon behar du non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren prestakuntza-ekintzak. Aurrekoa eragotzi gabe, prestakuntza-zentroek egoki iritzitako bestelako bitartekoak erabili ahal izango dituzte ikasleei ikastaroetan parte hartuko dutela jakinarazteko.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk