Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2023. Ekonomia zirkularra - Toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_ekonomia]

Deskribapena


Xedea

 

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarriak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etortzen badira:

d) Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.

2. artikulua.– Dirulaguntzen xede diren ekintzek bete beharreko eskakizunak.

1.– Hasteko epea:

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren proiektuek soilik jaso dezakete dirulaguntza.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, ekintzek eskakizun hauek bete behar dituzte:

d) Ekonomia zirkularraren lerroan.

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

1.– Elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu eta ezartzeko mekanismoak, baldin elikagaien xahubidearen kontabilizazioa nazioartean onartutako metodologien ondorioa bada.

2.– Sortzaile handien (saltokiak, ikastetxeak, bestelako gizarte-ekipamenduak) jardueraren ondorioz materia organikoa gaika biltzeko sistemak, tratamendu biologikorako eta/edo ehunkiak gaika biltzeko eta/edo etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak.

3.– Hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemak, gaika biltzen ez diren hondakinak ez sortzera eta gaikako bilketa sustatzera bideratuak.

4.– Gaika biltzen ez diren hondakinak ez ekoizteko lagungarriak diren sistemak ezartzea, errefusaren eta/edo biohondakinen bilketan erabiltzailea identifikatuta.

5.– Instalazio berrien bideragarritasunari buruzko azterketak egitea eta konpostatze komunitarioko instalazioak arau-eskakizun berrietara egokitzea, hala nola hauek ezarriz: erabiltzailea identifikatzeko sistemak, karraskariei sartzea mugatzeko neurriak, ur-hornidura, erabiltzaileei zuzendutako sentsibilizazio- edo komunikazio-kanpainak, horiek edo instalazioak behar bezala erabiltzeko, konpostatze komunitarioko instalazioen segimendua egiteko kostuak; eta/edo bestelako egokitzapenak.

6.– Berrerabiltzera, konpontzera edo leheneratzera eta autokonponketara (ehunak, altzariak, zapatak, jostailuak, aparatu elektronikoak) bideratutako ekimenak, sistemak edo instalazioak; esate baterako, bigarren eskuko ondasunak partekatzeko edo erosteko eta saltzeko webguneak edo plataformak, autokonponketa-instalazio gidatuak, tokiko konpontzaileei buruzko informazioa ematen duten komunikazio-jarduketak edo plataformak.

7.– Ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetan eta horien bezeroen artean eta/edo eraikinetan eta/edo jarduera publikoetan (jaiak, kontzertuak, eraikin publikoak, ekitaldiak) ontzien kontsumoa murrizteko edo ontzien hondakinik ez sortzeko neurriak.

8.– Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planak, autokonpostatze komunitarioari buruz irizpena emateko, udalerriko biohondakinen kudeaketaren irtenbide global gisa.

9.– Toki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak. Lortutako konpostari buruzko analisiak eta kontrolak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduan aipatzen diren arau harmonizatuen arabera egingo dira (erregelamendu horrek EBn ongarriak merkaturatzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu, 1069/2009 (EE) eta 1107/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu, eta 2003/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen du), edo Ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren metodo analitikoen arabera.

10.– Ekonomia zirkularreko etorkizuneko jarduketak diseinatzeko azterketak egitea.

11.– Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Ekonomia zirkularrerako apirilaren 7ko 7/2022 Legearen Hamalaugarren Xedapen Gehigarria betez, amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda egitea, amiantoa kentzea planifikatzen duen egutegia barne. Errolda eta egutegia publikoak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eskumena duten osasun-, ingurumen eta lan-arloko agintari eskudunei bidaliko zaizkie. Agintari horiek ikuskatu beharko dituzte, hurrenez hurren egiaztatzeko erretiratu eta kudeatzaile baimendu batera bidali direla. Erretiratze horrek lehentasuna emango die instalazioei eta kokalekuei arriskugarritasun-maila eta biztanleria kalteberenaren esposizioa kontuan hartuta. Nolanahi ere, arrisku handieneko instalazio edo kokaleku publikoak 2028 baino lehen kudeatu beharko dira.

12.– Herritarrei egiturazko zuntz-zementuaren kudeaketa zuzena (loreontziak, teilapeak, hodiak...) ahalbidetzen dieten udal-sistemak edo -instalazioak abian jartzea, kontrolik gabe botatzea edo gaizki kudeatzea saihestearren.

13.– Toki-erakundearen eskumeneko egiturazko amiantoa kudeatzeko kostuak, Amianto Arriskuagatiko Enpresen Erregistroan (RERA) izena emandako enpresen bidez eta hurbiltasun-irizpideak kontuan hartuta.

14.– Aurretiko azterketak, tresnak diseinatzea eta/edo sortzaile handietan eta/edo industrialdeetan hiri-hondakinen parekagarriak (gai organikoa, bilgarriak, papera eta kartoia, beira, tamaina handikoak, ehunkiak) biltzeko sistemak abian jartzea.

15.– Plastikoak itsasoan edo ibai-ibilguetan eta haien eragin-eremuan jasotzea, berrerabiltzea edo birziklatzea bermatuz. Jarduketa osagarri gisa, kasu horretan, plastiko horiek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jardueretan erabiltzea balioetsiko da.

16.– Udal-eraikinak gaika eraisteko jarduketak, beira, igeltsua, material isolatzaileak eta fresatuak gaika bereiziz, hala dagokionean. Igeltsuzko hondakinen kasuan, alderantzizko logistika bat ezarriko da, ahal den neurrian, obratik hornitzailearen instalazioetaraino, bereizketa ez ezik korronte horren benetako balorizazioa ere bermatzeko.

Eraispen-lanek gutxienez materialaren % 80 balorizatu dutela egiaztatu beharko dute, EEH-Aurrezten bidez eta dagozkion agirien bidez.

17.– Eraikuntza jasangarrirako udal-ordenantzak eta/edo saltoki eta industrietako etxeko hondakinen parekagarriak gaika biltzeko udal-ordenantzak, gastu horiei saltokiei eta industriei jasanaraziz. Diruz lagundu ahal izango dira ordenantzak idazteari lotutako aholkularitza-lanak, baldin eta ordenantza horiek diruz lagundutako jarduketaren esparruan onesten eta argitaratzen badira.

Jarduketa horiez gain, komunikazio eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin beharko da, 8., 11., 12., 13. eta 17. jarduketetan salbu. Kasu horretan, komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduketak ez dira nahitaezkoak izango; hala ere, egiten badira, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta dirulaguntza jaso ahal izango dute.

Aurrekontuko zuzkidura

4.200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi berrehun mila (4.200.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:

1.4.– Ekonomia zirkularraren lerroan:

Gehienez ere bostehun mila (500.000) euro bideratuko dira.

2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.

Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.

16. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

d) Ekonomia zirkularraren lerroan:

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 80.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 95.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da proiektu bakoitzeko, eta eurokoa udalez gaindiko toki-erakundeek batera eskatutako proiektuen kasuan, honako salbuespen hauekin:

– Autokonpostatze komunitarioaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planei buruzko proiektuetan, gehienez ere 3.500 euroko dirulaguntza emango da.

– «Toki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak» proiektuetan, gehienez ere 3.000 euroko dirulaguntza emango da proiektu bakoitzeko.

– Udal-ordenantzak idazteko proiektuetan, diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.

Erakunde onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 150.000 eurokoa izango da.

2.– Oro har, a), b), c), d), e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle-kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

Ordainketa-modua:

24. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

2.– Artikulu honetan aurreikusitako ordainketa aurreratuetan aplikatu beharreko berme-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan zorduntzeko dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 1. artikuluko 2. atalaren arabera, ez da bermerik eratzeko eskatuko dirulaguntzaren onuraduna foru-aldundi bat edo tokiko korporazio bat eta horien mendeko entitate eta erakundeak direnean.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan; gainerako zatia, berriz, Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako frogagiriak 2024ko irailaren 16aren aurretik aurkezten direnean eta haien analisia egin eta gero.

5.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

 

6. – Ez da inolako ordainketarik egingo onuraduna itzulketa-ebazpen baten bidez zordun den bitartean.

Erakunde eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da, baldin eta Euskadiko sektore publikoko edozein erakunderekin betearazpen-aldian dirulaguntzak itzultzeko zorrik ez badute.

Halaber, erakunde eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta daudenean, edo dirua itzultzeko ebazpena aurkaratzean zorra kentzea erabaki denean.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Telefonoa: 946620 220

E-maila: daz_sas@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1046907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


7. artikulua.– Dirulaguntza-eskabideak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.– Ez dago mugarik eskabideak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, 3. puntuan azaldu bezala.

Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskabide bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jardueretarako.

Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, eskabidea egin duen erakundeari eskabidean egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakundeak laguntza-eskabidea guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskabiderik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuetatik xede bererako jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere diruz lagundu daitezkeen jardueren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketa-egoera gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gainfinantzaketa saihesteko behar den neurrian murriztuko da.

9. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2023ko abuztuaren 7 arte, egun hori barne.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

d) Ekonomia zirkularraren lerroan: https://www.euskadi.eus/zerbiztuak/1046905

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpena eta eskaerarekin batera eman beharreko inprimakiak, eta baita eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den informazioa.

Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

4.– Eskabidea aurkeztu ondoko izapideak «Nire karpeta» aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan
(https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

5.– Datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

10. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskabidearekin batera.

1.– Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta egin nahi den ekintza kontuan hartuta, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jardun-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).

2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskabideekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

18. artikulua.? Deialdiaren ebazpena. 1.? Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/. Epe hori igaro eta atal honen lehen paragrafoan ezarritako jakinarazpena egin ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharra. 2.? Ebazpenean zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatuko diren. Laguntzak ematen badira, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, lehia-prozedura bidez proposatutako proiektuen kasuan lortutako puntuazioa, diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta 3. artikuluan adierazitako ordainketetarako behin betiko ehunekoak; eta laguntzak ukatzen badira, berriz, ukapenaren arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da. 3.? Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala nahiz sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko dirulaguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetzen ari badira behintzat. 4. ? Agindu honetako dirulaguntzak ezin izango dituzte eskuratu dirulaguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekurik edo administrazio-zehapen edo zehapen penalik duten erakundeek. 5.? Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek bai organoari berari, bai Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu edo atzitu ?hala badagokio? eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


 

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Erakunde onuradunek 2025eko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_ documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf[LI1] )

i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2023 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2023 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaileen kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.

c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

e) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

Beste tramite batzuk