Lehendakaritza

Gaztemundu 2023

Deskribapena


Xedea

Gaztemundu programaren deialdia egitea. Programa horren bidez, egonaldia egingo da Euskadin 2023ko abenduaren 11tik 21era bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzatutako egungo errealitatera hurbiltzeko. Egonaldi horretan, onuradunek lan-jardunaldietan, eztabaida-foroetan eta antolatzen diren bisita kultural, instituzional eta turistikoetan parte hartu beharko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

2023an 70.000 euro bideratu ziren laguntza horietara, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kreditutik.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea, 2023ko urtarrilaren 1ean.
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
  • Ofizialki onartutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako Euskal Etxeetako batean bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
  • Gehienez 15 lerroko sinopsia (aurkezpenaren laburpena) eta gehienez 2 minutuko iraupena izango duen bideo bat bidaltzea. Bertan, hautagaiak (sinopsian) kultura-kudeaketako proposamen bat aurkeztuko du (bideo digitalean), zentzu zabalean hartuta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza:

Nafarroa, 2 –  01007 VITORIA-GASTEIZ

Tef. 945 01 79 11 – Fax 945 01 81 58 – e-mail relaciones.exteriores@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk