Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Eratzea eta Sustatzea 2023

[EMC_2023]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak


1. – Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatiba-sozietateak, bai eta beste mota batekoak izanik lan-bazkideekin eratzen diren kooperatibak ere.

Gizarte-ekonomiako enpresen eraketatzat hartuko dira, halaber, lehendik dauden enpresa-jarduera duten erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzen diren kasuak, bai eta nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibak eratzen diren kasuak ere.

2. – Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzeneko lotura duten sustapen-ekintzak egitea, ondoren enpresa-kudeaketan doako jarraipena eta aholkularitza egitea barne, enpresaren jarraitutasuna babestera eta mantentzera bideratua, enpresa inskribatu eta urtebeteko epean.

3. – 2023an, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzeko, honako azterlan hauek egitea:

a) Gero eta galera handiagoak dituzten sozietate anonimo edo mugatuen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterketa, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, gehiegizko ahalmena, autofinantzaketarako marjina gordinaren murrizketa, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera, aktibo garbiaren ahultzea edo desagerpena.

b) Langileek zerbitzua ematen duten enpresaren jabetza belaunaldi erreleborik gabe eskuratzearen bideragarritasunari buruzko azterketa juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa.

Erakunde onuradunak:

1.- 22.1 artikuluko jardueretarako: Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan, hurrenez hurren, 2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean inskribatutako kooperatibak eta lan-sozietateak, biak barne. Ondorio horietarako, erregistroko inskripzio-datatzat hartuko da erregistro horietan aurkeztu zen eguna.

2.- 22.2 artikuluko jardueretarako: kooperatibak edo lan-sozietateak eratzea sustatzea helburu duten eta irabazi-asmorik gabekoak diren pertsona juridikoak, edo haien jabetza gehienak irabazi-asmorik gabeko erakundeenak badira (aurrerantzean, erakunde sustatzaileak).

3.- 22.3 artikuluko jardueretarako: enpresa-bideragarritasunari buruzko azterlanak egin ditzaketen kanpoko aholkularitza-enpresak. Aholkularitza-enpresa horiek gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakundeek edo kooperatiba-forma juridikoa edo lan-sozietatea duten beste aholkularitza-enpresa batzuek partaidetutako enpresak izan behar dute, gizarte-ekonomia ordezkatzen duen erakunderen bati elkartuak.

Laguntza horiek jasotzeko, kooperatibek eta lan-sozietateek Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan izena emanda egon beharko dute, 2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean, biak barne.

Aurrekontuko zuzkidura

2.420.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.– Baremo hauen arabera kalkulatuko da zenbateko dirulaguntza eman behar zaion gizarte-ekonomiako enpresa sortu berri bakoitzari:

a) 4.000 euro, lan-kontratu mugagabearekin sartzen den bazkide langile bakoitzeko. Halakotzat joko dira: gizarte-ekonomiako enpresako bazkide langile guztiak, baldin eta erakundea eratzen denetik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean (bi egunak barne) sartu badira enpresan.

Aurreko paragrafoan bazkide langileak aipatzen direnean, nekazaritza-kooperatiben kasuan, ulertu behar da eskubide osoko bazkideak aipatzen ari direla.

b) Aurreko atalean zehaztutako kopuruari 1.000 euro gehitu beharko zaizkio kasu hauetako bakoitzarengatik: Emakumeak izatea, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa emakumeak badira; Desgaitasunen bat izatea, hau da, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala izatea, eta, gutxienez, % 45eko desgaitasuna onartua izatea, etb.

Pertsona bera bada aurreko egoera batean baino gehiagotan dagoena, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaio egoera bakoitzeko, baina dirulaguntza gehienez ere 6.000 eurokoa izango da sartzen den bazkide langile bakoitzeko edo laneko bazkide bakoitzeko.

c) Dirulaguntzak, a) eta b) letren arabera kalkulatuta, ezin izango du inola ere gainditu sozietateko bazkide-langileek harpidetutako kapitalaren kopurua, eta 30.000 eurotik gorakoa ere ez da izango.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Estreinako, diru-laguntzaren guztizkoaren % 75, diru-laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, % 25, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk