Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - 2023

[CTP 2023]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta deitzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.

Aurrekontuko zuzkidura

984.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

Diruz lagundu daitezke 2023ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:

a) Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

Apartatu honetan, Euskadin garatutako ekimenak babestuko dira, proiektu turistiko lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen eta merkaturatzen laguntzen dutenak, baita ekintzailetza-espiritua eta berrikuntzaren kultura sustatzen dituztenak ere.

b) Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean oihartzun mediatikoa badute eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute.

Apartatu honetan, ekitaldi hauek lagunduko dira: Euskadik bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko bezala duen posizionamendu turistikoa sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak.


Laguntzen zenbatekoa:

CTP 2023-laguntzen zenbatekoa  (PDF, 402 KB)

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.

Elkarteak

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak egiten dituzten elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Betekizunak

  • Entitate onuradunak

  • Erakunde baztertuak

  • Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:

Araba: 945 017 066

Bizkaia: 945 019 987 / 945 017 066

Gipuzkoa: 943 022 423

Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012/ 945 01 80 00
  • Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
  • Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez

 

Kodea

0089407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 6an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza-programa honen babesean emandako dirulaguntzak emateko prozedurak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu arautzailea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntzen deialdiaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/) eta argitalpena egin eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Erakunde eskatzaileek abisu bat jasoko dute beren eskabidean identifikatutako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, jakinarazteko aipatutako egoitza elektronikoan eskuragarri jarri dutela prozeduraren ebazpenaren jakinarazpena. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

  • [2023/11/02]

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 31 izango da.

Horretarako, egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epe hori amaitu aurretik egiazki ordaindu dena.

2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte igorritako eta ordaindutako fakturak onartuko dira. Ondorioz, ez dira kontuan hartuko epe horren aurretik edo ondoren egindako ordainketak, epeka eta/edo geroratuta adostutakoak barnean hartuta.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak prestatzeari, sustatzeari, merkaturatzeari eta online eta offline komunikazio-estrategiak egiteari lotutako jarduketa guztietan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren logoa eta Euskadi Basque Country turismo-marka azalduko dira, biak ere erabilera-eskuliburuaren arabera.

Web-orrien sorrera eta eguneratzeen kasuan, entitate onuradunak banner bat jarri beharko du bere web-orrian, https://turismo.euskadi.eus turismo-atariarekin esteka egiten duena.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk