Rotterdameko (Herbehereak) 2022ko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko dutenentzako laguntzak

Deskribapena


Xedea

2022ko uztailaren 22tik 31ra bitartean Rotterdamen (Herbehereak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartzen duten Euskal Polizia Autonomoko kirolarientzako diru-laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

20 000 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Agindu honen diru-zuzkidura hogei mila (20.000,00) eurokoa da. Eskatzaile bakoitzari jokoetan parte hartzeagatik izandako eta justifikatutako gastuaren % 60 emango zaio gehienez, betiereagindu honetan ezarritako mugekin; dirulaguntza gehienez mila eta berrehun (1200) eurokoa izango da eskabideko.
  2. Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretanordainduko dira.
  3. Bidaia, ostatua eta mantenua eta izena emateko kuota ordaintzeko gastuetarako emangodira agindu honek arautzen dituen laguntzak, betiere honako baldintza hauekin:
    1. Bidaia-gastuei dagokienez, hau ordainduko da: ordaindu eta justifikatutako joan-etorriko txartelaren zenbatekoa, hautatutako garraiobidean, Euskal Autonomia Erkidegotik edo, hala badagokio,penintsulatik Rotterdam hiriraino (Herbehereak.

      Halaber, ostatuaren eta lehiaketak egiteko instalazioen arteko joan-etorrien gastuak ordainduko dira, horretarako ezarritako egunetan, bai eta jokoak irekitzeko eta ixteko ekitaldietara joateko gastuak ere. Kasu horietan, garraio publikoan egindako joan-etorriko txartelaren bidez justifikatutako gastuak ordainduko dira edo, hala badagokio, kilometrajea eta bidesaria, Ertzaintzan egindakozerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuaren aurreikuspenen arabera; kasu horretan, bi puntuen arteko distantzia egiaztatu beharko da.

    2. Ostatuko gastutzat joko dira, berriz, logela eta gosaria ordaintzekoak. Gehienez ere lau izarrekohoteletan hartu beharko dute ostatu. Ostatu-gastuengatik jasoko den zenbatekoa benetan ordaindutakoa eta justifikatutakoa izangoda, hurrengo zenbakian ezarritako mugen barruan.Hartutako ostatuan gosaririk eduki ezean, benetan gastatutako eta justifikatutako gosaria ordainduko zaie, eta gehienez ere 6 euro.
    3. Mantenu-gastuetarako laguntzak ordaindutako eta justifikatutako zenbatekoengatik emango dira, eta zenbateko horiek ezingo dute urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan ezarritako muga gainditu(5/2012 Dekretua, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa). Dagokion diru-kopurua sortze aldera, mantenu-gastutzat joko dira bazkaltzeko edo afaltzekoak,banan-banan hartuta.
    4. Aukeratutako modalitateetan izena emateko gastuak joko dira inskribatzeko gastutzat.
  4. Deialdi honen xede diren laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere gainfinantzaketarik eragiten ezbada. Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Ordainketa-modua:

Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretanordainduko dira.

Nori dago zuzenduta


Ertzaintzako kirolariak

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten Ertzaintzako kirolariak.

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak

  • Onuradunen betebeharrak

  • Dirulaguntzak eskuratzeko kirol-irizpideak

  • Aurkeztu behar den dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1217801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk