Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2022 urtekoa.

[Prebentzio ordezkari arlo teknikoan prestakuntza 2022]

Deskribapena


Xedea

2022an Prebentzioko ordezkarien oinarrrizko prestakuntza diruz laguntzea, arlo teknikoan. Beraz, dirulaguntza 2022ko urtarrilaren 17tik azaroaren 30era (barne) bitartean emango zaie erakunde publiko edo pribatuei, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko araudi-arloan oinarrizko mailako prestakuntza ematen dutenei.

Prestakuntzak helburu du prebentzioko ordezkariek (laneko arriskuen prebentzioaren arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak) beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko trebakuntza-maila lortzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (Euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 122,70 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.

Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela).

Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

 

Ordainketa-modua:

1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.

3. Onartu beharko du Esleipenaren ebazpena berri jaso ondoren.

4. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskatutako eta onartutako prestakuntza-ekintza amaitzean, agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Eskabidea

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
  • Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
  • Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
  • Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


OSALAN:  944032190 (08:30etik a 16:30era)

Tramitazio elektonikoan arazoren bat izanez gero: Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa  945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1207802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 3an hasiko da, eta 2022ko azaroaren 17an 23:59an amaituko da, edo bestela deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn.

Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.

(Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek V Eranskina. V. eranskina eman behar dietela ikasleei. Horrela prebentzio-ordezkariek zati teknikoa zein zentrotan egin nahi duten aukeratzeko).


 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu  Nire Karpetan:

-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”

-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.

-“IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egindako hautaketari buruzko datuak".

-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".

-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak". 

-"VIII eranskina. Prestakuntza-erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, gela birtualeko prestakuntzaren erabilerari buruzkoa"

-"IX eranskina. Prebentzioko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena gela birtuala erabiltzeko"

 

Epea justifikazioa aurkezteko:  Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk