Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

2022rako Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduen titularrentzako dirulaguntza

[OSTGAU]

Deskribapena


Xedea

Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

22.266.000

Prestazio ekonomikoa

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edo informazio osagarria eskatu ahal izango diote pertsona edo erakunde eskatzaileari edozein unetan.

Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea balio osoz osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta kreditu xedatuaren arabera.

Eskabideak onuradun izateko eskatzen diren baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen direla kontuan hartuta onartuko dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.

2. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu delako laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da.

a)    II. taldean sailkatutako esablezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sartzen ez diren eta 01:00etan itxi beharreko ostalaritzako establezimenduentzat:

. 2.000 euro   Langile 1 edo 2 dituzten establezimenduak.
. 2.300 euro   3 langile dituzten establezimenduak.
. 2.400 euro   4 langile dituzten establezimenduak.
. 2.500 euro   5 edo 6 langile dituzten establezimenduak.
. 2.600 euro   7 langile dituzten establezimenduak.
. 2.700 euro   8 langile dituzten establezimenduak.
. 2.800 euro   9 langile dituzten establezimenduak.
. 2.900 euro   10 langile dituzten establezimenduak.
. 3.200 euro   11-20 langile artean dituzten establezimenduak.
. 4.500 euro   21-30 langile artean dituzten establezimenduak.
. 6.000 euro   31 langiletik gorako establezimenduak.   

b)   III. taldeko establezimenduentzat, 02:30ean itxi beharreko pub eta taberna berezientzat:

. 6.000 euro     1-4 langile dituzten establezimenduak.
. 10.000 euro   5-10 langile artean dituzten establezimenduak.
. 20.000 euro   11-20 langile artean dituzten establezimenduak.
. 25.000 euro   21 langiletik gorako establezimenduak.     

c)   IV. taldeko establezimenduentzat, 04:30ean itxi beharreko dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat:

. 10.000 euro   1-4 langile artean dituzten establezimenduak.
. 30.000 euro   5-10 langile dituzten establezimenduak.
. 50.000 euro   11-20 langile artean dituzten establezimenduak.
. 70.000 euro   21 langiletik gorako establezimenduak.

Establezimendua motaren araberako langile-kopurua lortzeko, honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio bloke bakoitzari, eta lortutako emaitzari zenbaki osoetara biribiltzeko formula normalizatua aplikatuko zaie:
        . II. taldeko establezimendua     =    1. BLOKEko emaitza x %50    +    2. BLOKEko emaitza x %50
        . III. taldeko establezimendua    =    1. BLOKEko emaitza x %60    +    2. BLOKEko emaitza x %40
        . IV. taldeko establezimendua     =    1. BLOKEko emiatza x %80    +    2. BLOKEko emaitza x %20

1. Blokea da 2021eko abenduaren 1ean dagoen langile-kopurua, honako txosten hauetatik aterata datuak:
        . Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
        . Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).
        . Langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.

Eta 2. Blokea da hemen agertzen den datua:
        . Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP)

Ordainketa-modua:

Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.

Nori dago zuzenduta


Norberaren konturako langileek edo langile autonomoek

Eskakizunak:

  • Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko abenduaren 1ean.

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Eskakizunak:

  • Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak.

Mikroenpresak

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek

Betekizunak

  • Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendu batean egiten den jardueraren titular izatea, ondoren atalean adierazitakoaren arabera, eta jarduera lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren bidez hartutako prebentzio-neurri espezifikoen eraginpean egotea.

  • Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduan 2021eko abenduaren 1ean garatutako jarduera honako taula honetan jasotako diruz lagun daitezkeen EJSN eta IAEetako baten barruan egongo da:

  • 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden establezimenduko langileen kopuruari buruzko datua RETA kontsultatuz egiaztatuko da eta pertsona edo erakunde eskatzaileak txosten hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
  • Aurreko apartatuan adierazitako enpresek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
  • Hala badagokio, borondatezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua.
  • Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo ahalorde-emailea erakunde ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko zeinahi dokumentu.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere datuak alta emanda eta eguneratuta izan beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


945-062130 telefonoan

E-posta:ayudas_gauost@euskadi.eus

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Duda galdetuenak honako dockumentu honetan kontsulta ditzakezu:

Ohiko galderak (PDF, 287 KB) (PDF, 655 KB)

Kodea

1211401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 28an, gaueko 23:59etan amaituko da.

Eskatzailea hainbat establezimenduren titularra bada, eskabide bat aurkeztu beharko du horietako establezimendu bakoitzeko (eskabide bat establezimendu bakoitzeko).

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidea eta gainerako inprimakiak oso-osorik bete behar dira.

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez sei hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk