Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2022eko dirulaguntzen deialdia

[LPEEL-2022]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten. Proiektu horiek eragina izan behar dute beren jardun-eremuko lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta modu orekatuan eskaini behar dituzten enplegu-aukerak EAEko eskualde guztietan; betiere, 2030 Euskal Enplegu Estrategiarekin bat etorrita eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa beteta.

Aurrekontuko zuzkidura

19.148.936 €

Prestazio ekonomikoa

  • 19.148.936 euro, eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2022ko otsailan haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira eskualdeko

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako II Eranskinean ezarri da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa %53koa izango da, ebazpena igorri ondoren.
  • Bigarren ordainketa gainerako %47 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, udalerri-multzoak edo udalerriak, bai eta haien mendeko nortasun juridikoa duten toki-garapeneko agentziak ere.

Nortasun juridikorik gabeko udalerri-taldeak direnean, diruz lagundutako proiekturen bat gauzatzeko konpromisoa hartzen duten udalerriak izango dira onuradun

Betekizunak

  • Oro har, udalerri bakoitzeko edo mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-talde batek diruz lagunduko ditu tokiko enplegu-proiektuak, eta udalerri gehienek edo eskualdeko biztanleriaren % 51 gutxienez ordezkatzen dutenek adostu beharko dituzte proiektu horien esparruan, dagokion udalean egongo den indarreko 2022ko otsailaren 28an indarrean dagoen udal-erroldako Berrikuspenaren arabera

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 398

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

Kodea

1009213

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk