Toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan gazteak kontratatzeko dirulaguntzak. 2022ko deaialdia

[GEL-2022]

Deskribapena

Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 5 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren

  • Kontratatutako langileen zerrenda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera emandako eredu normalizatuan.
  • Lan-kontratuen kopia.
  • Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).
  • Kontratatutako pertsonen hautaketari dagokion akta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako pertsona langabeen zerrenda. Aktak egiaztatu behar du hautaketa-prozesuan gutxienez emakume batek parte hartu duela. Emakumerik parte hartzen ez baldin badu, ezinezkoa zela justifikatzeko arrazoiak azaldu behar dira.
  • Europako Gizarte Funtsaren finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari.
  • Kontratazioak 3. artikuluko 2.c) eta 3. idatz-zatietan aurreikusitako baztertze-arrazoietan ez egoteari buruzko aitorpena.

Nori dago zuzenduta

Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitatateak, kuadrillak eta udalerriak edo horien mendeko toki-garapeneko agentziek, baldin eta nortasun juridikoa baldin badute

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • Kontratatukoen betebeharrak

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa

Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 062 413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945 062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944 986 065 / 944 986 067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943 596 217

Kodea

1073705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguko Ekimenaren baterako finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Kontratatutako langileen zerrendaren komunikazioa

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta amaierako likidazioa