Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak 2022, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen-, Eraldaketa- eta Erresilientzia-Planaren esparruan (Next Generation EU).

Deskribapena


Xedea

Irakurketara bideratuko udal-liburutegiei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea eta dirulaguntzen deialdia egitea, 2022an paperezko liburuak eros ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

575.460,75

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak ordainketa bakarrean helaraziko zaizkie erakunde onuradunei, esleipen-ebazpena eman eta gero, dirulaguntzaren gehieneko kopurura arte.

Nori dago zuzenduta


Espainiako Liburutegien Direktorioan liburutegi publikoei dagokien tipologiaren barruan sailkatuta agertzen diren liburutegi publikoetako titular diren toki-erakundeek

Betekizunak

  • Dirulaguntza jasoko duten liburutegiak Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogo informatikoaren barruan sartuta egotea.
  • Erakunde eskatzaileak paperezko liburuak erostera bideratzea, gutxien-gutxienez, dirulaguntzaren bidez jasotako diru kopurua.
  • Erositako liburuen % 50, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egotea. Gainerakoak euskaraz egon daitezke. Gainera, posible izango da dirulaguntzaren % 10 Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza ofizial batzuetan idatzitako liburuak erostera bideratzea.
  • Erositako liburuen artean, nahitaez egon beharko dira irakurketa errazeko eta/edo letra handiko liburuak.
  • Erositako liburuak 2023ko abenduaren 31 baino lehen sartu beharko dira bildumako katalogo bibliografikoan, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko dira bertan. Halaber, ale bakoitzari alta ematen zaionean, nahitaezkoa izango da jatorriari buruzko etiketan «NEX» (Next Generation) jartzea, dirulaguntza horren bidez eskuratutako funtsak identifikatze aldera.
  • Laguntza honen xede diren materialen hornitzaileak hautatzeko, lehentasuna izango dute txikizkako merkataritzara dedikatzen diren udalerriko enpresek.
  • Egunean izatea beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 94 71

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1220601

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Bide telematikoen bidez baino ez dira aurkeztuko dirulaguntza justifikatzeko agiriak, 2022ko abenduaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk