Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Desgaitasuna duten langileen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, desgaitasuna duen langile bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Kontratatzeko laguntzak

Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.

Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.

Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak 

Banakoari eragiten dioten egokitzeak egiteko neurriak ezartzeagatiko dirulaguntzaren zen­batekoa 1.000 eurokoa izango da gehienez, desgaitasuna duen langile bakoitzeko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako egokitze-jarduketaren kostua.

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Desgaitasuna duten langileak kontratatzen edo bazkide gisa sartzen dituzten enpresak, kooperatibak edo lan-sozietateak.

Betekizunak

  • Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da

  • Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Besteak: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus

Kodea

1037010

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Kontratatzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea kontratuaren hasieratik edo kontratua mugagabe bihurtu denetik zenbatzen hasita hilabetekoa

Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea: diruz lagundutako jarduketa gauzatu den datatik aurrera hilabetekoa, ulertzen delarik data hori dela obraren fakturaren, erositako materialaren edo jarduketa gauzatzeko zerbitzu-ematearen data.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.