Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa Europar Batasuna - Next Generation EUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

[bonoak_2022_dtic]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da kolektibo kalteberentzako konektibitate digitalerako bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programaren laguntzak ematea.

Bonu digitalak zerbitzu hauen kontratazioa finantzatzen lagunduko du:

  • Banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak.
  • Dagoeneko kontratatutako zerbitzuen abiadura handitzea kokapen finko batetik, gutxienez 30 Mbit segundoko abiadurarekin, beherantz, puntako orduko baldintzetan (puntako orduko baldintzak dira, sarea lanpetuen dagoen eguneko unean –ordubeteko tartea neurtu ohi da–, azken erabiltzaileek ustez hartuko duten abiadura), eta kasuan kasuko hornidura-teknologia egokienarekin hornituta, neutraltasun teknologikoaren printzipioa betetzeko.

 

Gaur egun kanpaina honekin bat egin duten operadoreen zerrenda:

  • LOWI (Vodafone Enabler España S.L.) 
  • Euskaltel S.A. (MasMóvil)
  • Vodafone España S.A.U.

Aurrekontuko zuzkidura

564.240,00 euros

Araudia


Kontaktu-informazioa


Emailak:

aurrera@euskadi.eus 

iktz-dtic@euskadi.eus

Telefonoa:

945.01.85.22

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1215301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk