Desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak
[2022 ezb]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.
Aurrekontuko zuzkidura
59.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Desgaitasuna duten pertsona kontratatuen soldata-kostuak estaltzeko dirulaguntza une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50 izango da, lanaldi oso¬rako kontratatutako langile bakoitzeko, altan egon den eta benetan enpresan zerbitzuak ematen jardun duen aldirako, diruz lagundutako hilabetean zehar. Langilea lanaldi partzialeko kontratuarekin ari bada eta/edo errendimendu baxuko kontratua badu, dirulaguntza proportzionalki murriztuko da, egindako lanaldiaren arabera edo kontratuan jasota dagoen errendimendu baxuaren arabera.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu-Zentro Bereziak, dagokien erregistroan inskribatutak daudenak, hala xedatzen baitu Enpleguko Zentro Berezien Erregelamendua aratzen duen abenduaren 4ko 2273/1985 Errege Dekretuan. Zentro berezi horiek Minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 42. artikuluan zehaztuta daude.
Enplegu Zentro Berezietan kontrataturiko langile ezinduak, betiere ezintasun-maila % 33koa edo hortik gorakoa bada
Enplegu Zentro Bereziek langile ezinduentzako honako jardun hauek gauzatu beharko dituzte:
• Langile ezinduekin izaera bereziko lan-harremana ezartzea.
• Kontratazioak legez aitorturiko edozein modalitaterekin gauzatzea, ezintasun psikikoren bat duten langileentzako etxez etxeko lanerako kontratuaren kasuan izan ezik.
• Lanbide-jarduera gauzatzeko babes-premiak detektatzea.
• Familia- eta gizarte-ingurunearekiko harreman zehatzak ezartzea, lanpostuan sartzeko pizgarri gisa balio dezan.
• Lanpostura, teknologia berrietara eta ekoizpen-prozesuetara egokitzeko prestakuntza-programak garatzea.
• Bana-banako babesak ezartzea.
• Lanpostuan autonomia eta independentzia izatea faboratzea eta bultzatzea.
• Langile gehiago Enplegu Zentro berezietan sartzea faboratzea.
• Lan-enklabeetan eta merkatu arruntean sartzeko prozesuan langileari laguntzea.
• Langileengan gerta daitezkeen narriadura-prozesuak detektatzea eta horietan esku hartzea.
Betekizunak
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan,Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor admnistratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea 4/2005 dela bide.
Zinpeko aitorpena
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601
Kodea
0137609Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa
Eskabideak aurkezteko epea: Dirulaguntzaren xede den hilabetearen hurrengo hilabetea.
Hasiera-data: hurrengo hibabete hasieran
Amaiera-data: hurrengo hilabete amaieran
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Desgaitasuna duten pertsona kontratatuen nominen kopia
- Desgaitasuna duten pertsona kontratatuen nominen ordainketen banku-egiaztagiriak
- Desgaitasuna duten pertsona gehiago kontratatu badira dirulaguntza-eskabidearen xede den hilabetean, aurreko a) eta b) apartatuetan aipatzen den dokumentazioaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
- 1. Kontratatutako pertsona berrien lan-kontratuen kopia
- 2. Kontratatutako pertsona berrien desgaitasun-mota eta -mailaren egiaztagiria, erakunde eskudunak egina.
- 3. Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantza¬ren Diruzaintza Nagusiak egina, zeinaren bidez egiaztatuko baita desgaitasuna duten pertsonen kontratazio berriek gehikuntza garbia ekarri dutela aurreko hamabi hilabeteetan batez beste enplegu-zentro berezian zegoen enplegatu-kopuruari dagokionez
- 4. Kontratazio berriek ez badakarte plantillaren gehikuntza garbirik, betetzen duten lanpostua arrazoi hauetakoren batengatik hutsik geratu izanaren justifikazioa aurkeztu beharko da: langilea¬ren dimisioa, haren desgaitasuna, adinagatiko erretiroa, lanaldiaren borondatezko murrizketa edo diziplinazko lan-kaleratze bidezkoa, eta ez kaleratze soila
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan,Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor admnistratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea 4/2005 dela bide.
Zinpeko aitorpena
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea:
Erakundearen legezko ordezkaritza bada, eskabidean eskatutako dokumentazioaz gain, hurrengo hau ere aurkeztu beharko da:
- Dokumentu publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notario bidez legimatutako sinadura eta guzti (PDF formatuan).
Borondatezko Legezko Ordezkaritza egiteko, eskabidea egiteko dokumentazioaz gain, hurrengoa ere erantsi beharko da:
Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak euki dituen dokumentuak (30/1992 Legearen 35. artikulua – 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen “Aurretik entregatutako dokumentuak” atalean entregatutako dokumentuen gaineko informazioa beteko da.
“Nire kudeaketak” gunearen bitartez egingo da izapideen eta espedienteen egoeraren jarraipena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskaria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak zentzu positiboa administrazio-isiltasunari ematen dion arren, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatua berria sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan. Honen arabera, laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua