Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, Saileko eskola-garraioa erabili ezin badute (2021-2022).

[TRANSPORTE_NEE]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako dirulaguntzen deialdia egitea desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta 2021-2022ko ikasturtean ikastetxe publikoetan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako publiko zein itunpeko ikastetxeetan matrikulatuta badaude eta ezin badute Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.

Aurrekontuko zuzkidura

3.773.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordainketa bi zatitan egingo da, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen bitartez, honako aurreikuspen hauen arabera:

- Lehen ordainketa, zenbateko osoaren % 70, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, tartean berariaz uko egin ez bazaio.

- Bigarren ordainketa, gainerakoa, ikasturtea amaitu eta gero egingo da, Aginduaren 13. artikuluan laguntzaren justifikazioari buruz ezarritakoaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2021-2022 ikasturtean etxebizitzaren arabera edo ibilbidearen arabera dagokion ikastetxean matrikulatuta egotea, edo Hezkuntza Administrazioak esleitutako ikastetxean.
  • Ez izatea 21 urte beteta 2021eko abenduaren 31n.
  • Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak HPBak dituen ikaslea dela aintzatesten du
  • Ezin du joan-etorrietan erabili Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa, eta ezin da ikastetxera joan doako garraio bidez edo aipatutako sailaz bestelako erakunde publiko edo pribatuek guztiz diruz lagundutako garraio bidez.
  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat izatea, eta Desgaitasun Ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak egina, eta bertan adierazita egotea desgaitasun mota eta gradua, eta hala behar bada mugikortasun urri iraunkorra duela.
  • Ikastetxea bere bizilekutik 2 kilometro edo gehiagora egotea, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, desgaitasun ez-motorra badute, eskolatuta dagoen hezkuntza-etapa edozein dela ere, eta 500 metrotik gorako distantziara mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleen kasuan. Distantzia neurtzeko, ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egindako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.
  • Egunean egon beharko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez, bai eta indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketari dagokionez ere, erregelamenduz zehazten den moduan

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean daudenek ezin izango dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu.
  • Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duten pertsonek, ezta horretarako legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Eskatzaileek onuradun izateko debekuren bat ez daukatela justifikatu ordez erantzukizunpeko adierazpenak aurkez ditzakete.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0173109

Eskaera


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak ebatziko du deialdia, sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2022ko ekainaren 24a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk