Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako minimis laguntzak, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan

[Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikazioa]

Deskribapena


Xedea

Lupulu, ogitarako zereal, ahuntz-esne eta fruitu lehorreko zuhaitzen (intxaurrondoa eta hurritza) azpisektore produktiboetako ustiategietarako, berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea sustatzeko, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

298.000 €

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2021eko ekitaldian eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 298.000 eurokoa izango da, eta honela banatuko da ustiategien artean:

a) Lupulu-ustiategiak: 60.000 euro

b) Ogitarako zerealen ustiategiak: 28.000 euro

c) Fruitu lehorren ustiategiak (intxaurrondoak eta hurritzak): 90.000 euro

d) Ahuntz-esnearen ustiategiak: 120.000 euro

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Zenbatekoa aldatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak eskabidea egiteko unean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko eginbeharrak eta honako eginbehar orokor hauek betetzen dituztenak:

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea Gaztenek programaren barruan (onetsitako proiektua).
  • Ustiategia EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea.
  • Abereen osasunari, higieneari, ongizateari eta trazabilitateari buruzko indarreko arauak betetzea, eta zigorrik jaso ez izana arlo horietan beraietan deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Beste edozein kontzeptugatik 20.000 euroko laguntzarik jaso ez izana minimis erregimenaren barruan, deialdi honen aurreko bi zerga-ekitaldietan, edo indarrean dagoen zerga-ekitaldian.
  • Jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez. Hala bada, dirulaguntza ematen duen erakundearen identitatea eta laguntzaren zenbatekoa jakinarazi beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1206801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk