Hezkuntza-Ituna duten ikastetxeentzako laguntzak, 2021-2022 ikasturtean Covid-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako neurri jakin batzuk aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko

[Itun_Covid]

Deskribapena


Xedea

Erabakiaren I. eranskinean zerrendatutako hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, salbuespenezko izaerarekin eta erabaki honetan ezarritako klausulen arabera.

Dirulaguntzen helburua da 2021-2022 ikasturtean COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten zenbait neurri aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzea, bai eta aurreko bi ikasturteetan sortutako defizit akademikoak arintzeko eta benetako normaltasunerantz jotzeko gastuak finantzatzea ere. Gastu horiek erabakiaren laugarren apartatuan jasotako gastu-tipologian sartuko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

37.565.167,15 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Erabakiaren xede diren gastu gehigarriak ordaintzeko zenbatekoa 37.565.167,15 eurokoa da, honako urteroko hauetan banatuta:

2021. urtea: 13.665.715,03 €

2022. urtea: 23.899.452,12 €

  1. Langile berriak kontratatzeko edo lehendik daudenen ordu gehigarriak areagotzeko ikastetxe bakoitzari ematen zaion kopurua 24.727.661,23 €-koa da. Horren kalkulua Erabakiaren Hirugarren ataleako 3. puntuan azaltzen diren erregelen arabera egin da, eta horren emaitza I. eranskinean jasotzen den zenbatekoa da
  2. Irakasleen ordezkapenetarako zenbatekoa 7.193.244,52 € da, eta hezkuntza-itunaren araubidean ikastetxeari dagokion ordezkapen-moduluaren % 40 da.
  3. Garbiketa-gastura bideratutako zenbatekoa, 3.928.272,42 €, hezkuntza-itunaren araubidean ikastetxeari dagokion mantentze-moduluaren garbiketa-osagaiaren % 20 da.
  4. Material informatikoa erosteko edo alokatzeko zenbatekoa kalkulatzeko (1.715.988,98 €), 21,75 € emango dira ikastetxe bakoitzean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eskolatutako ikasle bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da:

- Lehenengoa langileen gehikuntzarako, ordezkapenetarako eta garbiketarako emandako guztizkoaren herena izango da, eta material informatikoa erosteko edo alokatzeko emandako zenbatekoaren % 100. Zenbateko hori BOSGARREN apartatuan eskatutako dokumentazioa egiaztatu ostean ordainduko da.

- Bigarren ordainketa, langileen gehikuntzarako, ordezkapenetarako eta garbiketarako emandako guztizkoaren herenari dagokiona, martxoan egingo da.

- Hirugarren ordainketa, langileen gehikuntzarako, ordezkapenetarako eta garbiketarako emandako guztizkoaren herenari dagokiona, justifikazioa egiaztatu ondoren egingo da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • 2021/2022 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duen ikastetxea izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1109303

Hasierako memoria


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Epealdia

Epemuga

2021eko irailetik abendura

urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra

2022ko urtarriletik-martxora

apirilaren 1etik 15era

2022ko apiriletik-ekainera

uztailaren 1etik 15era

2022ko uztailetik-abuztura

irailaren 1etik 15era*

* uztail eta abuzturako ere kontratatutako irakasleen dokumentazioa aurkezteko epea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk