2021-2023 diru-laguntzen deialdia. III. KAPITULUA: Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen deialdia.

[colec]

Deskribapena


Xedea

III. Kapitulu honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifikoak arautzea, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio-ekintzak eta -zerbitzu profesionalak garatzeko, 2021-2023 epealdiko ekitaldietan gauzatu beharrekoak.

Aurrekontuko zuzkidura

5.517.928 euros

Prestazio ekonomikoa

III. kapituluak arautzen dituen desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntza finantzatzeko: 5.517.928 euro; horietatik, 1.103.585,60 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.758.964 euro 2022ko konpromiso-kredituari, eta 1.655.378,40 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Zuzentzeko errekerimendua.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratuko da.

Gauzatze-aldia: bi urte, diru-laguntzak emateko ebazpena Lanbideren webgunean jakinarazi ondoren, eta bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru ordainketatan ordainduko dira:

  • Esleitutako diru-laguntza osoaren % 20ko aurreordainketa bat 2021eko ordainketa-kreditutik ordainduko dena.
  • Bigarren aurreordainketa bat, esleitutako diru-laguntza osoaren % 50ekoa, 2022ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean.
  • Azken ordainketa, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren gainerakoagatik edo gauzatutako ekintzak justifikatu eta egiaztatzearen ondoriozko zenbatekoagatik.

Bi aurreordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoa bat denean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honenxede diren orientazio profesionla ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:

  • Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak lane-ratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoakdiren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Ijitoak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideaketa baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Desgaitasuna duten laneratzea, bal-din eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoaketa giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edolan-arloko desabantaila-egoeran dauden laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera

Zehazki, presoak eta preso ohiak eta ijitoen kolektiboei arreta emateko, erakundeek, edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek, 12 hilabeteko aldez aurreko esperientzia izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, laguntza eskatzen duen kolektiboaren orientazio profesionaleko jardueran, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo tokiko, erkidegoko edo estatuko administrazio publikorekin batera edo horietako erakundeekin lankidetzan.

Desgaitasunen bat duten pertsonei eta gizartean baztertuta dauden edo gizartean eta langabezian desabantaila-egoeran dauden edo horretarako arriskua duten pertsonei arreta emateko, erakundek 2014ko urtarrila-ren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean eskuratutako 24 hilabeteko gutxieneko esperientzia egiaztatua izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko. Horretarako, langabeentzako orientazio profesionaleko ekintzak egin behar izango dituzte zuzenean, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin nahiz horietako erakundeekin lankidetzan.

Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango III atala honen adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta ebazpenaren baldintzak betetzen badituzte.

Betekizunak

  • Entitate-Erregistroan, deialdi honen argitalpen datan, akreditatuta egotea
  • 13 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia izatea
  • Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea
  • Erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzea

  • Erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko

  • Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bateko diru-laguntzarik jaso deialdiak xede duen kontzeptu berean komunikatzea

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera

  • Erabiltzaileei arreta emateko instalazioak bat datozela lantokien arloan indarrean dagoen araudiarekin

  • Lantokiek irisgarritasun unibertsalari buruz indarrean dagoen legeria betetzen dutela, desgaitasuna duten pertsonen diskriminaziorik gabe, eta aukera-berdintasuna modu eraginkorrean ematen dela

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Dagokion bermea eratzeko konpromisoa, aurreratutako bi ordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 baino handiagoa bada

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1086505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Orientazioko zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi be-harko ditu lurraldeko jardun-eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpi-eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpi-eremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, I. eranskinean eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskabide horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du, eta haren berri eman.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez:

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk