Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte eszenikoak (2021)

Deskribapena


Xedea

Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitartean egiten dituzten ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko gastuak finantzatzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo haren aldaketa posibleetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ez da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izango.

Honako sustapen- eta banaketa-gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu gisa:

  • Publizitatea eta komunikazioa (material grafikoa eta ikus-entzunezkoa editatzea, web-orriak sortzea eta mantentzea, hedabideen publizitatea)
  • Langile-gastuak. Egotzitako gastuek ezingo dute urteko fakturazio osoaren% 15 gainditu.
  • Deialdi honen xede den esparruko prestakuntza-gastuak (merkaturatzea, nazioartekotzea, marketina)
  • Azoketara joatea
  • Bidaiak eta garraioak
  • Beste banaketa-gastu batzuk

Honako hauek ezin izango dituzte kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu:

  • Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten antzerki-arloko erakunde eskatzaileak.
  • Arte eszenikoak ekoizteko laguntzetan sartutako bi urteko jarduerarako laguntzen modalitatearen onuradunak.

Aurrekontuko zuzkidura

330.000

Prestazio ekonomikoa

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 15.000 eurotik gorakoa izango, ezta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren% 75etik gorakoa ere.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 15 eguneko epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 50a, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Bi baldintza hauetakoren bat betetzea:

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik badu, edo horretarako legezko debekuren bat badu, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Euskal Autonomia Erkidegoko 2021erako Aurrekontu Orokorren arabera helburu bererako izendun dirulaguntzak esleituta dituztenak.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Jose luis Ibarzabal
945-019467
jl-ibarzabal@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1111101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta, beraz, sustapen- eta banaketa-plan osoa sartu beharko dute.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2022ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk