Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

A1 multzoa: Paperezko egunkariak

[Euskara gaztelaniazko hedabideetan (paperean inprimatutako prentsa)]

Deskribapena


Xedea

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 euro

Prestazio ekonomikoa

- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpo utziko da. Gastu-aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza emateko, gehienez 400.000 euroko aurrekontua hartuko da oinarri bezala.

- Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko.

- Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 22. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren %60 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %40a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Autonomoen Erregimenean edo dagokion lan-mutualitatean alta emanda egotea.

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez da gehiena publikoa eta, horrez gainera, fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa.
  • Eskatzaileak ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzailea ez da onuraduna izan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2020ko dirulaguntzen deialdian.
  • Eskatzailea burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
  • Eskatzailea ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
  • Eskatzaileak ez du onartu Europar Batasunak ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen dirulaguntzarik.
  • Eskatzailea ez da krisialdian dagoen enpresa, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera (EBAO, C 249, 2014-07-31koa).
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publiko bati Agindu honetan araututako dirulaguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta eman egin dion.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1011614

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk