Lehendakaritza

2019ko Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak

[kanpo harremanen bekak]

Deskribapena


Xedea

Kanpo harremanen arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzea.

Beken destinoa:

BEKAK ESLEITZEKO EBAZPENA (PDF, 231 KB)

Europako Gaietarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen.
  • Bi beka euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda (PDF, 97 KB)

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-betiko zerrenda(PDF)

Kanpoan den Euskal Komunitatearen beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen.
  • Beka bat Euskadiren Argentina- Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Aires hirian.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda (PDF, 95 KB)

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-betiko zerrenda (PDF)

Kanpo Harremanetarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen
  • Bi beka Euskadiren Txileko, Peruko eta kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek Santiagoko Ordezkaritzaren egoitzan burutuko ditu eginkizunak, Txileko Santiagon (Txile); eta, besteak, Ordezkaritzak Bogotan (Kolonbian) duen bulegoan.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda (PDF, 95 KB)

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-betiko zerrenda (PDF)

Aurrekontuko zuzkidura

216.000

Prestazio ekonomikoa

  • Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
  • Kanpoko Euskadiko ordezkaritzak edo bere mendeko bulegoetan burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Ordainketa-modua:

Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

  • Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
  • Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
  • Eskatzaileak adierazi beharko du ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapen edo zehapen penalik eta ez dagoela laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekuren baten pean, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Betekizunak

  • Errendimendu akademikoa egiaztatzea

  • Beka lortu ahal izateko puntuagarriak diren burututako gainontzeko jarduera eta formakuntzak egiaztatzea

  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzea
  • Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea

  • Hizkuntzen ezaguera egiaztatzea

  • Gehienez 28 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


EUROPAKO GAIETARAKO ETA KANPO HARREMANETARAKO BEKAK

Elena Iturrate

Kanpo Harremanetarko Zuzendaritza

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 78 43

KANPOAN DEN EUSKAL KOMUNITATERAKO BEKAK

Benan Oregi

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 81 21

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0073104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta sei hilabetera amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk