Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako diru-laguntzak 2019an

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

63.750 €

Prestazio ekonomikoa

Limiteak:

  1. 2019. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
    1. Garraio-lanean jarduteko baldintzak, eta garraio arloko baldintza sozio-ekonomikoak sustatu eta hobetzeko diren azterlan edo prestakuntza-jarduerak egiteko direnak.
    2. Bazkideak nazioartera ateratzea bultzatzeko direnak eta garraioei buruzko azoka eta erakustaldietan, erkidego, estatu nahiz atzerrikoetan parte hartzeko eta antolatzeko direnak.
    3. Elkartearen jarduerak eta garraioarekin zerikusia duten albisteak sustatu eta hedatzeko elementuetarako direnak.
    4. Honako gastu orokor hauek:
      • Langile-gastuak, kaleratze eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
      • Garraio publikoan egindako bidaia-gastuak
      • Errentamenduak eta kanonak
      • Entitate eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
      • Aseguruak
      • Komunikazioak
      • Bulegoko materiala, fotokopiak eta inprenta
      • Hornidurak
      • Beste entitate batzuetako kide izateagatiko kuotak
  2. Pertsona bakar batek ezin izango du sekula 20.000 euro baino gehiagoko laguntza jaso.

Ordainketa modua:

Dirua dena batera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastuak egin eta agiri bidez justifikatutakoan, fakturak nahiz diruz laguntzekoak diren gastuen egiaztagiriak aurkeztuz, eta edonola ere, 2018ko azaroaren 30 baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0029304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk