Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko deia.

[BEKAK]

Deskribapena


Xedea

Helduen euskalduntzearen didaktika aplikatuaren metodologiagintzaren alorrean ikertzaileak gaitzeko bi beka ematea. Beka bakoitzaren iraupena hogei hilabetekoa izango da, onuradunek onartzen duten egunetik zenbatzen hasita.

Aurrekontuko zuzkidura

70.800

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako gorde diren diru-baliabideak hirurogeita hamar mila eta zortziehun (70.8000) euro dira guztira, honela banatuta:

1.- hogeita hamabost mila eta laurehun (35.400) euro 2020an ordaintzeko.

2.- hogeita hamabost mila eta laurehun (35.4000) euro 2021eko konpromisozko kredituan.

Ordainketa-modua:

a.- Beka bakoitzeko hogeita hamabi mila eta hirurehun (32.300) euro emango dira, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta aplikagarriak diren zerga-arauek finkatzen dituzten atxikipenei dagozkien diru-kopuruak barne direlarik. Hortaz, hilero mila seiehun (1.600 €) gehi bekadunari dagokion Gizarte Segurantzako kuota ordainduko da, bekadunak XI.e) puntuan aipatutako txostena aurkeztu eta gero. Hala ere, bekadunari hilero entregatuko zaizkion mila seiehun euro horien gainean dagozkion zerga-atxikipenak aplikatuko dira. Bestalde, 2020ko abenduan eta bekaren azken entrega ordaintzean urte bakoitzeko hilabeteei dagokien likidazioa egingo da, hurrenez hurren.

b.- Diru-zuzkidura horretatik ere, HABEren kontura izango dira bekadun bakoitzak bere prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta kongresuetako izen-emateak, bai eta bidaia-gastuak ere, tutorearekin edo hark eskuordetutako pertsonarekin egiten dituen bileretera edo bisitetara joaten denean, gehienez ere bekadun bakoitzeko 2.000 eurotako mugarekin, beti ere, gastu horiek egin aurretik, HABEren zuzendaritzak ontzat ematen baditu, eta ondoren bekadunak frogagiriz zuritzen baditu. Bidaia-gastuetarako garraio publikoari emango zaio lehentasuna, eta ezinezkoa bada, autoa erabiltzeagatik 0,29 euro/km. ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea

  • Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen egiaztagiriren baten jabe izatea (C1 maila HABE; EGA: 3. H.E.-IVAP; C1 maila H.E.O.), edo:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki berdina edo antzeko edukia duen bekarik jaso gabe izatea.
  • Ez edukitzea administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea edo beste xedapenen arabera, ez zaiola debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko.
  • Beka hau jasotzen bada ezin izango da beste erakunderen baten laguntzarik jaso; soilik jaso ahal izango dira, salbuespen moduan, kontu pertsonalei lotutakoak.
  • Beka bakoitzaren iraupena hogei hilabetekoa izango da, onuradunek onartzen duten egunetik zenbatzen hasita
  • Beka eman eta gozatzeak, prestakuntzarako helburuaz egiten denez, ez du inolako kontratu edo estatutupeko harremanik sortzen HABErekin, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin ere. Administrazioaren bulegoetan arituko diren beka-onuradunen egutegiek, lanaldiek eta ordutegiek ez dute zertan bat etorri Administrazioko langileek dutenekin, lan-kontratudunekin edo funtzionarioekin. Bekadunek egutegi propioa izango dute.

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1095501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik lau hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beken onarpena


Beste tramite batzuk