Terrorismoaren biktimeen elkartei diru-laguntzak 2016.

[terrorismoaren-biktimeen-elkarteak]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Terroriemoaren biktimei laguntzeko programak eta jarduerak finantzatzeko laguntzetarako deialdia egiten da 2016ko urterako, terrorismoaren biktimen edo giza eskubideen arloan aritzen diren erakunde eta elkarteek sustatuak izan beharko dira , 5/2016 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, aginduan.

 

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, lege-ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren memoria
Aurrekontuko zuzkidura
260.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Ebazpen honen diru-hornidura berrehun eta hirurogei mila (260.000) eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengoan emandako zenbatekoaren % 50 ordainduko da, 16.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, pertsona interesdunak uko egin ezean; eta gainerako % 50a laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak 15. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza justifikatuko da egindako programaren edo jardueraren txosten xehatua aurkeztuz; horrek gastu eta sarreren balantzea izango du eta, halaber, horretan aurkeztuko dira diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak.

    Egiaztagiriak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira, 2015ko martxoaren 1ean baino lehen.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena 4 hilabeteko epean eman beharko da eta interesatuei jakinarazi beharko zaie, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.Epe horretan berariazko ebazpenaren jakinarazpenik jaso ezean, aurkeztutako eskabidea ezetsitzat eman ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Lehendaritza

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

C/Navarra 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Kodea
0086909