2016. Klima-aldaketa eta atmosfera. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak.

[herrijasangarriak_at]

Deskribapena


Xedea

 ALDAKETA KLIMATIKOA ETA ATMOSFERA LERROAN honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz lagungarri:

1) Inguru-airearen kalitatea hobetzea, partikulekin (PM10, PM2.5) eta nitrogeno dioxidoarekin (NO2) lotuta.
2) Zarataren arintzea
Zarata arintzeko ekintzen kasuan, pantaila akustikoak eraikitzeko beharra izanez gero, zarata-murrizketan berdinketa dagoenean, aldeko balorazioa jasoko dute pantaila begetalak dituzten eta hegaztientzako ondorio negatiborik ez duten proposamenek.
3) Berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murriztea.
4) Udal-eraikinak birgaitu behar direnerako, gauzatu beharreko ekintzen azterlan xehatuak egitea, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berritzeari buruzko 8/2013 Legearen gidalerroak betetzeko. Aurretiazko planek honako atalase hauek lortzeko bideak jaso beharko dituzte:
- Gutxienez 57 puntu global lortzea, eta gutxienez 57 puntu lortzea energiaren kapituluan, eraikinaren eraikuntza-tipologiara gehien egokitzen den eraikuntza eta birgaitze jasangarriko gidaren arabera.
- Inguratzailearen osaerak % 20 eta % 50 bitartean hobetu beharko du eraikinaren itxituren transmisio-faktorea, araudiak eskatutakoaren aldean (C1:0,73Wm2/K, D1: 0,66Wm2/k).
- Inguratzailearen osaerak bermatu beharko du eraikinaren berokuntzaren energia-eskaera % 10 eta % 20 bitartean hobetzen dela, araudiak eskatutakoaren aldean.
5) Klima-aldaketaren ondorioak murriztea (egokitzapena) eta ekosistemen erresilientzia hobetzea, ondoko argitalpen honetan jasotakoen moduko ekintzen bidez: Udalsarea 21 Lan-koadernoa, 12. zk.: Klima-aldaketara egokitzeko udal-programak egiteko gidaliburua eta Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko. Esaterako, honako hauek:
5.1- bero-uharteen fenomenoak murriztea.
5.2- gaur egun guztiz edo zati batean artifizializaturik dauden ibaiertzak berroneratzea, helburutzat ibaiertzeko landaredia berreskuratzea eta ibaiaren inguruko lurzoruaren egoera eta iragazkortasuna hobetzea edukita, epe luzera uholdeak prebenitzeko; betiere, ekintza horiek aldez aurretik adostu badira, Uraren Euskal Agentziarekin dagokion lankidetza-protokoloa sinatuz.
6) Klima-aldaketara egokitzeko ekintza-planak egitea, udalerrian epe luzera (gutxienez, hogei urtera) urrakortasun-egoerak murrizteko.
7) Baldin eta erakunde eskatzaileak 5 urte baino gutxiagoko epean azpiegitura berriak edo hirigintza-planak gauzatzeko asmoa badu, diruz lagundu ahal izango da klima-aldaketarekin lotutako afekzio-azterketa, urrakortasuna murrizteko neurri zuzentzaileak ezartzekoa.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:
- Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.
- Zerbitzuak ematea, bereziki, garraio publikoko beste linea bat gehitzea.
- Argiak ordeztera bideratutako proiektuak, energia-auditoretzak eta argiztapena eguneratzeko proiektuak.
- Galdarak ezartzea edo ordeztea, lehen zeudenek baino isurpen gutxiago eragin arren.
- Hondakinak kudeatzeko ekintzak.
- Azterlanak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
- Eta, bereziki, ez dute diru-laguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten ekintzek, baldin eta ez badira kontuan hartu irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta ingurune naturalaren gaineko eragina txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira biodibertsitatearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntzan materialen gutxienez % 70 birziklatuak izango dira; nagusiki, agregakin birziklatuak eta zepak.

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80

Proiektu bakoitzak 80.000 euro jaso ahalko ditu gehienez diru-laguntza gisa, honako salbuespen hauekin:

b.1.- Klima-aldaketara egokitzeari loturiko planak eta azterlanak egiteko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Birgaitzeko proiektuen aurretiko xehetasun-azterlanen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.

b.2.- Ibilgailuei buruzko proiektuen kasu zehatzean, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da hamar plaza baino gutxiagoko ibilgailu bakoitzeko, eta 20.000 eurokoa ibilgailu handiago bakoitzeko.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

Proiektu guztietan, zarata gutxitzeko proiektuetan izan ezik:

a) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat: gehienez, 25 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.
- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.
Zehazki, egokitzapenaren esparruan estrategikotzat joko da, halaber, egokitzapen-plana edukitzearekin koherentea den ekinbidea eta eskaeran ziurtatutako zaurgarritasunarekin koherentea den ekinbidea edo plana; etxegintzan, berriz, eraikinak energia-kontsumo handia eta energia-eraginkortasuna txikia izatea.

b) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eragindako biztanleria, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 35 puntu.

c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena: gehienez, 40 puntu.
Berotegi-efektuko gasen isurpenen arloko ekintzei dagokienez, kostua/etekina erlazioaren irizpidea lehenetsiko da (murrizketaren tona-kopurua diruz lagunduko den inbertsioko euroko), baita fabrikazioan energia-kontsumo handia duten produktuen kontsumoa murrizteko hondakinak berrerabiltzearena ere, ongarriak kasurako, kalkuluak behar bezala egiaztatu badira.

b.1) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz: gehienez, 25 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.
- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.
Zehazki, egokitzapenaren esparruan estrategikotzat joko da, halaber, egokitzapen-plana edukitzearekin koherentea den ekinbidea eta eskabidean ziurtatutako zaurgarritasunarekin koherentea den ekinbidea edo plana; etxegintzan, berriz, eraikinak energia-kontsumo handia eta energia-eraginkortasuna txikia izatea.
b.2) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eragindako biztanleria, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 35 puntu.
b.3) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena: gehienez, 40 puntu.
Berotegi-efektuko gasen isurpenen arloko ekintzei dagokienez, kostua/etekina erlazioaren irizpidea lehenetsiko da (murrizketaren tona-kopurua diruz lagunduko den inbertsioko euroko), baita fabrikazioan energia-kontsumo handia duten produktuen kontsumoa murrizteko hondakinak berrerabiltzearena ere, ongarriak kasurako, kalkuluak behar bezala egiaztatu badira.

c).- Zarata gutxitzeko proiektuak:

c.1) Jardunaren izaera estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz: gehienez, 5 puntu.

Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.
- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.

c.2) Jarduera Ekintza Planean onartuta egotea: gehienez ere 20 puntu

c.3) Udalerriko biztanle kopurua, eta trantsizio akustikoko eremuak egotea edo ez: gehienez, 30 puntu.

c.4) Proposamenaren kalitate teknikoa (eskaintza ekonomiko xehatu bat egotea, barne-koherentzia, proposatutako metodologia, aurretiazko diagnostikoa eginda izatea, etab.), eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: gehienez, 35 puntu.

c.5) Udalerriek zonakatze akustikoa izatea: gehienez, 10 puntu.

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2017ko urriaren 31 baino lehen.

Bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara (https://euskadi.eus).

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2017ko ekitaldian egingo da frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea

Mankomunitateak

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Toki-erakunde autonomoak

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | BEHARREZKOA. Egunean ordainduta izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituzten egiaztagiria

  • Erantzukizunpeko adierazpena | BEHARREZKOA: Erantzukizunpeko adierazpena bete eta sinatu.

  • Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak | BEHARREZKOA. Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak

  • Jardueraren txostena eta aurrekontua | BEHARREZKOA. Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Udal-eraikinen etorkizuneko birgaikuntzan gauzatu beharreko ekintzen azterlan xehatuei buruzko ekintzak.

  • Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztera bideratutako ekintzak

  • BORONDATEZKOA. Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
  • BORONDATEZKOA. Airearen Kalitatearen Ekintza Plana edota klima-aldaketarekin zerikusia duen beste edozer plan, programa edo ordenantza ezartzeko prozesua

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera guztiak ezinbestez kanal elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:
“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren  “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak. Sakatu "titularra" soilik Entitateko txartela erabiliz gero.

2.- Ordezkaria:
Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ingurumeneko sailburuordeak,ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, gehienez sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bigarren ordainketa


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 25ekoa) erakunde onuradunak (2017ko irailaren 30 baino lehen) bitarteko elektronikoz https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean, "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute, 20178o urriaren 1a baino lehenago.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean:

a) Toki-erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, non diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten den.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, izanez gero, helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia.

 

 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk