2016. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegatuen prestakuntza finantziatzeko diru-laguntza: toki-administrazioak, foru-administrazioak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Erakundea:
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzak esleitzea enplegatuen prestakuntza-plan edo programak aurkezten dituzten EAEko administrazio publikoei, 2016ko ekitaldian.
Aurrekontuko zuzkidura
745.000 (euro)| Erakundeak | Mugak |
|---|---|
| EAEko foru-administrazioak | 350.000€ |
| EAEko udal-administrazioak | 330.000€ |
| Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak) | 65.000€ |
- Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
- Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.
- %80a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
- Gainerako %20a, plana edo programa bete dela justifikatu ondoren.
- Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
- Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.
Nori dago zuzenduta
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
- Administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokionez
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
Betekizunak
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Prestakuntza-plan edo programa bat aurkeztea
Entitate bakoitzak prestakuntza-plan edo -programa bakar bat aurkeztu ahal izango du.
Entitate bakoitzak prestakuntza beharren analisiaren prozesuaren laburpena aurkeztu beharko du
Erakunde bakoitzak prestakuntza-plan edo programa bakarra aurkeztu ahal izango du.
Hemen aurkituko duzu prestakuntza-planaren eredu bat, eskatutako edukiekin.
Plan edo programa horrek erakunde bakoitzaren menpeko organismoetako langileak ere kontutan hartu ahal izango ditu.
Prestakuntza-plan edo programak, gutxienez, honako eduki hau izango du:
- 2016ko prestakuntza-planaren helburu nagusia/k
- edukien hartzaile diren taldeen deskribapena
- planean jasotako prestakuntza-ekintzen deskribapena
- prestakuntza-eskaintzaren egutegia edo plangintza
- eskaintza zabaltzeko bitartekoak
Prestakuntza-plan edo programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:
- prestakuntza-edukiak diseinatzea edo prestatzea
- ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak
- irakaskuntza materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan
- erakundeak garatutako prestakuntzaren aprobetxamendu, transferentzia edo eraginaren ebaluazioa aztertzea
-
Prestakuntza Beharren Analisia
Entitate bakoitzak Prestakuntza beharren analisiaren (PDF, 90 KB) (PDF) prozesuaren laburpen bat aurkeztu beharko du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Telefono zenbakiak:
9450 17621
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0096403Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
